Artxiboa

‘Bilbo’rekin etiketatutako sarrerak

The Cherry Boppers ‘remixing’ Santutxu

2010(e)ko Uztailak 13 Arka n´ hell Iruzkinik ez

RemixItAgain

Zuzenean: uztailak 15 osteguna, 22:00, Santutxuko jaietan

The Cherry Boppers-ek etxean aurkeztuko du “Remix it again” disko berria. Aurretik argitaratu zuten “Play it again” diskoko kantuen nahasketek osatzen duten bilduman. mundu osoko dj eta ekoizleak aritu dira erremixak egiten: Makala, R de Rumba, Lack of Afro, All Good Funk Alliance, Watch Tv, Fundación Tony Manero, Roberto Sanchez eta Alea Costa & Dj Floro hain zuzen ere. Hip hop, afrobeat, reggae, dub eta doinu elektronikoetara gerturatu dituzte, Boppers-en arima beltza mantendu badute ere.

Dantzarako sortuta dagoen makina da Cherry Boppers, dantzalekua sutan jartzen duen funk bizia egiten duena. Nahasketa lan berri honek nazioarteko ateak ireki dizkie eta emaitza sendoa bezain dantzagarria lortu dute.

Autogestioan oinarritutako egiturarekin, epe laburrean maila handiko ibilbidea egitea lortu du. Pixkanaka musika beltzaren erreferentzian bilakatu direlarik.

Categories: Musika Tags: ,

Bigarren eskuko arropa azoka egingo da asteburuan Amor de Madre tabernan

2010(e)ko Urtarrilak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

arropa1

Bilboko Henao kaleko Amor de Madre taberna bigarren eskuko arropa merkatu bihurtuko da urtarrilaren 30ean. Arratsaldeko bostetatik iluntzeko hamarrak arte arropa erosteko aukera izango da tabernan bertan.

Arropa bitxi eta ezberdina erosteko aukera izango duzu tabernan zerbait hartzen duzun bitartean, tabernak normaltasun osoz funtzionatzen jarraituko baitu. Zer aurkitu dezakezu merkatuan? Arropa eta osagarriak, bigarren eskukoak eta berriak, emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat.

Unai Goikolea artista da bigarren eskuko azoka horren arduraduna. Iragan urtean ekimena hilean behin errepikatzen zen. Ondoren geldialdi bat egon zen eta abenduaren 19an jarri zen berriz abian. Urtarrilaren 30ean itzuliko da azoka Amor de Madre tabernara.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , ,

The Best Of Euskadi+innova ekitaldia egingo da lehen aldiz Bilbon

2010(e)ko Urtarrilak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Urtarrilaren 27an Bilboko Zabalgune merkatuan egingo da The Best Of Euskadi+innova ekitaldiaren hirugarren edizioa. Aurreko edizioak Donostian eta Gasteizen egin ziren. Bilboko ekitaldiak aurreko edizioetako ildoa jarraituko du. Show conference parte-hartzailea bat da eta berrikuntza arloko gaiak jorratuko ditu.

Aurten, hirien gaia jorratuko da eta proiektu berriak sortzeko agertoki gisa aurkeztuko dira. Local4ko Ane Barrutia izango da Guest Editorra eta parte hartuko dute baita ere Asomoko Andre Hernandezek, Cuanticseko Diego Soroak, C+eko eta Medialab Pradoko Nerea Calvillok, Bizkaia Esneako Bernardo Gonzálezek, DDonostiko Txomin Jauregik eta Innovae Visioneko Mikel Pajaresek. Topaketan errealitate handiagotua, espazio publikoaren eta pribatuaren arteko harremana, jasangarritasuna berdea ez den ikuspuntu batetik begiratuta, Internet etab.

The Best Of Euskadi+innova ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea. Izen-ematea doakoa da eta Euskadi Innova webgunearen bitartez egin behar da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Half Foot Outside Bilbon ikusteko azken aukera!

