Artxiboa

‘Asteko diskoa’ atalaren artxiboa

Asteko diskoa: Gorillaz: ‘Plastic Beach’

2010(e)ko Martxoak 5 Korova Iruzkinik ez

fotonoticia

Gorillaz taldeak disko bat argitaratzen du 5 urtetik behin. Hori da Damon Albarn eta Dan The Automator taldekideek elkartu, Jamie Hewletti marrazki berriak egiteko eskatu eta entzuleak nola txundituta utzi pentsatzeko behar duten denbora. Gorillaz (2000) lehen diskoa pop musika, dub, hip hop eta elektronika doinuak uztartzen dituen komiki baten antzekoa da. Bi single bitxi ditu Clint Eastwood eta 19-2000 eta merkadoteknia dario toki guztietatik. Kontua hor geratu izan balitz, agian hamarkadako trikimailu onenaren saria eramango zuen eta guztiok horregatik ezagutaraziko genuen.

Baina ez, Albarn eta Automator taldekideek seriotasunez hartu zuten kontua eta Gorillaz taldea euren esperimentuen laborategi bihurtzea erabaki zuten. Taldeak posible zituen norabide guztiak hartu zituen eta diskoetxeak eman zion txeke txuria aprobetxatu zuten esperimentuak egiteko. Demon Days (2005) bigarren diskoak lehen diskoari falta zitzaizkion ñabardurak ditu. Aldiz, ordainetan ideia originalen kontua bigarren planora pasa zen. Bigarren diskotik aipagarriak dira “Dare!” abestia eta Shaun Ryder artistaren ahotsa.

Eta Plastic Beach diskoak bide bera darama. Gorillaz lehen diskoa jostailu bihurtu zuten bi dimentsioko irudiek ez dute garrantzirik jada. Diskoko abestiek ez dute koherentziarik: hip hopa, Jamaikako postalak, Txinako baladak, pop elektronikoa, funk ultramodernoa eta soula uztartzen dira. Gonbidatuen zerrenda ere komuneko bilkaria bezain luzea da: Mark E. Smith, Lou Reed, Gruff Rhys, Mos Def, Bobby Womack, De La Soul eta baita Bruce Willis ere. Plastic Beach Ken Russellen film bat bezalakoa, Karl Lagerfelden festa baten modukoa, nahastu eta zirko bateko kaiola guztiak ireki dituen pertsona horren modukoa. Eta lehoiak ez dira atetik sartzen. Objektiboki begiratuta kalitatezko produktua da eta erregistro aldaketa hori oso gutxiren esku dago. Abestiak bata bestearen atzetik pilatzen dira. “Stylo” salbu, Plastic Beach diskoa arte garaikideko museo batera orientatuta dagoela dirudi eta ez gure belarrietara. Gure belarriek ez dute hori merezi.

Asteko diskoa: Two Door Cinema Club: “Tourist History”

2010(e)ko Otsailak 26 Korova Iruzkinik ez

TDDC

Two Door Cinema Club taldearen historiak elezahar taxugabe horietakoen antza du. Askotan entzun dugu bai, halako hoteleko mandatugile gisa hasi zen eta orain multinazional bateko presidente da. Eurak ez dira garrantzizko ezerren buru momentuz. Duela gutxi Ipar Irlandako txoko galdu bateko garaje batean egiten zituzten entseguak eta egun eszena alternatiboko talderik aipagarrienetakoa da. Ados, denok entzun dugu halako istorioren bat aurrez.

Egoera are surrealistagoa da Two Door Cinema Club taldeak disko berria Kitsune zigilu frantziarrarekin grabatu duela aipatzen badugu. Frantziako disco mugimenduko diskoak grabatzen espezializatuta dagoen Kitsune zigiluak ezagutarazi zuen taldea. Ez dakigu zer eraman zuen croissantak gustuko dituen talentu bilatzaile bat Ulster hirira. Petroleoa aurkitu zuen, hori da errealitatea eta horren aurrean ezin dugu ezer egin.

Tourist History da karanbola horretatik jaiotako lehen diskoa. Aipaturiko diskoa pop gogorrez, kantu dantzagarriz, anabolizatzailez puzturiko gitarrez, doinuez, leloez eta 10 abestiz beteta dator. Two Door Cinema Club taldea ez du ezer berria asmatu eta ez du asmatzeko asmorik ere. Bere musikak ondorengo taldeen nahasketatik ateratakoa dirudi: Vampire Weekend, Phoenix, Hard-F, Stereophonics edo baita Franz Ferdinanden “The Fallen” edo “Take Me Out” abestietatik. “Undecover MartyN“, “I can Talk” eta “Something Good can Work” abestiek ez dute asko elikatzen, baina ordu artean mokaduak jateko modukoak dirudite. Abesti horiek entzunez ongi pasatu dezakezu, iluminazio mistiko baten zain ez bazaude behintzat (horretarako gorde dizugu Besnard Lakes musikariaren berriena). Tourist History ez da zure bizitzako diskoa izango, taldekideen bizitza diskoa da eta umeak bezala ari dira gozatzen.

Asteko diskoa: The Black Box Revelation: ‘Silver Threats’

2010(e)ko Otsailak 19 Korova Iruzkinik ez

cover

Jan Paternoster eta Dries Van Dijck kideek osatzen dute The Black Box Revelation musika taldea. Lehenak gitarra jotzen du eta bigarrenak, perkusioa. Talde horrek ere bi kideren aldeko apustua egin du, aurretik Kills, Blood Red Shoes, The Dead Weather edo White Stripes taldeek egin zuten bezala. Premisa horretatik abiatuta, ez da imajinazio asko behar zerren aurrean gauden jakiteko. The Black Box Revelation taldeak garajeko soinua zaratatsua lortzen du akorde sinpleekin.

The Black Box Revelation ez da lehen aldian entzunda dirudien bezain amerikarra. Paternoster eta Van Dijck kideek ohore egiten diote Europa Zaharreko euren abizenei, nahiz eta Jon Spencerren musikarekin begiak dir-dir egin edo hankak Londresera bidean jarri. Londresen eman zioten forma Silver Threats izeneko bigarren diskoari. Ray Daviesen Konk Studios delakoan grabatu zuten 12 abestiz osaturiko diskoa. Lan horretan praktikan jarri dute Eagles of Death Metal taldearen telonero izanda ikasi zuten guztia.

Silver Threats rock n’roll generoko ohiko disko bat da eta ez dugu sorpresa handirik aurkituko. Diskoan Keith Richardsen eskua, Howlin’ Wolfen izter bat, Iggy Popen hiru saihets eta punk barrunbea dago. Posible da azken nahasketan pusketa handiekin eta gaizki birrindutako hezur zatiekin topo egitea. Hala ere, delicatessena bilatzen ari bazinen, jatetxez nahastu zara. The Black Box Revelation taldearen soinua kirrinkaria eta oinarrizkoa da, baina noise generoko bilduma ezinhobea ere bada. Inoiz eskuetan Cramps, Dinosaur Jr edo Jesus and Mary Chain taldeen diskoren bat izan baduzu, gustatuko zaizu. Hainbat oinarri elektroniko sartu dituzte eta behin eta berriz aipatu dute Beck euren eragin gisa. Azken finean, ezin dute ezin dute underground kulturaren baitakoa izan, bizilagun gisa Vive la Fête izanda.

Asteko diskoa: Toro y Moi: ‘Causers of this’

2010(e)ko Otsailak 12 Korova Iruzkinik ez

Causers_LPcover

Chaz Bundickek 23 urte ditu, ikastun itxurako betaurrekoak eta musika talde bat. Toro y Moi izena du taldeak eta Causers of This da taldearen lehen diskoa. Bundick ez da inor, ez du zer esanik taula gainean eta kasualitate batek soilik eraman du bere musika ozeanoaren beste aldera, hain denbora gutxian. Ados, gaur egun Interneti esker ia dena da posible…

Toro y Moi nahasketen taldea da. Bundickek bere disko gogorrera iraultzen du etxean entzuten duen musika guztia. Soinuak astindu, birrindu eta hautseztatu egiten ditu harik eta formarik gabeko gauza krematsu batek bere abestien moldeak bete arte. Bere musikara gerturatuz gero, Toro y Moi taldeak Animal Collective, Panda Bear, Air edo Zero 7 eta Bent talde ahaztuen antza du. Bundickek elektronika leunarekin collage mikroskopikoa egiten du.

