Artxiboa

‘Musika’ atalaren artxiboa

Penadas por la Ley – Emakumeen haserrea

2012(e)ko Ekainak 15 Lorna Iruzkinik ez

Otoiz egiteko ilarak dauden monasterio bakarra dugu Bilbon: Bilborock. Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldia (XXVII edizioa), aurten ere, Bilborock-en egindo da abuztuaren 18-25 bitartean. Erakustaldian, egunero 20.00 etatik aurrera bi talde arituko dira, hamasei guztira.

Lehiaketan parte hartzen duten talde kopurua gorantz doa, eta gero eta zailagoa da tokiren bat izatea jotzeko. Aurten, 83 talde aurkeztu dira,iaz baino 23 gehiago. Emakumezkoen talde kopurua ere, igotzen doa, eta aurten, Penadas por la Ley, neskez osaturiko talde bakarra arituko da. Haien txanda, abuztuak 20a da.

Penadas por la ley

Penadas por la Ley, emakumez osaturiko talde bakarra

Penadas por la Ley, Argentinatik datoz, nahiz eta denbora luze eraman Bizkaian. Bertan, aurrendariak izan ziren 1993 an, emakumezkoen lehengo taldea izanda disko bat grabatzen. 1996 an  Sexo Debil diska zirrikatzeilearekin aurkeztu ziren. Estatu ezberdineko jatorriz, protesta eta helburua berdina.Punk klasikoa doinu bereziarekin, emakume argentindarraren ahots haserretua.

Fernando Madina (Reincidentes) produktorearekin lan egin zuten 2004 an bigarren lana kaleratuz.

Su ta Gar gai berrituak

2012(e)ko Ekainak 7 Lorna Iruzkinik ez

Bederatzigarren lana Gipuzkoarrena, “Ametsak Pilatzen“, zigilu propioarekin, Jo ta Ke Ekoizpenak.

Su ta Gar -ek, barruko beste piztia ateratzen dute, “Piztia” bideoklip-an. Lan honek izandako arrakastak bultzaturik , bigarren bideoklipa kaleratu dute, Asier Pujolek idatzita eta zuzenduta.

Hogei urte eszenan hizkuntza traba ez dela egiaztatuz. Nahiz eta denbora batez, gai politikoek euskaditik kanpo ikustea zailagotu, azken lana aurkezteko Estatuko hiri askotan egon dira. Zaragoza, Santander, Burgos edo Guadalajara beste batzuren artean.  Hiri zailak metal-a egiteko eta gainera euskaraz.

Jaialditarako prestatzen

2012(e)ko Maiatzak 14 Lorna Iruzkinik ez

Azken egunetako beroak laguntzen gaitu udako arropa armairutik ateratzen. Gona, praka motzak eta sandaliak atera behar izan ditugu eta kanpoan utzi ditzakegu laster bait datoz negu osoan zehar itxaroten egon garena: festibalak. Uztaileko aparteko ordainsaria badugu zertan eman ona hemen ideia batzuk.

Uda eta jaialdiak batera datoz eta promotore eta lagunek, azken orduko mugimenduak egiten hasi dira datozen hilabeteetan izango diren zuzenetarako. Alde batetik, metal-eko lehendabizikoa, Sonisphere (maiatzak 25-26), leku aldaketa komentatu du. John Lennon entzunaretoan egingo da hautsari aurre egiteko eta akanpalekua, gune verdea izango dela informatu du Last Tour International, jaialdiaren promotorak. Hautsa eta lokatsa izan ohi da gertaera hauen kritika handiena. Nahiko ezerosa izaten da bizpahiru egunetan hautsez beteta egotea. sonisphere12

Metal- arekin jarraituz, Anoetan izango den Judas Priest- kontzerturako (maiatzak 20), Erandioko Sentinel tabernak, autobus-a aterako du. Aspaldiko ideia dugu busena. Fernando, Bilboko Metal Attack pub-eko aspaldiko jabea hasi zen honekin eta bere itzala dirau. Aukera paregabea gida baimena ez dutenentzat, bakarrik doazenentzat  lagunak egiteko edo kuadrilarekin guztiok batera joateko.

Punk jaialdiak Viñarock -ekin hasi ziren baina oraindik asko ditugu aukeratzeko. Aupa Lumbreiras!,( uztailak 13-14Alikanten) besteak beste, euskal taldeak egongo dira: Gatillazo, Lendakaris Muertos, Barricada, Soziedad Alkoholika eta Manifa. Azken hauek, Portugaletetik datoz eta  talde gaztea izanda, bigarren urtez egongo dira izen handikoen artean. Iaz sekulako jendetza izan zuten, aurten euskal herritik kanpo ikusteko aukera ematen digute Manifabusarekin.

manifa bus

Azken orduko eransketa Los Suaves Derrame Rock-en. Rock-a ez da geratzen krisi-tik kanpo eta horregatik, harritu egiten nau adibidez, Derrame Rock festibalak ateratako bono kolegaLagunekin sarrerak ateratako deskontua izateaz aparte, edaritan 25€ ematen dute, ideia hona kontuan izanda gertakizun hauetan dauden prezioak.

derrame kolegas

Kitarren garrasia Santurtzin

2012(e)ko Apirilak 27 Lorna Iruzkinik ez

San Jorge jaiak direla Santurtziko portuan rock kontzertuak egingo dira ostiral gau hontan, Apirilak 27.

Hard rock doinuak entzun ahal izango ditugu internazionala bihurtu den Airless taldearekin. Haien diskak disketxe finlandarrekin atera dituzte,Lion Music, eta Japonen ere ezagunak dira  Mellow Music – ek editatu bait ditu “Airless” eta “2nd Round” lanak.

Jimmy Hendrix -ekin eta Paul Gilbert-ekin, besteak beste, kide izan ziren  ”Singing to the world“, dorre bikietan hildakoen omenean egindako bilduman.

Robert Rodrigo-k 6 kordeei aurre egiten die kitarrari ahots propioa emanez.

Melodia eta erromantizismoa alde batera, Indomables-ek gorputza mugitzera eramango gaitu soinu bortitzagoarekin. Hona hemen, azken laneko “IV”, bideo bat moteoreak berotzen hasteko.

Oporren buelta auzoetan

2012(e)ko Apirilak 13 Lorna Iruzkinik ez

Apirilaren ekuatorean gaude nahiz eta Aste Santuko operrekin ez irudi. Udaberri izanda,eguraldia ez dugu lagun. Euri tantak lehioan, gorputza berotzeko irrits, oporretan dirua joanda, oraindik baditugu gauzak egiteko dohainiko sarrerarekin. Auzotara hurbildu beharko gara kaleetan usmatzen den musika bizitzeko ordutxo pare batez.

Jabi Sx- Kabiezes

jabi sx kabiezes

Metro, trena edo autobusa har dezakegu Ezkerraldera, rock  haizea hartzeko. Portua ikusi dezakegu kontzertua hasi baino lehen eta 21h- rak aldera Kabiezeraino igotzen badugu Jabi SX Subversion X taldeko abeslariak, kontzertu akustiko bate mango du Charlety tabernan, Kabiezes- ko rotondan. Dohainikoa izanik, Sabina, Burning eta beste abeslari batzuen bertsioak entzungo ditugu.

Gustuak gustu, larunbatean nahiago izanez gero, Nervion ibaia pasa , eta langileriaren usaina galdu gabe, Erandiora hurbiltzean, geraleku finko bat bihurtzen hasi den taberna dugu, Sentinel Rock club-a, asteburu oro egiten dituzte kontzertuak eta larunbatekoa ska gaua izango da.

Datozen hilabeteetan izango ditugun ’soul’ kontzertuak

2011(e)ko Abuztuak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

The Excitements + Al Supersonic & The Teenagers

Abuztuak 26 ostirala. Bilboko Kafe Antzokian.

The Sweet Vandals

Irailak 3,  Zarautz

Barrence Whitfield & The Savages

Irailak 15 osteguna. Bilbo, Kafe Antzokia

Irailak 24 larunbata. Gasteiz. Helldorado

Irailak 25 igandea. Hondarribia. Psilocybe

JC Brooks & the Uptown Sound + Ugly Beats

Irailak 29. Bilboko Kafe Antzokian

Categories: Musika Tags:

Ardophonic, ardoa eta musika Bilbo zaharrean

2011(e)ko Ekainak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aux Magazine aldizkariak uda ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu. Bilbo zaharreko Gorte kaletik Olano kalera doazen eskaileratan kontzertuak antolatuko dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 14an.

Zapatotipobota eta Planetaleta arduratuko dira ekainaren 30ean proiektu honi hasiera emateaz. Gero, uztailaren 14an, Siete C eta Nave Espacial taldeeen txanda izango da.

Ardophonic-ek ardo ekologikoa dastatzeko aukera ere eskainiko du. Horretarako ireki berri duten La Viña de San Francisco edaritegira joan beharko zara kontzertu egunetan Aux Magazinen azkeneko alean banatzen dituzten kupoiak erakutsiz.

zapatotipobota

Categories: Musika Tags:

Emozioz betetako soul musika Triz3ps taldearekin, Bilbon

2011(e)ko Maiatzak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

triz3ps

Maiatzaren 4an Javi P3z musikari donostiarrak Triz3ps proiektu berria aurkeztuko du Bilbon. Alberto Bosch (Lau Behi, Parafünk, Hotel) eta Oriol Flores (Miqui Puig, Los Chets) musikariekin batera sortu duen hirukotea da. Zuzenean, Mikel Azpiroz eta Luis Camino ere egongo dira Bizkaia Aretoko eszenatokian.

Parafünk eta Javi P3z Orkesta bezalako taldeeak gidatu dituen musikari donostiarra berriro ere eszenatoki gainean ikusteko aukera izango dugu eta Soul musikan oinarritutako emozioz betetako doinuak eskainiko ditu taldekideekin batera.

Triz3ps

2011-05-04, 20:00etan

Bizkaia Aretoa. Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbao (Bizkaia)

Doan (gonbidapenarekin)

Gonbidapenak EHU Bizkaia Aretoan jaso daitezke 08:00etatik 20:00ak bitartean.

Categories: Musika Tags:

Jesse Dee Bilboko Fever aretoan arituko da ostiralean

2011(e)ko Martxoak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

jesseedee

Soul eta r&b doinuak lantzen dituen musikari gaztea da Jesse Dee. Datorren ostiralean, martxoak 25, Bilboko Fever aretoan eskainiko du bere zuzeneko indartsua.

2009an egin zuen debuta ‘Bittersweet Batch’ diskoarekin. Soul indartsuz betetako lana da eta egun, askok Eli Paperboy Reed bezelakoen doinuen alboan kokatzen dutena. Diskoa aurkezteko birak Etta James edo Al Green bezalakoen aurretik emanaldiak eskaintzera eraman zuen.

Bilbon eskainiko duen emanaldian The soul sultans taldearen laguntza izango du, bertan ondoko musikari hauek biltzen dira: Jokin Salaberria (Johnny kaplan& Lazy stars, Rubia, etc.), Natxo Beltrán (Atom rhumba, Walking class hero,John Wayne, Txuma Murugarren), Iker Piris (Walkin class hero) eta Freddy Pelaez (Organyks).

Categories: Musika Tags:

Art After Dark: Marc Dorian + La prohibida + Mimoloco, zozketa

2011(e)ko Otsailak 14 Arka n´ hell Iruzkin 1

Ostiralean, otsailak 18, Art After Dark festa egingo dute Bilboko Guggenheim museoan. Marc, Dorian taldeko musikaria, La prohibida eta Mimoloco dj lanetan arituko dira gaueko 22:00etan hasiko dira bere emanaldiarekin eta musika entzuten duzun bitartean museoko erakusketak bisitatzeko aukera izango duzu.

Guk demoden 5 sarrera bikoitz ditugu gure twitter-eko (demodeweb) lagunen artean zozketatzeko. Parte hartzeko osteguna baino lehen mezu zuzen bat bidali zure izen abizenekin.

Categories: Musika Tags: ,