Artxiboa

‘Art after dark’rekin etiketatutako sarrerak

Art After Dark, zozketa

2010(e)ko Martxoak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

artafterdarkmartxoa

Martxoak 12 Bilboko Guggenheim museoan Art After Dark ekimena egingo dute. Fairmont, Jotamayúscula eta Almah Mater arituko dira zuzenean.

Demoden, bost sarrera bikoitz zozketatuko ditugu demodelux@gmail.com helbidera bere izen – abizenak bidaltzen dizkiguten lagunen artean. Irabazleen zerrenda ostiral goizean argitaratuko dugu.

Categories: Art after dark Tags:

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ivo Paulo

Maider Uriarte Idiazabal

Daniel Eguren Aldazabal

Maitane Ibañez Irazabal

Markel Anasagasti Intxausti

5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu datorren Art After Dark saiorako

2010(e)ko Otsailak 16 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Otsailaren 19an Berlingo giro elektronikoko DJ entzutetsuenetako bi Guggenheim Bilbao museoan izango dira Art After Dark saio berri batean: Kiki eta Sascha Funke DJ. Biak ala biak Bpitch Control diskoetxe ospetsuko kide dira. Ekitaldira gerturatzen direnek, Robert Rauschenberg: Gluts eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketez gozatu ahal izango dute Europako giro elektronikoko bi DJ onenetakoen musika entzuten duten bitartean.

Demoden 5 sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko. Zer egin behar duzu Art After Dark saiorako sarrerak eskuratzeko? e-mail bat bidali zure izen-abizenak adieraziz. Ostegun eguerdian argitaratuko ditugun bost irabazleen izen-abizenak.

Art After Dark saioaren kronika Miss&MisterAAren begietatik

2010(e)ko Urtarrilak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ostiralean Bilboko Guggenheim museoan egin zen “Art After Dark” saioan izan ginen Bimba Bosek eta David Delfinek osatutako tandema, edo gauza bera dena, Michelle eta Romy DJ, gertutik ikusteko. Aitortu behar dugu bikoteak zeregin horietarako dituzten gaitasunekiko eszeptizismoa genuela sartu aurretik.

Ez ginen harritu iritsi eta Guggen jendez beteta zegoela ikustean! Ingurune honetan oso maitatuta den Alaskak ere ez zuen lortu museoa modu horretan betetzea. Murrikaz geure buruari galdetu genion Bilboko programazioa eskasa ote zen, ikusteko grina hainbesterakoa zen edo guk sentitu genuen kuriositate morboso bera sentitu zuen jendeak gau hartan bikotea ikustera gerturatzeko.

Hala ere, gure harridurarako bikoteak ez zuen denbora asko behar izan guztiok dantzan jartzeko! Gertukoak, dibertigarriak eta karismatikoak izan ziren, Bimba bereziki. Bimba aurrez aurre ikaragarria eta izugarri ederra da.

Egia da Dj teknikarik ez dutela. Hobe litzateke beraietaz hitz egiterakoan disko jartzaile gisa hitz egitea. Hala ere, beroan sarrarazi ziguten eta txinpartak aterarazi zizkiguten Feverren… Dantzan gelditu gabe jardutea lortzeaz gain, ingurua umore onez eta giro onez bustitzea lortu zuten. Egon ez zinetenek gau handi bat galdu zenuten!!!

Egin, egin dantza madarikatuok!

Miss&misterAAk egina Demoderentzat

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Urtarrilak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Bimba

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ana Isabel Martinez

Ana Medina Alava

Eva Berra Gonzalez

Estibaliz Gomez Sanz

Andres Iglesias

Bost sarrera bikoitz ditugu datorren Art After Dark saiorako

2010(e)ko Urtarrilak 11 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Bimba

Urteko lehen Art After Dark saiora joateko bost sarrera bikoitz zozkatzen ditugu.

David Delfin diseinatzaileak eta Bimba Bose abeslari eta modeloak musika emanaldia eskainiko dute hilaren 15ean Bilboko Guggeheim Museoan.