2010(e)ko Urtarrilak 21 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

half

Otsailaren 22an Half Foot Outside musika taldeak kontzertua eskainiko du Mc Enroe eta The Hustlers taldeekin batera. Half Foot Outside taldea Bilbon ikusteko azken aukera izango da, arrazoi geografikoak tarteko, banatzea erabaki baitute. Bilboko azken kontzertua iluntzeko zortzietan hasiko da Bilboko Santana 27 aretoan.

Half Foot Outside

1995etik taula gainean egon dira, 350 kontzertutik gora eskaini dituzte, bi bira egin dituzte Europan zehar eta jaialdiak eta agertokiak konpartitu dituzte Fugazi edo Pixies taldeekin. Heavenly azken diskoa hamarkadako diskoen artean sartu du kritikak eta Japonian ere argitaratu da.

Mc Enroe

Getxoko taldea Abel Hernandezek produzituriko Tu nunca moriras bere azken diskoa aurkeztera dator. Getxoztarrek aspaldian agindutako diskoa da. Prestatu zaitez intentsitate handiko dosiak jasotzeko. Mc Enroeren konposizioak hautsezinak eta hilezkorrak dira.

The Hustlers

Adi hemen da garage-rock estiloko azken eztanda. Zuekin: The Hustlers. Ondorengoek osatzen dute taldea: George Hustler frontman iraultzaile gisa, James Hustler III eta Diego Von Hustler gitarristen gitarra zorroztuak, Javi de Hustler baxuan eta Mauro Hustler baterian.

Informazio gehiagorako kontsulta ezazu Fever-en webgunea.

Emakumeentzako skate ikastaroa Bilbon

2009(e)ko Azaroak 10 Aiora Kintana Iruzkinik ez

skateguretxoko

Guretxoko Indoor skate eskolan emakumeek skate egiten ikas dezaten ikastaro bat jarri dute abian. Irakaslea Naiara Goikoetxea da Algortako skater entzutetsuaren arreba, hain zuzen ere. Astean zehar aspertu egiten al zara? Kirola egin nahi duzu, baina ez dakizu zein? Euria egiten duela? Zer hobeto lagunartean, skatepark itxi eta pribatu batean patinatzen ikastea baino? Jendea animatzen hasi da jada eta Naiarak badu jada taldetxo bat ikasten hasteko. Interesa duzuenok mugitu, beraz. Asteazken honetan bertan elkartuko dira. Izena eman nahi baduzu idatzi e-mail bat hona edo ondorengo  e-mailera. Telefonoz nahiago baduzu deitu 661 190 995 telefonora (Naiara) edo 652 611 129 telefonora (guretxoko).

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

To Think… pentsatzeko modu berri bat

2009(e)ko Martxoak 4 Oxtan Zelev Iruzkin 1

Martxoaren 25etik 27ra, Sormen Industrien Nazioarteko I. Foruma egingo dute Bilbon, BizkaiaCreaktiva izenburupean.

Nazioarteko esperientzietan oinarrituta sormen industrien potentzialtasuna erakustea izango da ekitaldiaren gakoa. Hain zuzen ere, talentuaren plataforma bat izango da, sormenaren ingurukoen topagunea, Creativity Zentrumen xedeak zabaltzeko, hedatzeko, baliabidea.

Izan ere, helburua taldeari dagokion kultur esparruan erreferente izatea da Zentroaren helburua: nazioarte mailan zubiak eta harremanetarako bideak eraiki, nazioarteko esperientzien bitartez sormen industrien almena erakutsi, adituak bildu… eta, batik bat, hiri baten eta horren nortasun ekintzaile eta berritzailearen eraldaketa abian jarri eta bultzatu.

Izena emateko edota programa zure ordenagailura jaisteko: www.bizkaiacreaktiva.com

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Tentacle(s)

2009(e)ko Urtarrilak 13 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Espacio Abisalek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Datozen egunetan egingo dituzten jardunaldietan, gaur egun artistak gizartean hartzen duen tokia zalantzan jarri, eta esparru artistikoaren naturaltasunaren inguruan eztabaidatuko dute.

Tentacle(s) jardunaldiak:

Urtarrilaren 15ean, 19:00etan, ANTI liburudendan, “arte merkatuari” buruzko hitzaldi-topaketa, kultura garaikidearen kudeaketaren eta hedatzearen inguruan, ikuspegi ezberdinetatik: ANTI, Amasté, Garabat, Animatu eta Aiora Kintana.

Urtarrilaren 16an, 19:00etan, Espacio Abisalen, María Mur, Rosa Andrieu eta Haizea Barcenillak artearen inguruan duten iritzia plazaratuko dute, “generoaren ikuspegitik begiratuta”.

Urtarrilaren 17an, 11:30ean Espacio Abisalen hasita, “Los Tentaculos de Bilbao” ikustaldi-tailerra izango da, Edu Hurdadoren gidaritzapean. Ibilaldi atsegina egingo dute Bilboko arteguneetatik.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Expodistrito, artea Bilboko txoko guztietan

2009(e)ko Urtarrilak 8 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Sei erakusketa biltzen ditu Expodistrito egitasmoak. Hiriaren zentralizazio artistikoaren aurrean, hainbat artistaren lana txokoetara, auzoetara, eramatea da ekimenaren asmoa.

Urteko lehen hiruhilekoan, sei erakusketa izango dira Bizkaiko hiriburuko auzoetako udaltegietan, txandaka, eta margolanak izango dira protagonista.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotza auzoetan egongo da ikusgai.

Artista hauen lanak izango dira ikusgai: Inma Tejero, Terraz (Juan Mª Saenz), Ianire Sagasti, Edelberto Alonso Del Busto Edel, Floro Oribe eta Ana Portillo, Naroa Gutiérrez.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Bukatu da sukarra!

2008(e)ko Abenduak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/stDmCYYKvWM " width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Bilboko Fever aretoak musika lehiaketa jarri du abian, Myspace atariarekin elkarlanean, 2008. urteko taldea zein izan den jakiteko. Lehian, bi disko baino gutxiago argitaratu dituzten taldeek parte hartu dute, eta hiru iritsi dira finalera: Avenues & Silhouettes, Polock eta Stay.

Finala urtarrilaren 9an izango da Feverren bertan. Emanaldi horretan, finalera sailkatutako hiru talde horiekin batera, The Right Ons, joan den urteko irabazlea, izango da; beren abilezia zuzenean erakutsi beharko dute bertan, epaimahaiaren oniritzia jasotzeko.

Bestalde, Discos Fever diskoetxea ere martxan da, eta Olimpic getxoztar taldea da katalogoko lehen erreferentzia. “Dirty Towels” abenduan aurkeztu dute zuzenean, besteak beste Proyecto Demo 2007 lehiaketa irabazi ostean.

Categories: Musika Tags: ,

Jet Lag 08, sei hiri gune bakarrean

2008(e)ko Abenduak 19 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Bilbok Jet Lag 08 jaialdia hartuko du gaur hasi eta hilaren 23ra arte. Hiri adierazpideen inguruko jaialdi honek Bilbo, Berlin, Medellin, Shanghai, Dakar eta San Frantziskori begiratuko die, eta bertan garatzen ari diren diziplinak ekarriko ditu Deustuko kanalera: proiekzioak, erakusketak, arte plastikoak, gastronomia, graffitiak…

Gainera tailerrak ere izango dira, ugari: skatea, dantza, parcour-a (kalean batetik bestera oztopoak ekidinez joatean datzan kirola), perkusioa… ikasi ahal izango dira.

Halaber, musikak ohorezko tokia hartu du programazioan, eta egunero-egunero izango da handik-hortik-hemendik etorritako artistekin gozatzeko aukera. Gaur Wagon Cookin iruindarrak eta Booka Shade bikote berlindarra izango dira, bihar Papa Diouf (afrikar musika) eta Didier Awadi Dakarreko rap musikaria, eta igandean Grito hardcore talde indartsua. Astelehenerako, Blue Cheer taldearen blues-rocka utzi dute, eta asteartean Cold Fairyland txinatarrak arituko dira.

Hala ere, musika eskaintza zabalagoa izango da eta ez da kontzertuetara mugatuko, VJak, jam sessionak etab. ere izango dira.

Hori guztia, esan bezala, asteartera arte Bilbon, Deustuko kanalean, doan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,