Igor Alustiza Noventa Gradosen
Igor Alustiza diseinatzaileak Gorputza proiektuan parte hartu du Noventa Gradosen.
Igor Alustiza diseinatzaileak Gorputza proiektuan parte hartu du Noventa Gradosen.
Petrus markaren 50. urtemuga ospatzeko, Esselte taldeak Grepart sormen lehiaketa antolatu zuen. Bertan, sortzaile gazteek bere grapekin sortu beharreko proposamenak erakusteko trebezia erakutsi behar zuten.
Parte hartzaileak kategoria ezberdinetan lehiatu ziren eta sormen ideia hoberenaren atalean Eitb.com-eko gure lankide Fátima Urigüen-ek irabazi zuen lehen saria.Cómo sobrevivir con una grapa lanarekin grapa batekin bizirauteko moduak erakusten dizkigu.
Bartzelonako Rojo erakusketa aretoan burutu zen sari banaketa eta bertan izan ziren epaimahaieko kide Limow artista eta Javier Mariscal.
Diana Kunst-ek aurkezten digun bideo honetan, Sinpatronek datorren udaberri-uda denboraldirako prestatu duen bilduma aurreratzen digu.
Iruñean jaio bazen ere gaur egun Bartzelonan bizi da Olivia Aracil. Argazkilari eta diseinatzailea izanda, arropa marka eta medio ezberdinentzat lan egin du. Gaur egun H Magazine aldizkariko eduki digitalen editore, diseinatzaile eta argazkilari lanak egiten ditu. Gainera, Bigas Lunaren Yo soy la Juani eta Neuvelle filmetan lan egindakoa da. Hori gutxi balitz, Bartzelonako Bread and Butter eta Barcelona Fashion Week jaialdietan produkzio eta postprodukzio lanak egin ditu.
Bere lanak joera sentikorra erakusten du, eta hori, erabiltzen dituen kolore eta formen arteko dinamikari esker lortzen du. Argazkietan erakusten dituen modeloak egitura bizi eta disdiratsuan aurkezten dizkigu. Bere lana bere webgunean jarraitu dezakezu, gu bezain estasiaturik gelditzeko arriskua duzularik.
Hiri handiek aukera ugari eskaintzen dizkiote bertara hurbiltzen diren bisitariei. London Design Week jaialdia Londresa bueltatzeko aitzakia bikaina da disueinu eta arte zaleentzat. Bertan, bisitariek, ibilbide propioak egin ditzakete, erakusketa interesgarriak nonhai aurkituz.
Londresko Ekialdean hasi genuen gure ibilbidea; Soho alboan, 100% Design Londonekin topo egiteko. Bertan, hainbat proiektu aurkitu genituen tartean, Makedo ainguratzeko sistema eta norberak bere Blue Print erako kartoizko aulkia eraikitzeko tailertxoa. Aipagarria da Elena Corbachok bizikletak argi lerro ezberdinez argiztatzeko eginiko asmakizuna.Ondoren Brick lane auzora jo genuen Tent London bisitatzeko asmoz. Giro lasaia, jende gaztea eta korear ugari Tent Digitalen konplemetu gisa. Erakusgai zeuden gauzen artean Gold Dust eta SEEPER bola zoragarriak zeuden besteak beste. Hainbat Diseinatzaile biltzen dituen PDF a jaisteko gomendioa egiten dizuegu.
Bukatzeko Victorian Albert Museum-en Telling Tales erakusketa bikainera hurbildu ginen. Gareth Williamsek gidaturiko erakusketa honek, Design Art delako estiloan sailkatzen diren 50 nazioarteko diseinatzaileren lana erakusten zuen. Gehienak Holandarrak. Nire gustukoenen artean Studio Job dago.
By: Leticia Orue
Nora Urkia Bergararrak Cibeles-en aurkeztu du “Selva de asfalto” bilduma berria. Safari batean oinarritu da bere lana sortzeko.
Udak duen gauza onenetariko bat gerritik gora eraman beharreko arropaz ahastu zaitezkela da. Horregatik sortu zituen jainkoak mahuka motzeko kamisetak.Horregatik HI HIRVI-k diseinatutako kamisetak probatzera gonbidatzen zaitugu. Bere diseinu urbanoak jendearentzat diseinatuak dira, jendea haien markara diseinatzera itxaron beharrean. Horretarako kolore planu eta marrazki sinpleak erabiltzen ditu, biziak, hondartzarako eta gaueko girora egokitzen direnak. Logo moduan altze bat duen marka honek sekretuz betetako ataria erakusten digu gainera.
Shergio Serrano da proiektu honen diseinuen arduradun moduan aurkezten zaiguna.Neo 2 bezalako argitalpenen maketazio, diseinu eta arte zuzendaria izan da orain arte. Nike edo Lois bezalako markentzat lan egin ostean bere diseinuak proposatzen dizkigu orain.
Los Angeleseko bitxi estudio independiente honek bere bilduma berria aurkeztu digu, hirugarrena bere ibilbidean. Sinpletasunean oinarrituz, kultura urbanoaren eragin zuzena erakusten dute lan berriek. Tiffany Lee diseinatzaileak neoi, ispilu eta metala nahastu ditu hauek osatzeko.
Aurreko bildumetan rock eta indie folk ukituko eraginak erakutsi ostean, dj kultura eta musika elektronikoa dira bilduma berriko zutabe nagusiak. Etorkizuneko artistei begira antolatutako “Cosmic Collision – Intelligent Design for the Second Big Bang” erakustazokan erakutsi ostean, hemen eskuratu ditzakezu.
Bizkaitarra izanda, Bartzelonan bizi den Eider Corral diseinatzaileak bere lehen bitxi-bilduma erakutsi digu. Hori egiteko, bitxigintza tradizionalean oinarritu da artista. Piezen artean aliantza eta knuckle-ring-a batzen dituen eraztun bat aurkitu dugu. Bildumako gainerako piezak dominak eta krisketak dira; bertan gazteak eguneroko zereginetan irudikatu ditu diseinatzaileak. Irudi denak Facebook, Myspace eta blogetatik hartu ditu.
Artista honek Eider Corral estudioan egiten du lan; bertan, bezeroek eskatutakoak eta berari burura etortzen zaizkionak egi bihurtzen ditu. Estatu Batuetako Verve eta Impulse! diskoetxeetarako ilustrazioak egin ditu eta Brazilian Girls taldearentzat, besteak beste, hainbat diskoren azalak marraztu ditu.
Lan kontzeptualari dagokionez, objektu zaharrei funtzio berri bat bilatzen saiatzen da. Kamiseta bat abiapuntutzat hartuta, Laptop Hoodie sortu zuen, portatila eramateko motxila. Message Lamp-en idatzi egin daiteke, lanpara bat izan arren. Eta New Salvation Army artista bizkaitarrak bere egindako hainbat Lladros figurak osatzen dute.
Bere garaian snowboarder moduan ibili ostean lehiara ohitutakoa, berritzailea eta, moda kontuetan, begirada berezi baten jabea. Karlota Laspalas diseinatzaile iruindarrak bilduma berria aurkeztuko du Ego Cibelesen, otsailaren 20an.
Mendiko emozioa eta ibiltokiko presioa; ilusio, gogo eta ausardia bera erakusten du diseinatzaile gazteak batean zein bestean.
Ego Cibelesi dagokionez (proposamen berri asko eta asko erakutsi dizkigu dagoeneko ohiko Cibeles erakustaldiaren anaia errebeldeak), etorkizuneko erakusleiho bilakatu da honezkero. Sormena inon baino era garbiagoan, inolako mugarik gabe, aurki daiteke bertan.
Karlotak, gaztea izanagatik, arrakasta handia lortu du hainbat tokitan, bere lanari esker: Murtziako Pasarela Abierta jaialdian bilduma onenaren saria eskuratu zuen, esaterako, eta Bilboko Creamoda jaialdian gizonentzeko bilduma onenarena.
Wood do wow bilduman, egurra sinpletasunaren eredu moduan aurkezten digu, garbitasun eta egonkortasun eredutzat. Planteamendu unisexa da, oinarrian profil zuzen eta forma garbiak dituena. Argi eta kolore jokoak egongo dira, eta ehun garden eta opakuen erabilerak kontrasteak erakutsiko ditu. Koloreei dagokienez, marroi eta berdeak erabiliko dira, eta, testurekin jokatzeko, tolesdura eta zuloak tartekatu ditu.
Bere hitzetan, hauek izan ditu abiapuntu bilduma berria diseinatzeko: “Iratiko basotik hasi eta E15 bezalako marketara doazen eraginak bilatu ditut, Andy Goldsworthy, Loris Marazzi eta antzeko artisten lanetan oinarrituz”.
Sinpletasunetik abiatuta edertasuna lortzea du jomuga bilduma berri honek, naturaltasuna eta antzinakotasuna balio erantsi bilakatuz.
Gu bertan egongo gara, falta barik!