Artxiboa

‘jaialdiak’ atalaren artxiboa

Munlet taldeak Angeluko Big Up 4 jaialdian joko du

2010(e)ko Urtarrilak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

big up 4

Munlet musika taldeak taldearen eraberritzearen osteko lehen kontzertua eskainiko du. Anita LadyFingers eta Ina HerrProfessor kideekin batera izango dira, hemendik aurrera, Oscar Alvarez bateria-jotzailea eta Sergio Llanos eta Arkaitz Garai gitarristak. Kontzertua urtarrilaren 29an izango da 20:30etan hasita, BIG UP 4 jaialdiaren baitan.

Disko berria

Munlet taldeak bere azken lana amaitu berri du: Cañon. CD eta LP binilo formatuan argitaratuko da Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Oraindik diskoaren argitalpen data aireratu ez bada ere, aurrerapen bat entzun daiteke myspace sarean.

OPEN YOUR GANBARA

2010(e)ko Urtarrilak 7 Arka n´ hell Iruzkinik ez

openyourganbara

Abenduan martxan jarri zuten ekimenak jarraipena izango du datozen urtarrilaren 9 eta 10ean.

Open your eta Zawp kolektiboek birziklatze ekintzan aktiboki parte hartzeko gonbitea egiten dute. Helburua geldirik dagoen guztia mugimenduan jartzea da. Antolatzaileek erabiltzen ez diren eta geldirik dauden objektuak zirkulazioan jartzeko gonbitea egiten dute.

Azoka Zorrozaurren egingo da 200m2 eta bi solairuko eremuan. Erosketa egiteaz gain beste ekimen batzuk ere egongo dira. Open your kolektiboak zure objektuak jartzeko toki bat eskaintzen dizu. Objektuak jartzeko toki bat izateko ez da ezer ordaindu behar, nahikoa da ganbaran soberan dituzun objetuak Zorrozaurreko zure espaziora eramatearekin.

Azoka irekita egongo da urtarrilaren 9 eta 10ean. Zure tokia izan nahi baduzu, gorde leku bat openyourganbara@gmail.com helbidera email bat idatzita urtarrilak 8a baino lehen.

Arraun taberna, irekiera ekitaldia

2009(e)ko Abenduak 17 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Donostiako Arraun taberna itxita egon da azkenengo hilabeteetan. Gaueko ezinbesteko erreferentzia izan den aretoa berriz irekiko dute abenduaren 18an. Irekiera festa antolatu dute eta Dj Kote-k musika jarriko du. Baina ez da ekitaldi bakarra izango, jai giroa jaki eta edariek borobilduko dute. Ezustekoak ere egongo dira. Festa arratsaldeko zortzietan hasiko da Aingeru kaleko 4 zenbakian.

Categories: jaialdiak Tags:

Primavera Sound, 10 urte

2009(e)ko Abenduak 15 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Primavera Sound Bartzelonako jaialdiak 10 urte beteko ditu 2010ean. Maiatzaren 27tik 29ra ospatuko da edizio berria eta dagoeneko iragarri dituzte bertan arituko diren zenbait talde.

Pavement, Pixies eta Wire dira jakinarazi dituztenen artean talde nabarmenenak. Pavement-ek urte batzuk daramatza eszenatokietatik aldenduta. Taldea desegin ostean bakarkako proiektuetan ibili dira taldekideak azken urteetan.Oraingoan, berriz ere eszenatokian elkarrekin ikusteko aukera izango ditugu eta seguru “Cut your hair” bezalako klasikoak gustura entzuteko aukera ere luzatuko digutela. Pixies, berriz arituko dira Primavera Sound-en. Bere garaian Poble Espanyol-eko agertokian egon ziren eta orain bere klasikoen errepasua itsasondoan dagoen Forumeko agertokian egingo dute. Wire ezinbesteko erreferentzia izan da azkeneko hamarkadetan eta bere proposamenak musikari dimentsio berri bat ekarri dio. Gainera, ezinbesteko erreferentzia da joera berriko taldeentzat.

Horretaz gain, Jeff Twedyk gidatzen duen Wilco ere Forumeko agertokian arituko da. The Fall, Orbital, Bis, Superchunk edo Low bezalakoek 90.hamarkadako giroak berreskuratuko dituzte.

Talde berriek ere aukera izango dute bere proposamena eszenatokian defendatu eta etorkizuna bere alde jartzeko: Delorean, The XX edo Dr Dog bezalakoak arituko dira. Zerrenda ireki badute ere, oraindik asko falta da guztiz isteko. Bonu salmenta ere irekita dago eta jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda isten doan heinean agortuko dira.

Categories: Musika, jaialdiak Tags: ,

Vitalic Iruñeako Movie aretoan

2009(e)ko Abenduak 14 Korova Iruzkinik ez

Vitalic-ek, Pascal Arbez-en ezizen artistikoa, Iruñea aukeratu zuen bere biraren baitan emanaldia eskaintzeko. Kanpoaldean hotz egiten bazuen ere, Movie aretora gerturatutakoek Arbezen abileziaz gozatzeko aukera izan zuten. Bere bi diskoetako abestiak jarri zituen bata bestearen atzean eta nahasteko mahai eta hainbat makinen laguntza izan zuen horretarako. Sampler eta elektronika disdiratsuari esker han zeuden kluberrak dantzan jarri zituen. Aretoko paretak ere mugitzen ari zirela zirudien. Emanaldi itzela eskaini zuen eta lehen momentutik jaso genuen golpetik oraindik indarberritu beharrean gara.

Categories: Musika, jaialdiak Tags: ,

Tobias Kirmayer by Global Funk

2009(e)ko Abenduak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

TobiasKirmayer1

Global Funk-ek urteko azken emanaldiak eskainiko ditu. Programazioak datorren urtean jarraituko du.

Oraingo honetan, Munich-etik datorkigun Tobias Kirmayer-ek musika beltzaren doinurik dantzagarrienak ekarriko dizkigu:

Abenduak 11 + dj Makala, Le Bukowski, Donostia 23:00

Abenduak 12 + dj arka + adrian fever, Black Fever, Bilbao 00:00

90. hamarkada hasieran ekin zion Tobias Kirmayerek bere disko bilduma osatzeari. Berehala, anaiak eraginda, biniloaren yonki batean bilakatu zen. Hasiera batean Funk, Soul eta Hip Hop doinuak biltzeari hasi bazion ere urteekin Afro, Latin, Brasilia, Funky Breaks edo Funk Beats lanak ere biltzeari ekin zion. 2000. urtean dj profesional bilakatu zen.

2006an Daniel Köhler-ekin batera Soul Popcorn izeneko irrati saioa egiten hasi zen. Municheko M945 irrati librean emititzen zen irratsaio honetan funk, soul eta latin-boogaloo doinuak nagusitu ziren.

Ekoizle moduan Dustyren “Revolver theme” kantuan parte hartu zuen, “Jazz & Milk breaks vol.1” bilduman azaldu zen abestia. Musikagile ezberdinekin lanean dabil azkenaldian, tartean Sagaflex alemaniarra, herrialde hartako Hip Hop eszenan ezinbesteko erreferentzia. Ekoizle moduan egin duen azken lana Fresh Mark & Black Hawken “I got the number” abestian izan da, non The Soul Investigators bandak ere parte hartu duen.

Hilabetero Resgistratur areto ezagunean Holy Grail festak antolatzen ditu: Old School, Turntable Jazz eta beste hainbat estilori ateak irekiaz.

2005eko urtarrilean Movements izeneko lehen bilduma argitaratu zuen Perfect Toy Records diskoetxean. Bigarren lana, Movements 2, 2006ko uztailean kaleratu zen. Tramp diskoetxearentzat This is my thing- selected freestyle compiled by Tobias Kirmyer bilduma lana ere argitaratu zuen eta momentu honetan Jazzkombinat izeneko proiektuan lanean dihardu.

Egunotan Soul, jazz, funk eta hip hoparen ezinbesteko erreferentzia da Tobias. Europa osoan zehar ezagun, abenduaren 11an Donostian eta 12an Bilbon izango da Global Funk egitasmoari esker.

Vitalic Iruñean

2009(e)ko Abenduak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Abenduaren 11an Iruñeako Movie aretoan Vitalic-ek Flashmob lan berria aurkeztuko du. Pascal Arbez frantziarrak 90. hamarkada erdialdean argitaratu zituen bere lehen singleak. Berehala elektronikaren eszena alternatibotik salto egin zuen The Hacker edo Dj Hell bezalakoen laguntzari esker. Bere lehen arrakasta 2001ean etorri zen Poney Ep-arekin. La Rock 01 bezalako abestiak berehala bilakatu ziren europako dantzalekuetako ezinbesteko doinu. Sintetizadoreen laguntzarekin Ok Cowboy argitaratu zuen ondoren. Estudioko lehen lan luzea 2005eko disko onenetariko bat izan zen eta medio espezializatuen urteko kuttunen zerrenda guztietan agertu zen.

2007an zuzeneko V Live lana argitaratu eta gero dakar Flashmob. Konstantea den mugimenduan datorren diskoan Poison Lips, Your disco sound edo diskoari titulua jartzen dion Flashmob bezalako kantuak datoz. Emaitza, lehen diskoaren dinamikan sortutako electro doinuak. Ez galdu.

Categories: Musika, jaialdiak Tags: ,

Balkoietan eskainitako kontzertuen bigarren jaialdia

2009(e)ko Abenduak 4 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Russian Red lagunen etxeko egongeletan hasi zen kontzertuak eskaintzen. Gaur egun indie folk eszenan ezinbesteko erreferentzian bilakatu da. Josep Caselles katalandarrak, egongela etxeko balkoiarengatik ordezkatu eta bertan hasi zen kontzertuak antolatzen.Abenduaren 5ean balkoian eskainitako kontzertuen bigarren jaialdia egingo du.Sant Andreu-n.

Categories: Musika, jaialdiak Tags: ,

FUN-TSAK : mugarik gabeko sormen eremua

2009(e)ko Azaroak 16 Korova Iruzkinik ez

Fun-Tsak 2002an sortu zen Iruñan kolektibo eta plataforma artistiko gisa. Fun-Tsak hasieran festen produkzioan eta ikus-entzunezko ekitaldien diseinuen alorrean hasi zen lanean. Apurka-apurka ekimen berrietara irekitzen hasi zen eta enpresa diseinu eta komunikazio proiektuen exekuziora bideratu zen. Lan indar gisa artearen erabilera eta sormena baliatzen ditu.

Fun-Tsak enpresak EiTB, Euskaltel, Oteiza museoa, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Huarteko Arte Zentroa edo Donostiako Jazzaldia enpresa edo ekimenentzat lan egin izan du. Ekintza bakoitzari Fun-Tsak enpresak duen sormen eta formekiko gustua ematen dio. Webgunean bere lanen ereduak ikusi, musika jaitsi edo bere blogera zuzendu zaitezke. Bisita ikus-entzunezko hainbat pieza ikusiz osatu dezakezu.

Donostikluba: lehen erasoa

2009(e)ko Urriak 6 Korova Iruzkinik ez

Donostikluba 2009 musika jaialdiak, Egian ekin zion Gazetesnea saioari joan den ostiralean. Espíritu de la Golosina taldeak izan ziren jendaurrean jotzen lehenak. Ondoren AMA taldeak pop doinuekin berotu zituen bazterrak eta La Bien Queridak, musika etnikoari eman zion behar bezalako tartea. Jende ugari biltzea lortu zuen Gazteszenak eta saioak orduan hasi eta bukatu ziren. Postrea Araña Djak eskaini zuen erritmo dantzagarri eta biziz.

Larunbat gauean Los Punsetesek pop ilun eta izugarria aurkeztu zuten… Ariadna abeslaria, mikro aurrean jarri zen geldirikdenbora luzez, ikuslegoaren arreta bereganatu arte. Ondoren La Buena Vida talde donostiarrak txalo zaparrada lortu zuen eta Lory Meyers zaleak sutan urtu zituzten rock star handien gisara emandako saioan. Moonpalace Djak aurreko estandak utzitako zaitiak batu eta dena ondo lotzea lortu zuen.

Datorren asteburuan (urriak 9 ostirala eta 10 larunbata) Extraperlo, Hidrogenesse, Bobby Bare Jr., Estereotypo, The Requesters eta Delorean , DJ Stereo MCs txanda izango da, eta gu bertan izango gara.

Argazkiak: Jaime Aznar

Categories: Musika, jaialdiak Tags: ,