Artxiboa

‘Buffetlibre DJs’rekin etiketatutako sarrerak

Buffetlibre DJs: Remix Menu

2010(e)ko Otsailak 4 Korova Iruzkinik ez

Buffet

Buffetlibre club eszenako erreferente ukaezinetako bat da, bere saioak programatzaileen produktu gutiziatuenen artean daude eta bere nahasketak Interneteko publikazio ospetsuenetan ageri dira. The Antlers taldearentzat egin zuen “Two” abestia publikatu eta 5 ordura, Pitchfork, Drowned In Sound eta This Is Fake DIY webguneetan nabarmenduta zegoen.

Buffetlibrek berehala bisitatu behar zenukeen webgunea du. Kontzertuen agendaz gain, toneladaka MP3 daude doan eta klik bat eginda jaisteko. Abestien artean ondorengoak aurkitu daitezke: Patrick Wolf, Little Boots edo The Woods taldeentzako nahasketak, abesti klasikoen bertsioak Bonde do Role, Starfucker, Au Revoir Simone edo Dragonette taldeen eskutik eta nahasketaren munduan aproba egiteko audio pistak. Ez galdu denborarik…

Categories: Musika Tags: ,