Artxiboa

‘Moda’ atalaren artxiboa

‘Nancy’ bilduma berria aurkeztuko du Ion Fizek Valencia Fashion Weeken

2011(e)ko Abuztuak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

bocetoSERIEBY-V12

Diseinatzaile bilbotarrak Valencia Fashion Week jaialdian parte hartuko du, irailean, ‘Nancy’ bilduma berriarekin. Bere hastapenetan inspiratu zuen panpina omendu nahi izan du estetika ‘retroa’ lortzeko, Technicoloren oinarrituta, Pop, Mod eta Swing diseinuei esker.

60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloa kolore bizien eta tonu naturalen kontrastearekin lortu du. Gainera, ez dira faltako bordatuak, txori estanpatuak, Nancyren ilustrazioak eta, gizonezkoen kasuan, koloretako estanpatu marradunak.

Valencia Fashion Weeken irailaren 7ko 21:00etan egingo duen desfilean ikusi ahal izango dugun bilduma honen atariakoa uzten dizuegu, zirriborro honekin.

Categories: Moda Tags: ,

Roberto Etxeberria, Jaime Mesa & Silvia Gallego eta Ion Fiz, Cibeles Madrid Fashion Week jaialdian

2011(e)ko Otsailak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Roberto Etxeberria

Jaime Mesa & Silvia Gallego

Ion Fiz

Categories: Moda Tags:

William Selden argazkilariak tailer bat emango du, Artelekun

2011(e)ko Otsailak 18 Arka n´ hell Iruzkinik ez

MID_E2011

Yox kolektiboak ez ditu egunkarietako azalak betetzen. Erakunde publikoak askotan egiten duen zarata atera gabe ari da lanean, MID_E bezalako kultuzko jaialdiak antolatuz. Urtero egiten duten ekitaldia abangoardiaren erakusle garbienean bilakatu da eta asko dago ikasteko bertan.

Orain, MID_E Studio proiektuaren bigarren edizioarekin datoz. William Selden argazkilariak eskainiko duen tailer bat egingo dute martxoaren 28tik 31ra.Artea, argazkilaritza eta moda batuko ditu honek eta dagoeneko bertan parte hartzeko izena eman dezakezue. Gainera, diseinatzaile gonbidatu batekin, modeloekin, argazki sesio batekin eta bestelako koordenekin lan egin beharko dute tailerreko kideek. Proiektu onenek Artelekun apirilaren 1ean inauguratuko duten erakusketan parte hartuko dute.

Informazio gehiago hemen.

Categories: Moda Tags:

Cultto, modaren txoko berria Bilbon

2011(e)ko Otsailak 7 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Maite eta Maitanek sortu duten proiektua da Cultto. Bilboko modak txoko berria du estudio honetan. Zetarekin lan egiteaz gain bere bildumak sortzen dituzte.Gainera, zinemarako jantziak ere egiten dituzte eta bere bidaietan aurkitzen dute inspirazioa.

Categories: Moda Tags: ,

MID_E Voxx 010

2010(e)ko Azaroak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

MID_E

MID_E Voxx 010, abenduak 17 Donostiako Antzoki Zaharrean.

MID_E Nazioarteko Erakusketaren zortzigarren edizioa egingo dute abenduan. MID_E Voxx 010 ekitaldian, diziplina ezberdinak batuko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean.

Moda aurkezpena ETXEBERRIA diseinatzaileak egingo du. Bere sormena ezagutzeko aukera izango dugu ekitaldi honetarako espreski prestatu dituen diseinuei esker.

Ikus-entzunezko saioa XU proiektuaren eskutik etorriko da. Zuzeneko Dj emanaldia.egingo du, proiekzioekin lagunduta.

MAREUNROL´S diseinatzaileak moda eta bideo emanaldia nahastuko du Epozide 1 bilduman. Ekitadi honetarako bereziki sortu dituen lanak ikusi ahal izango dira.

Abenduaren 17an Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dute MID_E Voxx 010 jaialdia.

Categories: Moda Tags: , ,

Huggin´, poltsan bilakatzen den jertsea

2010(e)ko Azaroak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Erabilera ezberdinak dituen jaka urkitu dugu. Huggin´, besarkada esan nahi du ingelesez, poltsan bilakatzen den jaka edo jertsea da. Erraz egiten da aldaketa hori horretarako itsatsita dituen botoi koloretsuei esker. Gainera, diseinu erakargarria duenez, erabiltzeko gogoa ematen du.

