Artxiboa

‘Diseinatzaile gazteak’rekin etiketatutako sarrerak

Cecilia Sörensen: Sinpletasun erromantikoa

2009(e)ko Urriak 22 Carol Marin Iruzkinik ez

Bartzelonan bizi den Helsinkiko diseinatzaile honek, artisau erara eginiko jantzi ekoizpenak burutzen ditu. Bere diseinuak freskotasun eta errontikotasunez beterik daude eta oarin arte izandako ibilbidean hainbat bilduma plazartu ditu. Gainera, Still Light dendaren jabe da eta aparteko estudio batean bere bildumak prestatzen ditu.

Still Light dendan diseinatzaile ezberdinen jantziak saltzen dituzte; firma esklusiba, garaikide eta berritzaileenak. Era beran, suediar ekoiztetxe txikietako liburu batzuk ere eskaintzen dituzte, Swiss Nieves, Libraryman, eta Europako kuradoreen laguntzaz bi hilabetero erakusketak antolatzen dituzte.

Moda munduari dagokionez, Cecilia Sörensenek, Modafad jaialdian 6 aldiz parte hartu du, Gaudi eta Circuiten egon dira bere bildumak, Bartzelona eta Berlingo Bread & Butterren aurkeztu ditu jantziak eta Parisko diseintzaile berrien ibiltokian ere egon da. Berriki Bartzelonako 080 moda astean ere izan da. A ze karrera.

Moda industriak dituen zailtasunei indartsu aurre egiten dio Finlandiarrak, lana gogotik eginez eta bere jaioterrian zein Bartzelonan egitasmo ezberdinak sustatuz.
Sörensenen bildumak dagoeneko web orrian daude ikusgai eta benetako altxorrak dira.

Categories: Moda Tags: ,

Maria Escote: Itxurazko jeinua

2009(e)ko Abuztuak 25 Carol Marin Iruzkinik ez

Maria laburbilduz, talentuz beteriko neska txiki baten gisa deskribatuko genuke.
Arteari loturiko edozein alorretan lanean aritu zitekeen baina zorionez moda aukeratu zuen bere ideiak plazatzeko. Eta modak ere berari so egin zion.
Baina has gaitezen hasieratik.

Arte plastiko eta diseinuan trebatua, familiakoak diren neurrira eginiko bi jantzi denden ardura hartuko du. Londresko Central Saint Martins eskola ospetsuan azken ikasketan egin ostean Bartzelonara bueltatu eta bere marka propioa egiteko asmoz. Bere diseinuak Modafaden eta Ego de Cibelesen aurkeztu ditu berriki.

Egoren Udazken-Negua 2009ren baitan bere azken bilduma ezagutzeko parada izan genuen. Mariak, jantzi eta hotpants estu-estuak aurkeztu zituen distiraz beteak eta Vamp eraberritu batentzat pentsatuak. Beltz, gorri eta zuriz busti zituen modaren pasabideak, jendearen txalo zaparrada eskuratuz. Ez zen gutxiagorako.

Nekagaitza eta polifazetikoa den egile honek Le Swing markarekin batera abentura berri bati ekin dio oraingoan. Ondorioa Maria Escoté by Le Swing deituriko denda da. Madridgo Corredera Baja de San Pablo kaleko 47an zabaldu dute eta bertan diseinatzailearen jantziak vintage estiloko bitxiekin batera saltzen dira. Besteak beste YSL, Dior edo Pierre Cardin bezalako markak zein gehigarri bereziak eskuragai daude bertan.


Categories: Moda Tags: ,

e*jewels by Eider Corral

2009(e)ko Otsailak 18 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Bizkaitarra izanda, Bartzelonan bizi den Eider Corral diseinatzaileak bere lehen bitxi-bilduma erakutsi digu. Hori egiteko, bitxigintza tradizionalean oinarritu da artista. Piezen artean aliantza eta knuckle-ring-a batzen dituen eraztun bat aurkitu dugu. Bildumako gainerako piezak dominak eta krisketak dira; bertan gazteak eguneroko zereginetan irudikatu ditu diseinatzaileak. Irudi denak Facebook, Myspace eta blogetatik hartu ditu.

Artista honek Eider Corral estudioan egiten du lan; bertan, bezeroek eskatutakoak eta berari burura etortzen zaizkionak egi bihurtzen ditu. Estatu Batuetako Verve eta Impulse! diskoetxeetarako ilustrazioak egin ditu eta Brazilian Girls taldearentzat, besteak beste, hainbat diskoren azalak marraztu ditu.

Lan kontzeptualari dagokionez, objektu zaharrei funtzio berri bat bilatzen saiatzen da. Kamiseta bat abiapuntutzat hartuta, Laptop Hoodie sortu zuen, portatila eramateko motxila. Message Lamp-en idatzi egin daiteke, lanpara bat izan arren. Eta New Salvation Army artista bizkaitarrak bere egindako hainbat Lladros figurak osatzen dute.