
Aurrekaririk ez daukan kontu batekin gatozkizue: denbora librea baduzu eta zu bezain freakiak diren lagun parea, datorren hype-aren diskoaren azalean zure aurpegia azaldu daiteke. Iphone pare bat eta Apple Store-n jeitsi ditzakezun aplikazio batzuen laguntzarekin zure phonelectro taldea sortu dezakezu. Gainera, zure hiriko areto modernoenetan kontzertu txikiak eskaintzeko aukera ere izango duzu.The Mentalists Londrestik dator eta Youtuben miloi inguru lagunek ikusi dituzte MGMT-ren “Kids” abestiaren bertsioa egiten.

Komunikazio adierazpen berriekin lan egiten duten artisten bilgunea bueltan da; The Influencers jaialdiak bosgarren edizioa ospatuko du gaurtik aurrera Bartzelonan.
Zortzi proiektu erakutsiko dituzte aurtengo edizioan eta ideia laborategi bat ere osatuko dute hainbat gonbidaturekin, ideia berritzaileak bilatu, aztertu eta sortu nahian.
Diziplina eta adierazpen ezberdinetan oinarrituta lan egingo dute datozen egunetan, hortaz: graffitiak, teknologia semidigital edo analogikoak, gune publikoetan eginiko ekintzak, etab.
Teknologiaz, postdigitalizazioaz eta komunikaziorako mintzaira eta kanalez hitz egin eta eztabaidatuko dute.
The Influencers martxan da, etorkizuneko komunikaziora gerturatu nahian.
Christian Susanak kotxe eta karabana arteko nahasketa bat proposatu digu aurtengo oporretarako: Colim (Colors in Life Motion). Ez dakigu norabait joateko edo, beste barik, berarekin jolasean aritzeko ibilgailua den.
Horrela, eskaintzen dizkigun aukera apartak baliatuz, hainbat giro eta espazio sor ditzakegu, gure etxea edo bulegoa nonahi jartzeko. Bi pertsonarentzat diseinatua dago, nahiz eta lau ere sar daitezkeen. Bere lau guneak nahi bezala jartzeko aukera ematen digu.
Plaroid Braille argazki kameraren bidez, aurrean dutena uki dezakete itsuek. Ohi
ko Polaroid kamerek bezala funtzionatzen du modelo berri honek ere, baina, irudiak puntu txiki bilakatzen ditu. Modu horretan, ikusi ezin duten hori irudikatzeko aukera dute erabiltzaileek, ukimena baliatuta.
Botoia sakatu eta jarraian lortzen da hori, inprimagailuari esker; berehala islatzen du harrapatu dugun irudia.
Irudiak hartzeko modu berri hau Son Seunghee, Lee Sukyung eta Kim Hyunsoo diseinatzaileek erakutsi digute. Lanak, gainera, diseinu berrientzako Red Dot 2008 saria eskuratu zuen. Argazkiak albumetan biltzeko aukera ere badago, halaber.