Bilboko museoak jakitera eman duenez, abenduaren 15ean, gauerdian, David Delfin jendeaurrera agertuko da, Michelle DJ bihurtuta, ”wedding” estiloko musika saioa eskaintzeko. Jarraian Bimba Boseren txanda izango da. Modeloa Romy DJ gisa arituko da,”prom dance” doinuek bertakoei eskaintzeko.

Ekitaldira joan nahi baduzu, idatzi ezazu  e-mail bat zure izena eta abizena adieraziz. Ostegun eguerdian jakinaraziko ditugu bost irabazleen izenak.

5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu Art After Dark saiorako

2009(e)ko Azaroak 10 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Bost sarrera bikoitz ditugu Bilboko Guggenheim museoan egingo den Art After Dark saioen denboraldi berrirako. Bost sarrera bikoitz horietako bat eskuratu nahi baduzu bidali iezaguzu e-mail bat zure izen eta abizenekin.

Datorren azaroaren 13an, Marc Antona DJak bere alderdi technoena, ilunena eta energetikoena erakutsiko du Art After Dark egitarauaren baitan. Frantziako DJ entzutetsuenarekin batera izango dira Mimoloco pop zalea eta Accion Sanchez sevillarra, Andaluziako hip hoparen adierazlea.

Oraingo honetan bertaratzen direnek, nazioarteko DJ onenen musika entzuten duten bitartean, Frank Lloyd Wrighten aldi baterako erakusketaz eta “Pribatutik publikora” erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.

Mimoloco

mimoloco

Pop zale amorratu horrek raver arima du eta nabari zaio musika jartzen duenean. Bere saioetan dantzalekuko arrakasta zaharrak, jatorrizko bertsioak, nahasteak eta azkeneko abestiak uztartzen ditu. Maiz horrela deskribatzen dituzte bere saioak: biziak, harrigarriak, populistak…

Marc Antona DJ

Marc-Antona_main1

Marc Antona DJ gazteen arteko pertsonaiarik miretsiena da Frantziako house giroan. Emankorra eta hedonista, azken urteotan aho zabalik utzi ditu kritikoak eta entzuleak zuzeneko saioekin eta Alemaniako Mobilee eta Freak’n Chic diskoetxeetarako egin dituen produkzioei esker. Orain gutxi, gainera, haren alderdi technoena, ilunena eta energetikoena aditzera eman du Dan Ghenanciaren eskutik argitaratu duen Micro-fibres diskoan.

Accion Sanchez

accionsanchez_lealty_MG_9201

Sevillako SFDK hip hop taldearen musika ekoizlea eta DJa da Acción Sánchez. Beraz, Andaluziako hip hoparen adierazle onenetakoa da. Haren ibilbide oparoan honako diskoak kaleratu ditu: bost disko eta hiru maxi SFDKrekin batera, lau norgehiagoka disko eta bi mixtape. Horrez gain, bere diskoetxea, SFDK Records, sortu du Zatu-rekin batera.

Sarrerak salgai daude jada museoko leihatiletan eta Guggenheim Bilbao museoaren webgunean.

Categories: Art after dark Tags:

‘Art After Dark’ zozketako irabazleak

2009(e)ko Irailak 25 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Gaur gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Itxaso Diaz
Mari Diaz Acillona
Amaia García Orrantia
Amaia García Dosouto
Luis Andre

Categories: Art after dark Tags:

Art After Dark ekitaldira joateko bost sarrera zozkatzen ditugu

2009(e)ko Irailak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Datorren irailaren 25ean (ostirala) berriz hasiko dira Art After Dark gaueko saioak Guggenheim Bilbao Museoan. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatuak, saio horietan artea eta nazioarteko DJen musika uztartzen dira.

Oraingoan SHINEDOE, DJ RANDY RUIZ eta DJ KINKI arituko dira museoaren atrioan.

Zozketan parte hartzeko zuen izen abizenak bidali beharko dituzue ondoko helbide elektronikora: demodelux@gmail.com Irabazleen izen abizenak ostiral eguerdian iragarriko ditugu.

Categories: Art after dark Tags: