Artxiboa

‘Bartzelona’rekin etiketatutako sarrerak

Vice Magazine & Jägermeister house party

2010(e)ko Urtarrilak 20 Korova Iruzkinik ez

VICE MAGAZINEk eta JÄGERMEISTERrek Bartzelonan iragan azaroaren 26an aurrera atera zutena, jai bat baino zerbait gehiago da. Parrandaren kontzeptu berri bat da, proportzio berean bahiketa kolektiboa, ospakizun basatia, happening artistikoa eta show trufagarria dituena. Gonbidatuak hiri kanpoaldeko lokalizazio sekretu batera eraman zituzten eta okasiorako dekoratutako etxe batean hartu zituzten. Musika Vinila & The Lucky Dados, Fuckin’ Bollocks, Rosvita, Cuzo, DJ Jacques Strap, Mushroom on a Rose, Zombie Kids vs Nasty Mondays, DJ Shirkhan, DJ Coco eta beste hainbatek jarri zuten eta arteak ere izan zuen bere tokia. Jägermeisterren igerilekuan oinak busti zituzten. Baliteke ez sinestea edo ezin imajinatu ahal izatea, baina horretarako daukagu ondorengo bideoa…

080 Barcelona Fashion

2009(e)ko Martxoak 17 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Atzo hasi zen, Bartzelonan, 080 Barcelona Fashion moda erakustaldia. Hilaren 18ra arte iraungo duen biltzarraren lehen egunean Miriam Ponsa, Gori de Palma eta Maikel Bongaerts diseinatzaileen lana erakutsi zuten, besteak beste.

Bread & Butter: Bartzelona, hiri modaren munduko hiriburu izan da.

2009(e)ko Urtarrilak 23 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Asteazkenean, Bread & Butter, moda aldakor eta garaikidean espezializatutako azoka, hasi zen Bartzelonako eraskustazokan, Firan. Edizio berezia izan da hau, gainera, bukatutakoan, Alemaniara, duela zazpi urte B&B lehenengoz hartu zuen herrialdera, itzuliko baita jaialdia, Kataluniako hiriburuan lau urte egin eta gero.

Koloniatik, moda erakustaldiaren hastapenak hartu zituen hiritik, Berlindik eta Bartzelonatik igaro ostean, B&B Alemaniako hiriburu erakargarrira itzuliko da, hurrengo ediziotik aurrera. Hain zuzen ere, egunotan argitaratzen ari diren berrien arabera, Tenpelhoff aireportu berritura eramango dute; izan ere, aireportu hori urriaren 31n itxi zuten, eta Bloc Partyk kontzertua eskaini zuen bertan, agur gisa.

Aurtengo erakustaldiari berari dagokionez, 105 herrialdetako 800 marka baino gehiago kokatu dituzte, hainbat eremutan. Marka horiek guztiak noski, kale eta hiri kulturara lerratutako produktuak eskaintzen dituzte, denim, sportswear, street fashion, function wear y casual dressed up estiloetakoak.

Esan bezala, Kataluniako hitzordua gaur bukatuko da.Hala ere, hurrengo udatik aurrera Berlinera joateko aitzakia bikaina izango dute hiri modan interesa dutenek.

Download