Artxiboa

‘Global Funk’ atalaren artxiboa

Dj Dusty, Municheko harribitxia

2010(e)ko Martxoak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Jazz&Milk diskoetxetako sortzailea gaztea da Dusty.Lan asko egin du denbora laburrean eta bere diskoetxeaz, funk, soul eta jazz eszenaz hitz egin dugu berarekin.Global Funk ekimenak gonbidatuta, martxoak 5 Le Bukowski (Donostia) aretoan izango da. Martxoak 6 Bilboko Kafe Antzokian. Global Funk rules!

Keep it raw da zure lehen diskoaren titulua, zer aurkitu dezakegu bertan?

Jazz, funk, latin, brazil eta afro doinuen bilgunea da. Gaur egungo doinu dantzagarriak ere sartu ditut. Tituluak dioen moduan 60 eta 70. hamarkadako eragina duten doinu gordin eta vintage-ak entzun daitezke bertan.

Lan berria grabatzeko, Jazz musikari ugari izan dituzu alboan.

Ordenagailuarekin grabatzeak lana errazteaz gain, gauzak pausoz pauso egiten laguntzen du. Ekoizten ari naizenean sampler zahar batean pentsatzen dut. Gero, konponketa edo instrumentazio egoki bat bilatzen saiatzen naiz. Hurrengo pausua musikariak banaka gonbidatzea da, abestiarekiko dudan ideia ulertu dezaten. Amaitzeko, material on ugari izaten dut eskuartean, azken konponketa prozesuan nahi dudan kantua lortuaz.

Diskoa zuzenean aurkezteko talde baten laguntza izango duzu?

Bai, zuzenekoetarako proiektu bat sortuko dut laster. Momentuz, nire gainontzeko ekoizpenekin ari naiz. Bigarren diskoa argitaratzen dudanean hasiko gara zuzenekoak eskaintzen.

Estiloei dagokionez, oso disko irekia da eta Funk, Soul, Latin edo Jazz doinuak entzun daitezke.

Hori zen hasierako asmoa, estilistikoki oso irekia den diskoa argitaratzea.Esan dituzun estilo guztietan konexio bat dagoela uste dut, horrek haien artean nahasteko aukera ugari ematen du.

Nahasketei dagokionez, nola zabiltza?

Enkargu asko jaso ditut azken urtean: “Alice Russel”, “Re:Jazz”, “Una Mas Trio”, “The Boogoos”, “Greenwood Rhythm Coalition” eta “The Hi-Fly Orchestra” besteak beste. Oso dibertigarria da beste batzuek egindako kantuak moldatzea, zure ideia eta soinura gerturatzea. Baina nahasketei dagokionez etenaldi bat egin nahi dut nire proiektuak amaitu ahal izateko. Oraintxe bertan Lovemonk diskoetxeak argitaratuko duen nahasketa bat egiten ari naiz Makalarentzat.

Zer moduz doakizu Jazz&milk diskoetxean?

Gure argitalpenek duten erantzuna oso ona da. Dj eta musika zaleengatik feedback handia izaten ari gara, mundu mailan gainera. Hori da gehien motibatzen gaituena. Zure diskoetxea izateak 100%-ean nahi duzuna egiten laguntzen dizu. Asko gustatzen zait mundu zabalean jendea ezagutu eta talde eta ekoizle ezberdinekin lan egiteko aukera izatea.

Mundu osoko dj eta ekoizleekin lan egiten duzu beraz.

Musika hizkuntza globala da, mundu osoko jendea bateratzen duena.Diskoetxe bat kudeatzeak jendeak bidaltzen dizkizun lanak entzuteko aukera ematen dizu.Gainera, mundu osoko jaialdi eta emanaldietara gonbidatzen naute. Musikazaleona, familia handi bat bezalako zerbait da.Horregatik, musika berria ezagutu eta elkarrekin ekoizpenak egiteko aukera dugu.

Funk, soul eta jazz eszena asko indartu da azkenaldian.

Estilo horietako jaialdi handiak daude momentu honetan; ez hori bakarrik, Afrobeat, Latin edo Exotica eszenak ere oso indartuta daude. Talde ugari ari dira garai bateko soinua bilatzen. Gauza bera gertatzen da ekoizleekin. Azken hogei urtetan ordenagailuarekin lan egin da eta jendea betiko instrumentuetara itzultzen hasi da.

Epe laburrera, zein proiektu duzu eskuartean?

Hurrengo argitalpena zuzeneko afro-funk proiektu batena izango da. Hainbat lagunekin martxan jarri dudan taldea da.Zuzenean eskainitako bertsioez gain kantu berriak ere egongo dira.

Categories: Global Funk, Musika Tags:

Global Funk party, Adrian Fever

2010(e)ko Otsailak 17 Arka n´ hell Iruzkinik ez

AdrianFever

Global Funk ekimeneko lagunek festa berri bat antolatu dute. Otsailaren 19an ospatuko da Donostiako Bukowski aretoan, gaueko 11-etatik aurrera.

Adrian Fever-ek hamar urte baino gehiago daramtza dj lanetan.Hasiera batean, Bilboko Comics aretoan aritu zen gero Bullit Groove Club aretoa sortzeko.Gaur egun, Fever-en ari da musika jartzen eta hango Black Fever aretoan entzun daitezke bere emanaldiak.Bill Brandon, Johnny Lyttle, Soledad Brothers edo Jon Spencer, ez dira bere emanaldietan falta, eta Chicago, Madrid, Barcelona, Berlín eta Londres-en aritu da musika jartzen. Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (Acid Jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Carlo Coupe (Funkorama Records) eta Jose Castillo (Afrodisia / Madrid) bezalakoekin partekatu du dj kabina.

Categories: Global Funk Tags:

GLOBAL FUNK PARTY!

2010(e)ko Urtarrilak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Jadd

2010 / 01/  29

23:00etan

Global Funk Party:

JADD (Madrid) + MAKALA Djs @ LE BUKOWSKI

Donostia-San Sebastian

2010/01/30

23:00etan

Global Funk Party:

JADD (Madrid) + ARKA Djs @ BULLITT GROOVE CLUB

Bilbao

————————————————————————————————–

JADD (Madrid)

————————————————————————————————–

JADD 80ko hamarkadaren erdialdetik dago presente Madrilgo musika beltzeko zirkuituetan.Madrilgo klub ezagunenetakoetan egin du lan: Siroco Soul Club (90-95), Kathmandu Jazzin Club (95-08), Marula café (2003. urtetik), eta, horrez gain, sustatzaile ere aritu da Soul Cellar, Funky People, Soul Cargo eta Blackout klubetan. Jazzin Club disc-jockey taldeko kide da eta egun Marula café-n eta Kathmandu-n ari da dj lanetan.Improvisto! saileko bi diskoen egilea da. Serie horrek 70ko hamarkadan Hi Top diskoetxerako egindako grabaketak biltzen ditu, nazioartean ere da ezaguna eta oso kritika onak jaso ditu, gainera. 2006an Madrilgo Hiri Kultura festibalera gonbidatu zuten, 2007an Gasteizko Jazz Jaialdira; Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian izan da hainbatetan, baita Minijazz/Gasteiz, Jazzaldia/Donostia eta S.O.U.L. jaialdietan ere, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat hiritako soul, jazz eta funk klub eta ekitaldietan izan ohi da: Soul4real (Bilbo), Movin On (Bartzelona), eta Colonia, Dresden, Dusseldorf, Hamburgo eta Goterborg hirietako musika beltzeko klub garrantzitsuenetan aritu da. 1986an musika beltzean espezializatutako Atlantic City irrati-programa sortu zuen. Programa hori 90eko hamarkadaren erdialdean Soul Incorporated-en eman zuten, hiru urtez. Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluko Dialsoul taldeko kide izan da duela gutxi arte, taldea desegin arte, hain zuzen. Disko bilduma handia du, batez ere lehen edizioz osatuta, aldizkari espezializatuetan idatzi ohi du, eta Vampisoul eta Guersenn diskoetxeen hainbat lan berrargitaratzeko erabilitako material grafikoa berea da.

Categories: Global Funk, Musika Tags: ,

Tobias Kirmayer by Global Funk

2009(e)ko Abenduak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

TobiasKirmayer1

Global Funk-ek urteko azken emanaldiak eskainiko ditu. Programazioak datorren urtean jarraituko du.

Oraingo honetan, Munich-etik datorkigun Tobias Kirmayer-ek musika beltzaren doinurik dantzagarrienak ekarriko dizkigu:

Abenduak 11 + dj Makala, Le Bukowski, Donostia 23:00

Abenduak 12 + dj arka + adrian fever, Black Fever, Bilbao 00:00

90. hamarkada hasieran ekin zion Tobias Kirmayerek bere disko bilduma osatzeari. Berehala, anaiak eraginda, biniloaren yonki batean bilakatu zen. Hasiera batean Funk, Soul eta Hip Hop doinuak biltzeari hasi bazion ere urteekin Afro, Latin, Brasilia, Funky Breaks edo Funk Beats lanak ere biltzeari ekin zion. 2000. urtean dj profesional bilakatu zen.

2006an Daniel Köhler-ekin batera Soul Popcorn izeneko irrati saioa egiten hasi zen. Municheko M945 irrati librean emititzen zen irratsaio honetan funk, soul eta latin-boogaloo doinuak nagusitu ziren.

Ekoizle moduan Dustyren “Revolver theme” kantuan parte hartu zuen, “Jazz & Milk breaks vol.1” bilduman azaldu zen abestia. Musikagile ezberdinekin lanean dabil azkenaldian, tartean Sagaflex alemaniarra, herrialde hartako Hip Hop eszenan ezinbesteko erreferentzia. Ekoizle moduan egin duen azken lana Fresh Mark & Black Hawken “I got the number” abestian izan da, non The Soul Investigators bandak ere parte hartu duen.

Hilabetero Resgistratur areto ezagunean Holy Grail festak antolatzen ditu: Old School, Turntable Jazz eta beste hainbat estilori ateak irekiaz.

2005eko urtarrilean Movements izeneko lehen bilduma argitaratu zuen Perfect Toy Records diskoetxean. Bigarren lana, Movements 2, 2006ko uztailean kaleratu zen. Tramp diskoetxearentzat This is my thing- selected freestyle compiled by Tobias Kirmyer bilduma lana ere argitaratu zuen eta momentu honetan Jazzkombinat izeneko proiektuan lanean dihardu.

Egunotan Soul, jazz, funk eta hip hoparen ezinbesteko erreferentzia da Tobias. Europa osoan zehar ezagun, abenduaren 11an Donostian eta 12an Bilbon izango da Global Funk egitasmoari esker.

Global Funk party rules!

2009(e)ko Urriak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Gaztea irratiko arka! (Global Funk) eta Makala (Boom Shaka Laka) dj-ek, indarrak batu eta euskal herriko hiriburuetako klub eszena bultzatzeko asmoarekin dabiltza. Horretarako, hilabeteko asteburu batean dj ezagunak gonbidatzen dituzte. Gasteizko Jardin de Falerina eta Cafe Dublin, Donostiako Le Bukowski eta Be bop, eta Bilboko Bullit, Kafe Antzokia edo Amor de Madre aretoetan antolatzen dituzte bere festak. 2008ko Maiatzean hasi ziren eta asteburu honetan Miqui Puig ekarriko dute; Global Funk-ek dantzatzera gonbidatzen zaitu!

09/10/23 Bilboloop festival: arka! & Makala, Amor de Madre, Bilbo 00:30
09/10/24 Skunk Funk store: arka! Plaza berria, Bilbo (12:00 – 14:00)
09/10/24 Miqui Puig & Makala, Le Bukowski club, Donostia 23:30