Artxiboa

‘Artea’rekin etiketatutako sarrerak

‘Crono’: Lisboa ezagutzeko modu ezberdina

2011(e)ko Abuztuak 9 Arka n´ hell 2 iruzkin

Lisboako kaleetan zehar galtzeko modu berezia erakusten du gida honek.

Kaleko arteari esker hiria dinamizatzea bilatzen duen proiektua da hau. Hainbat artista gonbidatu eta hutsik dauden etxeetako etxaurreak margotzen dituzte, eraikin hauek berpizteko. Auzo eta kaleetako giroa indartzeaz gain, hiriko mugimendu kulturalari arnasa ematen dio.

Krisiak eragindako jazarpenari aurre egin eta bidaia harrigarri bezain erakargarria bilakatu da ekimena.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Errealitate garaikideak II: Espazioak

2011(e)ko Otsailak 14 Arka n´ hell Iruzkinik ez

BizBak ekimenak Errealitate garaikideak zikloaren bigarren edizioa antolatu du ‘espazioak’ gai nagusitzat hartuta. Artista eta eragile kultural ezberdinen laguntza izan dute horretarako eta espazioa ulertzea eta honi buruzko hausnarketa egitea du xede.

Proiekzio, mintegi eta beste ekimen batzuk antolatu dituzte programazioa osatzeko.

Egun hauetan, adibidez, Fill The Gap. Los nuevos usos del espacio público sinposioa egiten ari dira gai ezberdinei buruz eztabaidak antolatuz. Elena Casado, Carme Nogueira, Andrés Jaque, Amparo Lasén, Correveidile, Amador Fernández Savater, Leonidas Martín Saura, Asier Pérez eta Iñaki Martínez de Albéniz (moderatzailea) dira parte hartzaileak eta otsailaren 14an (16:00 – 20:00) eta otsailaren 15ean (10:00 – 14:00, 16:00 – 20:00) egingo dituzte.

Otsailaren 16an Octubre en el norte: Temporal del noroeste (Márcelo Expósito, 1995, 90′) filma eskainiko dute. Otsailaren 22an, The Yes Men (Chris Smith, Dan Ollman, Sarah Price, 2003. 97’).

Amaitzeko, Exit Trough the Gift Shop (Bansky, 2010. 87’) dokumentalaren proiekzioa eta honi buruzko solasaldia egingo dute otsailaren 24ean.

Ekitaldi guztiak dohainik dira eta proiekzioak 19:30etan hasiko dira.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Izaskun Alvarez La Taller galerian

2011(e)ko Otsailak 1 Arka n´ hell Iruzkinik ez

izaskunalvarez

Izaskun Alvarezek Bilboko La Taller galerian erakutsiko du bere azken obra grafikoa, datorren martxoaren 18a bitartean.

La Taller galeriak gainera proiektu berri bat jarri du abian. Bertan erakusketa duen artista bakoitzaren grabatu originalak dituzten karpetak salduko dituzte. 50 euro balio duten 50 aleko bilduma mugatuak izango dira.

Bildumazale eta lan grafikoen zaletasuna bultzatu nahi duen ekimen honetarako, Izaskun Alvarezek poliesterrean eraikitako litografiak prestatu ditu. Originalak, zenbatuak eta sinatuak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Bouil’Hot Art Show, by Noventa Grados & Ambiguous

2010(e)ko Azaroak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ambiguous

Abenduak 3 20:00etan, Noventa Grados.

Noventa Grados eta Ambiguous-ek, Bouil’Hot Art Show erakusketa antolatu dute abenduaren 3tik urtarrilaren 15era.

Erakusketa ibiltaria da, Bartzelona, Berlin, Paris, Atenas, Lyon eta Biarritzen egon dena. Europako artista ezberdinak parte hartu dute bertan eta bere artelana ur poltsa batean islatu behar izan dute. Gainera, ur poltsa kustumizatuak erakutsiko dira bertan.

90ko hamarkada hasieran sortutako Ambiguous markak kaleko kultura bultzatzeko lan handia egin du bere ibilbide guztian zehar. Disziplina ezberdinak nahastu eta indartu ditu hasieratik.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Eduardo Infante Belaza Gallery-n

2010(e)ko Azaroak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Inaugurazioa: azaroak 11 osteguna, 20:00etan

1973 izeneko erakusketa Bilbora iritsiko da Belaza Galleryren eskutik. Eduardo Infantek formatu txikiko 37 ilustrazio bildu ditu. Erakusketaren izenak autorearen jaiotze urteari erreferentzia egiten dio: 1973. Horregatik, 37 lan aukeratu ditu, bat urte bakoitzeko: 73 – 37. Azaroaren 11tik aurrera ikusgai egongo da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

On The Road inagurazio ekitaldia

2010(e)ko Irailak 14 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ontheroad

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako 2007-2008 beka eskuratu zuten artisten erakusketa egingo dute Rekalde aretoan. Irailaren 16tik azaroaren 14an egongo da erakusketa ikusgai.

