SIXPACK FRANCE ez da urban wear marka hutsa. Arropa hiritarrak bete behar dituen baldintza guztiak bete arren ( kolore planoak, irudi sinpleak, funtzionaltasuna eta kirol ukitu bat) haratago jotzen du. Agian jantzi bakoitzari diseinatzaile eta artista ezberdinek ematen dioten ukituan dago sixpacken arrakastaren giltza. Besteak beste, Cody Hudson, Hajime Sorayama, Nicolas Malinovski, Mark Owens, Robert Crumb edo The Bloody Beetroots bezalako diseinatzaileek jadanik sinatu dute Sixpackekin.
Etxeko lanak ondo eginak ditu marka honek eta udazken-neguko arropa bilduma jadanik webgunean ikusgai dago. Gris eta zuriak, marra geometrikoak eta kolore tanta batzuk izango dira sasoiko jantzi coolenak..
Share on Facebook
Satoshi Date Tokion jaiotako diseinatzailea da. Arte eta argazkilaritza ikasketak amaitu ostean Londresea joan zen Central St Martins-en moda ikasketak egitera. Bere marka sortu zuenetik bere diseinuak lantzen dihardu azkenengo urteetan. Ikuspuntu pertsonalari esker, eskuz landutako lanak elementu organikoekin nahasten ditu, lan hauek emozioz beteriko piezetan bilakatuz.
Jendearekin sortutako komunikazio eta kontaktutik heltzen zaio inspirazioa. Bere lanek eskainitako forma bereziek jendearen harridura sortzen dute eta bere inguruneak eragindako testurek lagunduta emaitza paregabea lortzen du..
Bere lanak London Fashion Week edo Ethical Fashion Show Paris bezalakoetan erakutsi ditu. Bere lanak txundituta utzi gaituelako orain demoden dituzu ikusgai.
Share on Facebook
Henri Vibskov ez da moda-diseinatzaile soila: euskarri ezberdinak erabiltzen ditu bere lanak erakusteko. Londresko St. Martin eskolan graduatu zenetik, hamalau bildumatik gora aurkeztu ditu, besteak beste Parisko eta Berlingo modaren asteetan.
Danimarkan jaiotako artistaren lanik berrienaz gozatzeko aukera dago, Donostiako Noventa Grados galerian: jaioberri, haur eta gurasoentzako osagarriak. Diseinu ezberdinak eta luxuzko materialak erabilita egindako proiektu bitxi eta erakargarria da honakoa; edizio mugatua da, gainera.
Share on Facebook
Danimarkako Designskolen ikus-entzunezko komunikazioa eta moda ikasitako brasildarra da Julia Valle. Hasiera batean diseinu grafikoan lan egin bazuen ere, zuzendari artístiko bezala ibili zen gero, eta bere bildumak sortzen dihardu azken urteotan.
Generator da bere azkenengo proiektua: makinaren eta sortzailearen arteko lan dinamika alderantziz jarrita, ezohiko bildumak lortzen ditu. Oinarrizko irudi batetik hasita, makinak milaka deformazio sortzen ditu eta emaitza hamaika forma ezberdin dira.
Unibertso digital eta kosmopolitan inspiratuta, oinarri femeninoko bilduma berria dakar. Soiltasunak markatutako dotorezia bereziaz, kolore neutro eta beltzak nahastuta eta tonu pastelekin, estanpatu geometrikoek markatu dituzte lanak.
Oso gustuko dugun bilduma da.
Share on Facebook
Erakusketa abenduaren 16an zabaldu zuten, Arizko Dorrean, eta urtarrilaren 13ra arte izango da ikusgai. Maila altuko modan azken 130 urteetan izandako joeretatik egindako ibilbidea du bisitariak zain bertan.
Nazioarte mailako diseinatzaile ospetsuenen berrogeita hamar jantzi baino gehiago erakutsiko dituzte: Balenciaga, Yves Saint Laurent, Coco Chanel eta Christan Dior.
Lan horiek guztiak, goi mailako diseinatzaileen lana nola aldatu den erakusten diguten jantziok, ikusi nahi dituztenek ordutegi zabala izango dute: 09:00etatik 21:00etara astegunetan, eta 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara igande eta jaiegunetan, esan bezala urtarrilaren 13ra arte.

Share on Facebook
Zuen iritziak