Huggin´ egunero erabiltzeko jaka edo jertsea da, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objetuak eramateko balio duena.

Categories: Moda Tags: ,

Fashion night out

2010(e)ko Irailak 7 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Irailaren 9an egingo dute Madrileko Fashion Night Out. Voguek mundu osoan zehar antolatzen duen ekitaldia da eta hainbat denda gauez irekiko dituzte. Arratsaldeko zortzietan hasi eta gauerdira arte egingo den ekimenean marka ezberdinek parte hartuko dute, hemen duzue parte hartzaileen zerrenda.

Gainera, kale ezberdinetan stand-ak ere jarriko dituzte, bisitariei oinarrizko informazioa emateaz gain ekimenerako prestatu duen pack berezia eskaintzeko.

Munduan zehar Voguek antolatzen duen ekimen hau hiri ezberdinetan egingo dute. New Yorken adibidez irailaren 10ean egingo dute. Arropa modu bitxian erosteko aukera eskaintzeaz gain, egunerokoan bisitatzen ez ditugun dendetara hurbiltzeko aukera bikaina da hau.

Categories: Moda Tags:

Lanvin for H&M

2010(e)ko Irailak 6 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Joan den astean baieztatu zuten albistea, H&M-rekin kolaboratu du Lanvin pariseko luxuzko marka ezagunak. H&Mk goi mailako diseinatzaileekin egiten dituen kolaborazioen baitan aurkitzen dugu elkarlana. Aurretik, Karl Lagerferld edo Stella McCartney-rekin egin duten bezala, Lanvin-ek ere bere diseinuak argitaratuko ditu H&M markaren baitan. Azaroaren 23an mundu guztian zehar banatutako 200 dendetan hasiko dira saltzen lan hauek, aurretik azaroaren 2an erakutsiko dituztelarik

XXI. mendeko goi mailako marka eraginkorrenetakoa da Lanvin. 1889an Jeanne Lanvin-ek sortua, zuzendaritza artistikoa Alber Elbazen eskuetan dago 2001a ezgeroztik. Pasa den hamarkadako joera garrantzitsuenetako batzuen arduraduna da bera, besteak beste begista, arku, perla, ertz gordin, kolore aberats edo apaindura metalikoen erabilera berpiztu eta nahastuaz. Mozketak gauzatzeko modu paregabeak gainera joera pertsonala uzten die bere diseinuei. 2006an sortutako gizonentzako bildumak, emakumeen dotoreziaz bete zituen lan hauek eta dimentsio berri bat ekarri zien gizonezkoen bildumei.

Azaroaren 2an ikusiko ditugu Lanvinek H&M-rentzat egin dituen diseinuak. Hori, film bati esker gauzatuko da. Gero, hiru aste itxaron beharko ditugu Lanvin for H&M bildumaren pieza bat eskuratu ahal izateko.

Categories: Moda Tags:

Satoshi Date, bilduma berriaren aurrerapena

2010(e)ko Ekainak 17 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Satoshi Date japoniarrak bere bilduma berriaren aurrerapena erakutsi digu bideo honetan. Bere diseinuak, lanerako duen leuntasunagatik ditugu horren gustoko.

Blinks_of_Form_still-by-Satoshi_Date

Categories: Moda Tags:

La Vie de Rosita, Idoia Montero

2010(e)ko Maiatzak 21 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Ezagutu berri dugun diseinatzaile bati buruz hitz egin behar dugu.Idoia Montero deitzen da eta Donostiarrak La Vie de Rosita bere markaren atari berria estreinatu du.

Maitasuna du inspirazio iturri eta bere bigarren bilduman eskuz egindako marrazkiak erabili ditu. Hauek, kolore leuneko kotoizko kamisetetan apaintzen ditu eta horren ondorioa efektu indartsua duen emaitza da.

Bilduma osatzeko, lehen aldiz bitxiak diseinatu ditu. Urre horian bustitako bitxiak dira, esmaltatuak. Hauek sortzeko musikan oinarritu da eta punk, rock eta grunge-aren arteko nahasketaren ondorioz irudi errebeldea duten diseinuak lortu ditu.

Categories: Moda Tags: