Artxiboa

‘cerebros destruidos’rekin etiketatutako sarrerak

Eskorbutoren “buelta”

2012(e)ko Martxoak 23 Lorna Iruzkin 1

cerebros destruidos

Poncho K, Manuel Paez (Germenes), Oskar Ces (Lomo Electrico) eta Ziku (Envidia Kotxina)  elkartu dira  Eskobuto- ri omenaldi bat egiteko Cerebros Destruidos izenarekin.

Zikurekin hizketan egon gara eta ” Eskorbutoren jarraitzaileak garenez pentsatu genuen haien oroimenean abestiak jarraitzen dutela eta  musika hontan hasten diren gazteek, haien kantak ezagutzeko” esan digu.

Pakori komentatu genion ideia eta oso ongi iruditu zitzaion” jarraitzen du Zikuk.

Nahiz eta ideia hasiberria izan, Bilbotik pasako direla adierazten digu omenaldi honen abeslariak.

Iosuren hil urteurrena heltzear dagoela, beti gogoan izateko zerbait egin behar genuela dio Zikuk baina oraindik garatu gabe dagoela era kontatzen digu. Uda pasatzean, aretoen bira hasiko dira.

Momentuz eta datu gehiago jasotzearen zain gauden bitartean, Aupa Lumbreiras!! udako festibalean ikusteko aukera daukagu.

Eskorbuto omenaldiaren kideak

Poncho K – Kitarra /  Ziku – Ahotsak / Manuel – Bateria / Oskar – Baxua

Eskorbuto

Eskorbuto

Eskorbuto – Cerebros destruidos

Euskal punkaren berpizpena

Euskadiko punk taldeek izandako arrakasta ikusita, egungo musikariek espiritu hori berpiztu nahi dute. Iaz Cicatriz, talde Gasteizarrarekin gertatu zen. Goar Cicatriz – ek, lagun batzuekin elkartu zen Espainiatik bira bat eginez. Aurten Bizkaitarrei dagokie txanda.