Inagurazio ekitaldian Global Funk kolektiboko arka & Makala arituko dira eta irailaren 16an egingo dute arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan izango da.

Erakusketan ondoko artistek parte hartuko dute:

Nadia Barkate
Itziar Barrio
Marion Cruza
Usoa Fullaondo
Álvaro Martín
Jasone Miranda-Bilbao
Luna Pérez-Visairas

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Let Me Dance, Biarritz astinduko duen erakusketa

2010(e)ko Irailak 10 Arka n´ hell Iruzkinik ez

redimr

Biarritzen egingo duten Let Me Dance erakusketak artea rock dantzagarrian bilakatuko du.Irailaren 24an izango da inaugurazio ekitaldia eta Dj Fidel-en musikak girotua egongo da.

HROOM galeriako erakusketa berri hay, Karina Gunz-ek antolatu du. Noventa Grados eta Patio-rekin elkarlanean osatu du erakusketa. Gainera, Noventa Grados-ek Look ezberdinak proposatuko ditu eta Patio irudi eta diseinuez arduratu da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Felipe Uribarri Garabat galerian

2010(e)ko Irailak 6 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Felipe Uribarri

“La saga del Príncipe Oscuro”

inaugurazioa irailak 10 – 19:30 H.

Garabat galerian (Dos de mayo, 19 – Bilbao)

felipe

Txema Agirianok idatzi duen artikuluan irakurri dugunez, iluntasunaren printzipea da Felipe Uribarri. Garabat galerian bere lanera gerturatuko gaituen erakusketa egingo dute eta irailaren 10ean izango da inagurazio ekitaldia. Teknika ezberdinak erabiltzen ditu bere ibilbidea osatzeko eta pintura, marrazkia eta argazkilaritza nahastuko dira erakusketako lanetan.

Heroeak, pertsonaia apokaliptikoak eta extralurtarrak dira Uribarriren munduaren jabe. Hildakoak berpiztu egiten dira tinta beltzean egindako garezurren marrazki ikusgarriei esker.

Artista bera bezain astoratu eta alaiak dira Uribarriren artelanak.

1986an hasi zen erakusketa ezberdinetan bere lanak erakusten. Ordutik, Getxoarte, Espacio Abisal, Arte Nativa, Kultur Bar, Pulimentos edo Spazio Grossi bezalako aretoetan erakutsi ditu bere lanak.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Ertz 11

2010(e)ko Irailak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ertz_11

Ertz #11 egingo dure irailaren 10etik 18ra Bera (Nafarroa), Donostia (Gipuzkoa) eta Hazparnen (Lapurdi).

Austria, Alemania, Frantzia, Galizia edo Suitza bezalako herrialdeetako sortzaileak, euskal autoreekin batera arituko dira bertze musikei eskainitako jaialdi honetan.

Tartean Maialen Lujanbio bertsolariak ere parte hartuko du aurtengo edizioan, Alessandro Bosetti italiarrarekin batera sortu duen emanaldia erakutsiz.

Bitxikerien artean NO TOURS – ADIBERA elkarlana aurkitzen dugu. Honi esker GPS teknologia erabiltzen duten audio-gida esperimentala proposatzen digute, espazio irekiak akustikoki arakatzeko aukera alegia.

Eta zer da hau? ba honi esker ingurune hurbilean sortzen diren soinuak lehendik grabatuak eta Berako kaleetako puntu desberdinetan geolokalizatuak dauden bertze soinu batzuekin nahasten dira, eta entzuleak audifonoen bitartez guztiak aditzeko aukera izango du.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

The Skateboard Stickers erakusketaren inagurazioa Apetit Galleryn

2010(e)ko Abuztuak 10 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Joan den ostiralean, abuztuak 6, Bilboko Apetit Galleryn izan ginen.Zizka-mizka eta garagardo artean, skate pegatinek osatutako erakusketa ikusteko aukera izan genuen bertan. 3.000 pegatinatik gora erakusten dira, urte eta hamarkada ezberdinetakoak. Denak,  koadro, moto edo hozkailuetan itsatsita daude. Hemen dituzue inagurazioko argazki batzuk. Ez galdu erakusketa, pena merezi du eta!

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,