Beste garai batean Bundicki chill-out etiketa jarriko zioten, Cafe del Marreko leiho ondoan aulki bat eta Ministry of Sounden udako bilduman leku bat izango luke. Momentuz, horretaz guztiaz libre izango da, gutxienez ”chilwave” kategoria Washed Out edo Neon Indian gisako taldeen gainean erortzen den arte. Egun hori iritsi arte, Bundickek nahiago izango ditu mundu independenteko gauza sinpleak, nahasketa ameslariak edo erdi izkutuko birak Dent May taldearen telonero lanak egiten. Datorren astean Lleidan, Madrilen, Zaragozan, Granadan eta Sevillan kontzertua eskainiko dute.

Asteko diskoa: The Knife: ‘Tomorrow, in a year’

2010(e)ko Otsailak 5 Korova Iruzkinik ez

TheKnife

Hasteko kontu bat argitu behar dugu: Tomorrow, In a Year ez da estilo konbentzionaleko disko bat, The Knife daniarrek Mt.Sims eta Planningtorock artisten laguntzarekin eginiko opera bat baizik. Daniarrek Hotel Pro Forma performance taldearen enkargua jaso zuten Charles Darwinen izaeran eta lanean oinarrituriko opera baterako musika eta libretoa egiteko. Mota horretako enkarguak The Knife moduko talde batek jaso ditzake. Egia esan, burutik sano dagoen inork ez lioke lan hori emango Warlocks taldeari, esate baterako, harik eta Satanen gaineko zarzuela bat egin nahi ez balute.

The Knife taldeak oso serio hartu du lana: Olof Dreijer Amazonasera joan zen grabagailu batekin txorien kantuak eta oihaneko soinuak jasotzeko, bien bitartean, Karin Andersson proiektuari indar dramatikoa emateko soka zatiak biltzen hasi zen. Operan nola bat egiten duen ikusi arte baloraziorik egin ezin bada ere, The Knife taldeak Tomorrowrako egindako musika guztia martxoan argitaratuko duten diskoan biltzea erabaki dute. Halaber, disko horretako abesti batzuk jaitsi daitezke eta diskoa bera sarean dabil.

The Knife taldeak sortu dituen abestiek atzean hilabete askoko lana dagoela frogatzen dute. Tomorrow bitxikeria, aria, akrobazia bokal eta giro banguardistaz beteriko pieza elektronikoz beterik dago. Avant-garde aldetik begiratuta, Klaus Noni hilen artetik aurpegia desitxuratuta itzuli balitz bezala da. Lirikaren ikuspuntutik, posible da Tomorrow gustatzea Dead Can Dance gustuko baduzu. Hala ere, Dead Can Dance benetan gustatzen bazaizu, argirik ez duen ermita erromaniko batean bizitzea sustraiak jaten.

Asteko diskoa: Fu Manchu: ‘Signs of infinite power’

2010(e)ko Urtarrilak 29 Korova Iruzkinik ez

signs-of-infinite-power

Zintzoak izango gara, irizpide minimo bat izango bagenu, aste honetako diskoa Hot Chip taldearen One Life Stand izango litzateke. Azken finean, elektronikako talde supercool horrek bihotzak apurtzen ditu mundu libreko indien artean. Beraz, argi eta garbi zegoen aukera zein zen. Hala ere, agian konturatuko zinen irizpidea dugunaren itxura egiten jardun garela, baina egiari zor, gaizki samar ateratzen zaigu. Onartu: freak eta makarra batzuk gara eta ez gara inoiz ernatuko. Eta Hot Chip taldea ere ez da hain ona.

Kontuak kontu, Fu Manchu taldearen hamakaigarren diskoa aukeratu dugu: Signs of Infinite Power. Fu Manchu talde kaliforniarra 90eko hamarkadako stoner rock mugimenduko estandarteetako bat izan zen. Porroak erre eta Black Sabbath taldearen musika entzuten zuten. Stoner mugimenduak behea jo zuen tatuajeak egiteko tinta agortu zenean. Hortik aurrera egoerak okerrera egin zuen, gauzek grazia galdu zuten eta Schwarzenegger gobernadorea aukeratu zuten. Zorionez, Fu Manchu taldeak ez zuen inoiz hondamendi horien berri izan eta hondartza ondoko etxabean jarraitzen dute skate, sexua, ovnia eta tuneatutako autoen gaineko abestiak egiten. Beraz, batido ekologikoen eta Animal Collective taldearen zalea bazara, utzi irakurtzeari. Kopetako ilea orratzen baduzu, Razzmattazzeko txapak eramaten badituzu eta ‘Diario Pop’ itzultzeko Facebooken sinadurak biltzen ari bazara, duela hamar lerro utziko zenion irakurtzeari. Ah! eta ez bidali ‘Andre’ hitzarekin hasten diren taldeetarako gonbidapenak.

Signs of Infinite Power diskoa hard rock mugimenduko 10 abestiz osatuta dago, tartean daude “Bionic Astronauts” edo “Gargatuan March” kantuak. Hormigoiz beteriko toneladaka gitarra ditu, laburbilduz, ingude batekin buru gainean jotzearen antzekoa da. Fu Manchu elurretan harrapatuta gelditu den mamuta da, besoak eta hankak dituen erlikia bat. Scott Hillek eta amiliak Wolf taldeak edaten duen zerbeza iturri beretik edaten dute, riff berak zulatzen dituzte eta ziur aski groupie beraren atzetik ibiliko dira. Fu Manchurekin 20 urte izan nahiko dituzu berriz, skate taula baten gainean jauzi egin eta burua hautsiko duzu inoiz atera ez zaizun akrobazia hori egiten. Rock n´roll itsaskor eta zuzena da. Maitatu ezazu Fu Manchu edo bestela gurekin arazoak izango dituzu.

Asteko diskoa: Eels: ‘End Times’

2010(e)ko Urtarrilak 22 Korova Iruzkinik ez

Eels End Times

End Times Eels taldearen estudioko zortzigarren diskoa da. Eels taldearen disko bat ez da beste edozein diskoren modukoa, nahiz eta aurretik entzun dituzun zenbaiten antza duela pentsatu. Izan ere, Mark Oliver Everett ez da beste edozein konpositoreren edo abeslariren modukoa. Luze joko luke horren zergatia azaltzeak. Laburbilduz, konparazio modura jarriko dituzun pertsonen %90ak itxurak egiten ditu.

End Times diskoaren azala Adrian Tominek marraztu du. Everett zaharkitu bat ageri da, profeta ero baten bizar txuri distiratsuarekin, hiripeko gau batean aura urdin batez inguratuta. Kasu gehienetan diskoen azalek ez dute garrantzirik izaten, baina kasu hau ezberdina da. Everettek denbora asko darama zahartzaroari bueltak ematen eta hori da, hain justu, dibortzioarekin eta oro har, bikote hausturekin End Times diskoko ildo nagusiak. Hori da baita ere Cosas que los nietos deberían saber bere autobiografiaren azpiko arrazoia. Blackie Booksek gaztelerazko bertsioa publikatu berri du eta Carol albo batera utzita, diskoa entzun eta ulertzeko gidarik onena da.

End Times diskoa abesti hauskorrez beteta dago: “The Beginning”, “In my Younger Days“, “Little Bird“, “Nowadays”… Batzuek beren bizitza eusten duten malgukiak eusten dituzten pultsu berarekin jotzen du gitarra. Everettek abestiak egiten ditu, hori baita bere buruaz hitz egiteko ezagutzen duen modurik onena, ispilura begiratzeko bere modua… Denboren amaieran ikusten duen irudia ez da alaia, nahiz eta Everett eraispenaren aurrean inmunea den. Aurretik aipatutakoari komarik kendu gabe, End Times diskoak salbuespenezko abestiak gordetzen ditu: “Paradise Blues” eta “Gone Man”. Everettek blues eguzkitsu eta perfektuari eraso egiten dion bitartean, “Unhinged” psikodelia beroaren perla bat da… Zure bilobek disko hori jaso beharko lukete oinordetzan.

Jay Reatard musikaria hil da

2010(e)ko Urtarrilak 18 Korova Iruzkinik ez

OLE8222

Memphiseko poliziak hilda aurkitu zuen Jay Reatard musikaria Tennesseeko bere etxean, pasa den urtarrilaren 13ko goizaldean. Jay lo egiten ari zen bitartean hil zen, nahiz eta heriotzaren arrazoiak oraindik ezagutarazi ez diren. 29 urteko Jay Reatard musikariak musika ondare emankorra utzi du. DEMODEn asteko diskoa eta urteko onenen zerrendan sartu genuen Watch Me Fall diskoa utzi digu, besteak beste. Hala ere, batez ere, rock undergroundaren baitan, betetzen kosta egingo den hutsunea utzi du. Goian bego.

Asteko diskoa: MASSIVE ATTACK : HELIGOLAND

2010(e)ko Urtarrilak 15 Korova Iruzkinik ez

MassiveAttack

Massive Attack taldeak ez itzultzeko luxua hartu dezake. Edo hemendik bost urtera itzuli daitezke lan instrumentalak dituen disko batekin edo une iristean gogoa izan dezaketen edozerrekin. Massive Attack taldea estilo bat da bere baitan. Blue Lines edo Mezzazine diskoen gisako lezio magistralak eman dituzte eta ez dute inori ezer erakusteko beharrik.

Hala ere, Robert 3D Del Naja eta Grant Daddy G Marshall kideei gerta dakiekeen gauzarik onena beste Mezzanine disko bat grabatzeko ideia burutik kentzea da. Diskoa ondo zegoen, baina jada baditu 10 urte. Musika ere aldatu egin da eta sekuela sinple batek ez du gure gosea asetuko. Heligoland diskoaren entzutea arrarotu dezake disko aurrekariaren itzala emulatu nahi duen diskoa entzuten ari zarenaren sentsazioak. Heligoland diskoak mende berrirako pentsatutako Mezzanineren ordezkoa dirudi. Joko malabar horrek koloretako boloak botatzen ditu airera: dub elektronikoa, soul izoztua eta harrian zizelkatutako erritmo oinarriak. Oraingoan ordea, gehienek etxeko asmakizunak dirudite, aurrez inoiz izan ez balira bezala. Portishead taldearentzat Third diskoa dena da Heligoland Bristolekoentzat. Mamuz beteriko diskoa da, norbait maindire azpian dagoen airea ateratzen saiatuko balitz bezala.

Eragozpen hori gaindituta, galdera ondorengoa da: aurrekoa Massiveren gaitzespidea edo entzulearen aurreiritzia da? Erantzuna ez dago guztiz garbi… Heligoland diskoak oso abesti landuak ditu, gehienak gauzaren alde ilunera bidaliak. Hemen Burial soilik falta da zeroz azpiko dubstep pixka bat sartzeko. Ohikoa bihurtu den moduan, diskoaren erakargarritasunaren zatirik handiena gonbidatuen bokalean dago. Hope Sandoval Liz Fraserren hutsunea betetzen saiatu da “Paradise Circus” abestian, Damon Albarn xuxurlari eta ilun ageri da “Saturday come Slow” abesti tristean, Horace Andy beti bezain zuzen ageri da “Girl I love you” abesti bizian, Guy Garvey melodramatiko ageri da “Flat of the Blade” abesti minimalistan eta Martina Topley-Bird sentsual ageri da “Babel” abestian. Amaieran, “Atlas Air” abestiaren zazpi minutuek gainditua ematen diote Heligoland diskoari.

Asteko diskoa: Vampire Weekend “Contra”

2010(e)ko Urtarrilak 8 Korova Iruzkinik ez

Vampire Weekend taldearen bigarren estudioko diskoa da “Contra”. Ezerezetik sortu eta bapatean indie eszenaren erreferentzian bilakatzen den talde horietako bat da. Edozein jaialdik, bere kartelburu izan nahiko lukeen taldea.

Ukitu afrikarrez zipriztindutako kitarrekin sortutako pop doinuak dira talde honen sektretu nagusia. Aurretik, Talking Heads-ek (baina batez ere David Byrnek) erabilitako formula bera. 80. hamarkadan horren ondo funtzionatu zuen formula hain zuzen ere.

Columbiako unibertsitatean apunteak partekatuz ezagutu ziren Vampire Weekend taldeko kideak. Hamaika abestik osatutako lehen diskoan, Guitar Hero 5-n aurkitu dezakegun “A-Punk” bezalako abestiak sartu zituzten.

“Contra” lehen diskoko ildo beretik dator.Urrian argitaratu zuten “Horchata” izeneko lehen singlea, negurako egindako udako abestia. “Cousins” bigarren singleak pop kutsakorra dakar, Senegalgo dantzalekuak sutan jarri ditzakeen abestia. Gainontzeko abestietan “White Sky” eta “Diplomat´s Son” abestietan erakusten duten elektronikaren laguntza aipatu daiteke.”California English” eta “Giving up the gun” hit handietan bilakatu daitezke. Diskoa entzuten dugun bitartean gure buruari Paul Simonek Graceland lanean egin zuen berdina ez duten egiten galdetzen diogu.

Vampire-Weekend-Contra

“Contra” urtarrilaren 11an argitaratuko.