Artxiboa

‘Skate’ atalaren artxiboa

Euskal Skate Topaketa larunbatean Ondarroan!

2009(e)ko Azaroak 25 Aiora Kintana Iruzkin 1

Skate

Bigarren Euskal Skate Topaketa datorren azaroaren 28an egingo da Ondarroako portuko “squat”-eko arrapala txikian.

Programazioa:

11:00>12:30 16 urtetik beherakoentzako saio librea.

13:00>15:00 Helduen txapelketaren hasiera eta sailkapen fasea.

16:00>18:00 Finalak

19:00>19:30 Truku onenaren txapelketa

20:00>Festa

Aipaturiko guztiaz gain, zuzeneko musika, parte hartzaileentzako edaria eta janaria, graffiti saioak eta giro ona izango dira.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali beharko dute izen-abizen eta herriarekin.

Categories: Skate Tags:

Emakumeentzako skate ikastaroa Bilbon

2009(e)ko Azaroak 10 Aiora Kintana Iruzkinik ez

skateguretxoko

Guretxoko Indoor skate eskolan emakumeek skate egiten ikas dezaten ikastaro bat jarri dute abian. Irakaslea Naiara Goikoetxea da Algortako skater entzutetsuaren arreba, hain zuzen ere. Astean zehar aspertu egiten al zara? Kirola egin nahi duzu, baina ez dakizu zein? Euria egiten duela? Zer hobeto lagunartean, skatepark itxi eta pribatu batean patinatzen ikastea baino? Jendea animatzen hasi da jada eta Naiarak badu jada taldetxo bat ikasten hasteko. Interesa duzuenok mugitu, beraz. Asteazken honetan bertan elkartuko dira. Izena eman nahi baduzu idatzi e-mail bat hona edo ondorengo  e-mailera. Telefonoz nahiago baduzu deitu 661 190 995 telefonora (Naiara) edo 652 611 129 telefonora (guretxoko).

Categories: Skate Tags: , ,

Euskal skate

2009(e)ko Urriak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ETB3ko KTX saioak euskal skate eszenari buruzko erreportajea aurkeztu digu. Gure artean dabiltzan Skater-ak gertutik ezagutzeko aukera dugu hemen, eta bide batez haien lanak defendatu nahi ditugu.

Categories: Skate Tags:

SPORTJAM 2009

2009(e)ko Abuztuak 26 Korova Iruzkinik ez

Irungo Ficoba aretoan Sportjamen edizio berri bat ospatuko da datorren irailaren 19 eta 20an. Kultura hiritarra oinarri duen ekitaldi honek, mundu mailako marka komertzialak, agentziak eta 150 skater bilduko ditu. Skatea izango da protagonista nagusia aurtengoan ere: mini-ranpa eta street modalitateekin. Guztira 2000 metro karratutako espazioa izango dute patinatzaileek eta 9000 bisitarirentzako lekua egongo da.

Street surfinga, skate lehiaketak, erakusketak, dozenaka stand (60 herrialdetako partaide) marka onenekin, surfa eta streetweara, skate eskola, tabernadun deskantsu gunea eta terraza… kultura hiritarra present izango da Ficoban. Ez da nolanahaiko ekitaldia gero.

Categories: Moda, Skate Tags:

Adrian Blanca

2009(e)ko Abuztuak 17 Korova Iruzkinik ez

Gaztea bada ere jada Colette bezalako galeria ospetsuetan erakutsi ditu lanak Adrian Blancak. Staf Magazine edo Dogway aldizkarietan ere parte hartu du eta Etnies, Emerica edo Element markek lanak eskatu dizkiote. Roses (Girona) herrian duen estudioan dihardu lanean, ordenagailu, zaletasun, pazientzia eta errotulagailuak betetzen dutelarik lan dinamikaren zutabe nagusia. Skate taula, oinetakoak, ilustrazioak, graffitiak, arropen diseinuan edo animazioan lan egiten du.

Donostilandia Fixie Fantasy

2009(e)ko Abuztuak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Mischa Caníbal-ek fixie mugimendua zabaldu nahi du gure artean. Horretarako bideo berri bat sortu du eta hemen lan horren aurrerapena erakutsi nahi dizugu. Mugimendu honek hirietan gero eta nabariagoa den bizikleta erabiltzaile urbanoen bultzada eragin nahi du, pinoi bakar eta fijodun bizikletak erabiltzen dituzten bizikleta gidariena alegia.

SEM RUBIO: PHOTOSKATE

2009(e)ko Uztailak 27 Korova Iruzkinik ez

Sen Rubio 32 urteko argazkilari katalanak, lesio baten ondorioz bere patinatzaile karrera profesionala alde batera utzi behar izan zuen.
Baina goibeldu beharrean, oholtzaren beste aldetik skate munduari loturiko argazkiak ateratzeari ekin zion.
Bartzelonako GrisArt argazkilaritza eskolan ikasi zuen Senek eta patinaren artean buru belarri sartu da lehen eskuko esperientziaz baliatuz. Zuri beltzezko argazkiak dira bere lanean nagusi, mugimendua bilduz aire akrobazia, erretratu zein paisaietan. Bere biziko garrantzia du argiaren tratamenduak irudiak sortzeko orduan. Horren adierazgarri dira bere webgunean biltzen dituen argazkiak.

Artista argentinarrek Tolosa hartzen dute

2009(e)ko Uztailak 1 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Tolosako Gko galeriak DOMA eta FASE artista taldeen bisita izango du Europatik egiten ari diren biraren baitan. ‘Carne’ erakusketa Alemaniako Kolonia eta Berlin hirietan izan ostean Tolosan aurkeztuko dute. Erakusketaz gain herritarren parte-hartzea bultzatzeko hiru egunetako kultur agenda prestatu dute.

Ostegunean uztailaren 2an, Tolosako Kultur Etxean tagtool tresnari buruzko ikastaro bat eskainiko dute. Ekimen honek, tolosar gazteei hirian, interbentzioak egiteko beste aukera bat zabaldu nahi die.

Erakusketaren inaugurazioa ostiralean izango da GKo galerian arratsaldeko 20.00etan. Larunbatean berriz , DOMA+FASE taldeko lau argentinarrek Euskadiko beste zenbait artisten laguntzaz horma pintura mural bat egiteko asmoa dute Iurretako horma batean. Bertara hurreratzen diren lagunak, pintzel eta margoekin, ongi etorriak izango dira lan honetan.
‘Carne’ Erakusketa irekia egongo da uztailaren 31arte “Krisi gabe ez dago desiorik; desio gabe ez dago ekintzarik; ekintza gabe ez dago erreakziorik” lelopean.

Categories: Artea, Diseinua, Skate Tags: ,

Roll ur city

2008(e)ko Abenduak 24 Arka n´ hell Iruzkin 1

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/ArXpY4zHP4Q" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Parafernaliak, hiri kulturaren adierazpenekin lan egiten duen kolektiboak, Skateboarding desde el Corazón bideo-lana aurkeztu zuen Donostiako Tabakaleran joan den irailean.

Patinetea objektu antropologiko bezala eta skateboardinga kontrakulturako elementu moduan planteatzen ditu taldeak.

Lanean, hemengo nahiz kanpoko skater-en lanak ikusi ahal dira: Blayney Hamilton, Mischa Canibal, Diego Doural, Dani Pérez, Ibai Larralde, Samuel Dorregaray, Josu Elosegui, Rober Rivera, Cristian Cortizo, Héctor Heredia Chetos, Pablo Ribera, Javi Cobo, Iñaki Guantxe, Juanma Fernández, Matias Laspalas, Mateo Rotaeche, Alain Saavedra, David Ramos Albin, Mathieu Dupuy, etab.

Bideoa osatzeko, gainera, Foam, Burdeos aka Agua Oxigenada, Revolutionary Brothers, Iron Batasuna, DJ Amsia, Real y Únicos, Thrashin’, Cristinita Percances,Tuestate de Tranks, Makala, MegaAfonia, Guerrilla, Munlet eta Cepuntobandish proiektu musikalek bereziki sortutako abesti eta doinuak bildu dituzte.

Orain, Parafernaliaren atarian ikusi ahal izango dugu lan hau.

Categories: Artea, Skate Tags: ,