Ostiralean, martxoak 11, arratsaldeko zortzietan Three Elements aretoan erakusketa berri bat inauguratuko dute.
Arteuparte aldizkariak NYC STYLE izenburuarekin Hermanos Aguas proiektuak New Yorkera egindako bidaia erakutsiko du. Dokumental baten emanaldiak lagunduko duen ekitaldian inoiz lokartzen ez den hiriburuari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira. Gainera, 60ko hamarkadako funk eta musika beltzak osatutako saioa egingo du Alex Diazek.
Iruñean jaio bazen ere gaur egun Bartzelonan bizi da Olivia Aracil. Argazkilari eta diseinatzailea izanda, arropa marka eta medio ezberdinentzat lan egin du. Gaur egun H Magazine aldizkariko eduki digitalen editore, diseinatzaile eta argazkilari lanak egiten ditu. Gainera, Bigas Lunaren Yo soy la Juani eta Neuvelle filmetan lan egindakoa da. Hori gutxi balitz, Bartzelonako Bread and Butter eta Barcelona Fashion Week jaialdietan produkzio eta postprodukzio lanak egin ditu.
Bere lanak joera sentikorra erakusten du, eta hori, erabiltzen dituen kolore eta formen arteko dinamikari esker lortzen du. Argazkietan erakusten dituen modeloak egitura bizi eta disdiratsuan aurkezten dizkigu. Bere lana bere webgunean jarraitu dezakezu, gu bezain estasiaturik gelditzeko arriskua duzularik.
2009/2010 udazken-neguko denboraldirako jantziekin Loreak Mendian euskal markak atera duen katalogoan, modeloen aurpegiak koloredun biribil batekin estalita daudela ikus daitezke. Horrekin, jantzien garrantzia nabarmendu nahi izan du markak, modeloaren irudiaren aurretik. Hau da, soinean modeloak daramanari eman nahi zion inportantzia eta ez arropa hori janzten duen pertsonari.
Dirudienez, proposamen horrek emaitza nahiko onak izan ditu, hori dela eta, Loreak Mendianeko ekoizpen zuzendariek teknika berri honetan oinarritutako argazki lehiaketa abiatzea erabaki dute.
Horretarako, koloredun zirkulua erabili beharrean, funtzio berdina betetzen duen maskara zuriak erabiltzeko eskatu diete parte hartzaileei.
Maskara hau Loreak Mendianen dendetan lortu daiteke, dohainik eta inongo konpromisorik gabe. Behin maskara lortuta, Loreak Mendian markako jantziren batekin argazkia atera baino ez du egin behar parte hartzaileak. Ondoren, argazki hori maskaran jartzen duen helbidera bidali behar du.
Hiru argazki orijinalenek argazki kamera bat irabaziko dute eta argazkiak azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira.
Energiaz beteriko Martín Orza diseinatzaile argentinarrak Himnôfeda izenordea darabil.
Pertsonaia arraro, koloretsu, naif eta zentzugabeak protagonista dira, bere mural, aldizkari azaletako marrazki, toy diseinu zein bestelako lanetan. Atlantiko itsasoaren bi aldeetako hainbat aldizkarirentzat lan egin du Orzak Belio; Magazine, Tercerojo, Göoo Magazine, I vote for Art… besteak beste. Ilustartzaile, diseinatzaile zein argazkilari lanetan aritzen da aldi beran eta berriki Eat your Carrots estudioa zabaldu du Buenos Aires. Bere lana ezagutu nahi baduzu bisita ezazu bere web orria edo Flickr edo Deviant Art guneak.
Artea eta modaren inguruko argazkiak egiteaz gain erakusketa ezberdinetan zuzendari artistiko eta komisario lanetan dihardu. Michael Mallard Studio ezagunaren arduraduna ere bada eta Jean Paul Gaultier edo Kenzo bezalako marka eraginkorrentzat kanpainak diseinatu ditu. Argazkilari bezala Vogue edo Blast argitalpenetan plazaratu ditu lanak. Hyeres-eko (Frantzia) moda eta argazkilaritza jaialdi ospetsuan, zuzendari artistiko lanak argazkilaritza saileko komisarioa lanekin tartekatzen ditu. Bere obrek Londres, Paris, Mexiko D.F., New York edo Shangai-n bezalako tokietara bidaiatu dute.
Michael Mallard-ek hitzaldia eskainiko du Artelekun urriaren 8an MID_E 09 jaialdian.
Sen Rubio 32 urteko argazkilari katalanak, lesio baten ondorioz bere patinatzaile karrera profesionala alde batera utzi behar izan zuen.
Baina goibeldu beharrean, oholtzaren beste aldetik skate munduari loturiko argazkiak ateratzeari ekin zion.
Bartzelonako GrisArt argazkilaritza eskolan ikasi zuen Senek eta patinaren artean buru belarri sartu da lehen eskuko esperientziaz baliatuz. Zuri beltzezko argazkiak dira bere lanean nagusi, mugimendua bilduz aire akrobazia, erretratu zein paisaietan. Bere biziko garrantzia du argiaren tratamenduak irudiak sortzeko orduan. Horren adierazgarri dira bere webgunean biltzen dituen argazkiak.
Kepa Acero surflari bizkaitarrak “6 OHOL” erakusketa aurkeztu zuen atzo Belaza Galerian.
Erakusketa aretoan surflariak, garai ezberdinetakoak diren sei taula aurkezten ditu. Taulen aloban, Kepa Aceroren argazkiak azaltzen dira surfean dabilela eta azalpen orri batek sorturiko sentsazioi buruzko informazioa ematen du.
Kepak ikuslea olatuen aparren gainean 70.hamarkadatik gaur egunera arte begira jartzen du lan honetan.
Erakusketa ikusgai izango dira uztailaren 1etik abuztuaren 14ra arte.
Asko izan dira, bere ibilbide profesionalean, Antonio Macarroren objektiboaren aurretik igaro diren artistak. Are gehiago, proiektuaren izenari kasu eginda, asko dira nahita edo nahi gabe, autorretratuz osatutako lan editorial berri hau osatzeko alboan kolaboratzaile moduan izan dituenak.
Ispiluaren bestaldera heltzen lagunduko diguten irudi ikonikoak aurkituko ditugu Many of Them lan berrian. Behatzailea bestaldetik ikusteko modu pertsonala erakusten digu Macarrok bere azken lanean.
Besteak beste, Caroline Lerch artista multidisziplinarra, Bernhard Wihhelm diseinatzailea eta Eleonora Bosé aurkituko ditugu argazkiotan. Gainera, horiekin izandako elkarrizketen bidez artistaren nortasunera gerturatu ahal da irakurlea.
Horrek guztiak modaren eta Antonio Macarroren arteko harremana ulertzeko ere balio du. Argazkiak Parisen, Londresen, Amsterdamen eta Donostian hartu zituen 2008an eta lehen edizioa 1.000 alek osatzen dute. Many Of Them artistaren atarian eskura daiteke.
Karl Rothenberger New Yorken bizi den moda argazkilaria da. Chicagon sortua, Bruce Weber argazkilariaren laguntzaile lanetan hasi zuen bere ibilbidea.
Urtero, bere kameraz New Yorkeko Modaren Asteko backstage-a harrapatzeaz arduratzen da. Argazkiak modu sinplean erakustea du gustuko Rothenbergerrek: giroan oinarrituta, modeloa bilakatzen du protagonista nagusi.
Argi naturalarekin lan egiten saiatzen den argazkilari honek leihoetatik sartzen den argiak erabiltzen ditu barrualdeko argazkiak egiteko. Modelo eta arropek gidatzen dute aterako duen irudiaren konposizioa, nahiz eta esperimentazioari ateak irekitzen dizkion. Pertsonalitate handiko modeloak ditu gustuko eta Michael Angelekin, Laila Azharrekin eta New Yorkeko beste diseinatzaile gazte batzuekin ari da lanean azkenaldian.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak