Musika komisaldegian: La Caldera Elkartea
Entsaiatzeko lokalen bila aritu naiz berriz ere. Lehenengoan Grabasonik-en egin banuen geldialdia, oraingoan, Bilbo handiko beste puntara abiatu naiz: Otxarkoagara. Komisaldegiaren aparkalekuan, La Caldera, 1988 tik aritzen den elkartean dugu. Luis Solo “Los Golfos” eta “Luber Jack” taldeko kidearekin egon naiz instalazioak ikusten.
Elkartearen izena aintzinako istoriarengatik dator. Saskibaloi taldekoen dutxako ur beroa, La Caldera –n berotzen zen. Sarreran duten galdara, behin pixtu zen eta ur azpian geratu ziren material guztiak.

Luis Solo -ren taldearen lana, Luber Jack - Llegó la hora
Lokal bakarra izan arren, 80 taldeko itxaron zerrenda du. Entsaiatzeko 30 talde dute aukera eta “anarkia baina organizazioarekin”Luis-ek dioenez, barruan egokitasunez egon al dira taldeak.
Hilabetero 30€ ordainduz, taldeek nahibeste ordu zein egun egon daitezke. Bi bateria, pantailak eta amplifikadore batzuekin, talde batek beharrezko duen guztia du heldu eta rockeatzen hasteko.
Kontzertu egunetan, elkartearen taldeek, materiala eraman dezakete doan eta elkartean ez dauden taldeei ekipoa alokatzen dizkiete.
Egiten dituzten ekintzen artean, kitarra, batería klaseak dituzte, baita infomatika musikalarenak ere. Auzo etxeko laguntzari esker, bi areto dituzte haien zain masterclass zein edozein jarduera antolatzeko.
Elkarteak, Bilboko udaletxearekin elkarlanean Otxarkoaga eta 3 barrutiaren kultur ekintzak antolatzen dituzte.


Zuen iritziak