Artxiboa

‘Weekend’ atalaren artxiboa

Weekend, give me fire!

2010(e)ko Ekainak 4 Arka n´ hell Iruzkinik ez

THETHEMATICSARRAUN

Asteburuan egongo diren ekitaldi ezberdinen zerrenda egin dugu. Eguzkia egingo badu ere, hondartzak itxaron egin beharko du.

Lehen geldialdia Iruñean egiten ari diren animazio jaialdian egingo dugu. Besteak beste, Hayao Miyazakiren lanaz gozatzeko aukera dago bertan.

Bilboko Serie B arropa dendan bigotearen inguruko erakusketa egiten ari dira artista ezberdinak. Gainera, maiatzaren 2aren kalean merkatua jarriko dute larunbatean eta egun osoan zehar.

Asteburuari soinu banda Arrasaten zuzenean arituko den Ruby Suns taldeak jarriko dio. Ostiralean izango da hori. Larunbatean berriz, The Thematics Donostiako Arraun tabernan arituko dira.

Ez dago gehiago eskatzerik!

Where We Used To Learn from Sam Kristofski on Vimeo.

Categories: Weekend Tags:

This weekend, take me out!

2009(e)ko Abenduak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Musika da asteburu honetako protagonista nagusia:

Global Funk-ek urteko azken festak egingo ditu Tobias Kirmayer dj-a gonbidatuz. Doinu beltzak jartzen ditu Munich-etik datorren musikazale amorratu honek.

Audience Gernikan arituko da abenduaren 11an BideHuts diskoetxean argitaratu berri duen “A shake in calm water” lana aurkezten.

Right Ons Madrildarrak Donostia eta Gasteizen arituko da. 70.hamarkadako soul, funk eta rock-a nahasten duen talde honen kontzertuak beroak izaten dira eta dantza egiteko aukerarik ez da faltako.

Zineari dagokionez azaroan ospatutako Zinebik urteko azken proiekzioak proposatzen dizkigu.

Take me out, asteburuko joerak

2009(e)ko Abenduak 4 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Durangon 44. liburu eta disko azoka egingo dute datozen egunotan. Ohiko eskaintzaz gain, aurten Ahotsenea proiektua jarriko dute martxan.

Bilboko Maiatzaren 2a kalean hilero antolatzen duten lehen larunbateko merkatua egingo dute abenduaren 5ean.

Gasteizen abenduko astelehen eta ostegunetan Cortada film labur jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da. Urtarrilaren 11an egingo den festan jakingo dugu zeintzuk diren aurtengo jaialdiko irabazleak.

Donostiako Noventa Grados espazioak Gorputza ekimenaz gozatzen jarraitzeko aukeraz gain, Monica Vinader bitxi diseinatzailearen lana ezagutzeko aukera emango digu datorren abenduaren 10ean.

Musika eskaintzari dagokionez, Russian Red Donostiako Victoria Eugenian arituko da abenduaren 5ean.

Take me out: astebururako proposamenak

2009(e)ko Azaroak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Zinea izango da protagonista nagusi asteburu honetan: Donostian Dock of the bay jaialdiaren hirugarren edizioa egiten ari dira. Lekeitioko Bideobilerak 32. edizioa bete du eta aurten euskaraz egindako film labur hoberenak ikusteko aukera eskainiko du. Bilboko Zinebik 51. edizioa amaituko du eta Kyle Eastwood Band-en emanaldiarekin egingo du sari banaketa.

Getxon VIII. Komiki azokara gerturatzeko aukera izango duzu. Bertan, David Lloyd, Dave Mckean edo Paco Roca bezalako autoreekin hitz egiteko aukera izateaz gain haien sinadurak lortu al izango dituzu.

Gasteizko Periscopio argazki jaialdia bisitatzeko ere garaiz zabiltza oraindik. Datorren abenduaren 9 arte martxan egongo den erakusketa honek argazki ezberdinen bitartez hiriko gune ezberdinak ezagutzeko aukera ematen dizu.

Kontzertuei dagokionez larunbatean Rachid Taha Aljeriarra Bilboko kafe antzokian arituko da. Annie B Sweet-ek durangoko Plateruenan kontzertua eskainiko du eta Gora Japon Capsula taldearekin arituko da Gernikako Trinkete anti txokoan.

Take me out: asteburuan kalera

2009(e)ko Azaroak 20 Arka n´ hell Iruzkinik ez

2009ko indie eszenan zer esan handia eman du New Yorketik datorren The Pains of Being Pure at Heart talde gazteak. Jesus and Mary Chain bezalakoen eragina erakusten duen taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 20an Bilboko Santana 27 aretoan.Larunbatean, azaroak 21, Evan Dando Bilboko kafe antzokian izango da Chris Brokawrekin batera. Lemonheads-en “Varshons” disko berria aurkeztuko dute elkarrekin, aurretik Muy Fellini taldea arituko da. Kontzertuekin jarraituz izerdia botatzeko modua izango da Donostian Ladie Dotty & the Diamonds taldeak eskainiko duena, larunbatean Altzako kultur etxean.

Erakusketei dagokionez Guggenheim museoak Frank Lloyd Wright arkitektoaren ibilbidera gerturatzeko aukera emango digu datorren 2010eko otsailaren 14 arte. Gasteizko Montehermoso kultur gunean “After the final simplification of ruins” bisitatu dezakegu. Bertan, kontestu geografiko ezberdineko artisten lanak biltzen dira, arteak gune eta espazio ezberdinetan betetzen duen lana aztertuz.

Datorren astean ospatuko diren ekitaldi batzuk ere aurreratu nahi ditugu: Bilbon Zinebi jaialdia hasiko da astelehenean. Azaroaren 26an osteguna, Jon Cazenavek erakusketa inaguratuko du Donostiako Noventa Grados espazioan, eta Mayer Hawthorne Gaztemaniak ekimenaren baitan arituko da Hondarribiako Psilocibenea aretoan. Egun horretan, Donostiako A Fuego Negro jantokiak Pintxatu disko bilduma aurkeztuko du. King Yellowman-ek Bilboko Kafe antzokia dance hall jamaikarraz beteko du. Eta hirugarren aldiz Donostian Dock of the bay jaialdia ospatuko dute.

Categories: Take me out, Weekend Tags:

Asteburuko proposamenak

2009(e)ko Azaroak 13 Aiora Kintana Iruzkinik ez

MEM 09

MEM musika, arte, zinema eta banguardizko beste adierazpide batzuen nazioarteko jaialdiaren hirugarren astea hastear da Bilbon. Ez galdu aste honetako proposamenak:

Azaroak 13 ostirala

21:30ean L’Mono aretoan Cocodriles, M Ax Noi Mach (AEB), Fasenuova (Asturias) eta Homenatges (Bartzelona) taldeen kontzertua eta Manolo Campoamorren bideo proiekzioa. Sarrera: 6€

Azaroak 14 larunbata

13:30ean Cocodriles taldearen zuzeneko berriaz gozatzeko aukera izango da Serie B aretoan.

Arratsaldeko zortzietan Abisal aretoan Arnau Salaren eta Rober Franciscoren eta herwig Weiserren lanak ikusi ahal izango dira.

Arancha Goyenecheren “Springfield” erakusketa

Springfield

Azaroaren 13an Marzana aretoak Arancha Goyeneche artistaren erakusketa berri bat inauguratu du. Erakusketa azaroaren 13tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:30era.

Erakusketa horretan “Juegos de Fantasia” izeneko 30×29 zentimetroko 7 pieza edo “Paraiso” lana ikusi ahal izango ditugu. Erakusketa datorren azaroaren 13an inauguratuko da arratsaldeko 19:30ean.

Jammin Jam 3

jammingjam3

Beste urte batez Parafernalia Jammin Jam jaialdian presente egongo da. Aurtengo ekitaldian “skids” eta (irristatze), “wheelies” txapelketen antolatzaile izango da.

Jammin Jam jaialdiaren hirugarren ekitaldiak reggae, hip-hop eta kaleko kulturaren gaineko hainbat ekintzez beteriko gaua proposatzen digu.

Azaroaren 14an gaueko zazpietatik goizeko bostetara hitzaldiak, informazio guneak, Fixion bideo japoniarraren proiekzioa, kontzertuak, sound-systems DOKAn (Donostiako Kafe Antzokia).

demode meets Global Funk

2009(e)ko Abuztuak 18 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Marijaia gurean den honetan, demodek festa antolatu du. Global Funk ekimenarekin batu eta elkarrekin nahastu, bildu eta izerdituko dugu ostiral gauean. Special J-ren emanaldiari esker ez da glamour-ik faltako Ambigú aretoan, San Vicente kaleko 5. zenbakian. Hits dantzagarriek oinetakoak sutan jarriko dituzte.

Erritmora gonbidatzen zaituztegu, gaueko erritmora!

Categories: Musika, Weekend Tags: , ,

Take me out by demode

2009(e)ko Ekainak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Demoden asteburua erretzeko planak ditugu. Ostiralean ekainak 5 Depedrok Gasteizko Art&Sound ekimenean parte hartuko du. Asteburu osoan zehar Bilbo modaren euskal hiriburua izango da. Alde batetik Ion Fiz eta Rositak elkarrekin antolatu duten Outlet-a aurkituko duzue eta gainera Fitting Room ekimenaren lehen edizioa ospatuko da. La Fundición aretoan Tinto de Verano hasiko dute, datozen hilabeteetan galdu behar ez dituzun ekintzak eskainiaz.

Categories: Weekend Tags: ,

Take me out: astebururako planak

2009(e)ko Maiatzak 21 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Argazki erakusketa inagurazio ekitaldia izango da gaur Bilboko Dspacio galerian 20:00etatik 22:30ak arte. Elmorocho djak Mari Luz Vidal, Saioa Etxebarria, Jessica Llorente, mi cara B, Javier García O`Brien eta Gorka Reinoren lanak girotuko ditu. Erakusketa ekainaren 21 arte izango da zabalik. Bihar gauerdian Special J Donostiako Aker tabernan musika jartzen arituko da. Pop dotorez jantzitako soinuak entzun ahal izango dira bere emanaldian. Datorren astean aldiz, film laburrak kalean ikusteko aukera eskainiko digute Caóstica jaialdiko lagunek. Maiatzaren 22an antolatu dute ekitaldia Bilboko Zabala plazan.

Categories: Weekend Tags:

Astebururako proposamenak

2009(e)ko Maiatzak 15 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Global Funk festak Donostia eta Bilbon.Gaur gauean Guggenheim museoan Art After Dark eta Korovako lagunak bihar Donostiako Ondarra aretoan, ondo pasa!

Categories: Weekend Tags: