Artxiboa

‘Tabernak’ atalaren artxiboa

Rock gaztelua: Sentinel

2012(e)ko Maiatzak 21 Lorna Iruzkinik ez

Taldeek behar zuten leku aproposa dugu Sentinel Rock Club taberna.

Sentinel-en sarrera

Sentinel-en sarrera

2009 urtean Iñakik Erandion Rock taberna zabaldu zuen Judas Priest-en talde Ingeles mitikoaren izenarekin. Izena entzunda, heavy metal lurraldetan murgilduko garela zihur gaude.

Kanpotik, txikiteoen edo langileen taberna bat dirudi baina behin atetik sartu, Heavy Metal zerriak ongietorria ematen digu. Bi solairu ditu, eta dekorazioa guztiz zainduta dago. Bigarren solairuan, eszenatoki txikitxua dugu, baina 4 kideek jotzeko problemarik gabe. Zilarrezko armadurak ostiralaren zain dago egun hortan egiten bait dituzte kontzertuak eta “jende pilo mugitzen”.

Gaztelu moduan apainduta dago

Gaztelu moduan apainduta dago

Musika aldetik, Rock-a entzungu dugu gauden denboran zehar. Berdin entzun dezakegu gure lagunen maketa bat edo Iron Maiden-en abestiren bat. Rock Club-a dugu Erandion. Kafe bat har dezakegu goizean, edo arratsaldea pasa kanpoko terrazan.Ordutegia, goizeko 12-tatik 15.30 arte eta arratsaldetan, 19tik aurrera.