Artxiboa

Egilearen artxiboa

Jon Cazenavek bere erakusketa aurkeztuko du Noventa Gradosen baitan

2009(e)ko Azaroak 26 Aiora Kintana Iruzkinik ez

untitled

Gaur, azaroak 26, Noventa Gradosen baitan, beste artista batek Gorputza ekimenean parte hartuko du. Jon Cazenave argazkilaria erakusketa-espazioan sartuko da eta Gorputzaren bere ikuspegia azalduko du. Zuri beltzeko argazkien bitartez, Cazenavek hausnartzera eta emozioz beteriko munduan barneratzera bultzatuko du ikuslea. Erakusketaren irekiera ekitaldia gaur egingo da iluntzeko zortzietan. Erakusketa irekita egongo da gaur hasi eta 2010eko urtarrilaren 9a bitartean.

Ikasketaz ekonomilaria den donostiarrak bere bizitzari norabide aldaketa bat eman eta argazkilaritzan lan egiten hastea erabaki zuen. Une horretatik bertatik ez da gelditu eta giza baldintzarekin loturiko lanak garatzen eta hausnarketa bultzatzen duten irudiak bilatzen aritu da. Jon Cazenaveren hitzetan “argazkilaritza inguratzen nauen mundura gerturatu eta nire sentimenduak kanporatzeko hizkuntza moduan ulertzen dut. Honela, hitzekin azaldu ezin dudana kontatzen dut.”

Zalantzarik gabe Gorputzako erakusketarik sentituena da, ezin duzu galdu!

Euskal Skate Topaketa larunbatean Ondarroan!

2009(e)ko Azaroak 25 Aiora Kintana Iruzkin 1

Skate

Bigarren Euskal Skate Topaketa datorren azaroaren 28an egingo da Ondarroako portuko “squat”-eko arrapala txikian.

Programazioa:

11:00>12:30 16 urtetik beherakoentzako saio librea.

13:00>15:00 Helduen txapelketaren hasiera eta sailkapen fasea.

16:00>18:00 Finalak

19:00>19:30 Truku onenaren txapelketa

20:00>Festa

Aipaturiko guztiaz gain, zuzeneko musika, parte hartzaileentzako edaria eta janaria, graffiti saioak eta giro ona izango dira.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali beharko dute izen-abizen eta herriarekin.

Categories: Skate Tags:

Ex Is. Experimentala Irudia Soinua

2009(e)ko Azaroak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

ExIs

Ex is zikloa Begoña Hernandezek eta Itxaso Diazek Zinebi Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdirako eginiko aukeraketa bat da. Aipaturiko zikloa azaroaren 24tik 27ra bitartean egingo da Bilboko Zabalgune merkatuan iluntzeko zortzietan hasita. Ex Is ziklora gerturatzen direnek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Azaroak 24 asteartea. We TV

Ondorengo zuzendarien presentziarekin:

Felipe G. Gil (ZEMOS98.org)

Joan Carles Martorell (Yerblues.net)

Eztabaida mahai gainean dago. Zeintzuk dira telebistako utopia berriak? Zuzenekoek zentzua izango al dute? Demokrazia bultzatzen duten ereduak sortuko al dira? Telebistak kazetaritza parte-hartzailea onartuko al du? Nola eratuko da ikus-entzunezko merkatu bat produktore gehiagorekin eta amateurren eta profesionalen artean dagoen nahasketarekin? Orotariko audientzia kontzeptuak zentzurik izango al du? Edozein kasutan abiapuntua argi dagoela dirudi. Telebista ez dira eurak. Gu gara telebista.

Azaroak 25 asteazkena. Hamaca

Hamaca bideoartearen eta arte elektronikoen banatzaileak bere proiektua aurkezten du. Katalogoko lau film aurkeztuko ditu: Sally Gutierrezen Manola coge el autobús, La fiambreraren Bordergames, Maria Cañasen Meet my meat eta Antoni Abad eta Gloria Martiren Do outro lado da cidade.

Azaroak 26 osteguna. Bilbao Mix + STB festa

Bilboko bideo sorkuntzak bizi duen momentuaren adierazgarri diren film laburren aukeraketa. Sra. Polaroiska, Estíbaliz Sadaba, Soytomboi, Eduardo Sourrouille eta Elssie Ansareo eta Sinpatron egileak bertan izango dira. Gaueko hamarretan Soytomboi jaia hasiko da Ambigú tabernan.

Azaroak 27. De mente mutua

Ramon Churrucak de mente mutua aurkezten du. Lan horretan Inazio Fernandez eta Manuel Ortega Lasaga artistekin egindako kolaborazioak, bideo performance bat, VJ Anonimousen zuzeneko kontzertua, Bruce Millerren Death of an anarchist filma, Christopher Andersonen Rockett Babedollseko zatiak, Cyrus Aminiren bideo zatiak eta Adrian Garcia zein Faustoren parte hartzea uztartzen dira.

Skye Edwardsek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Bilbon

2009(e)ko Azaroak 23 Aiora Kintana Iruzkinik ez

SkyEdwards

Morcheeba taldeko ahots historikoak Bilboko Fnacen eta Kafe Antzokian kontzertuak eskainiko ditu azaroaren 25ean iluntzeko zazpietan eta bederatzietan.

Morcheeba taldea utzi eta gero, Skye Edwardsek bakarkako bideari ekin zion eta Mind how you go bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen 2006ko hasieran. Diskoa Los Angelesen grabatu zuen eta “Love Show” abestia izan zen bere aurkezpen kantua. Aipaturiko abestiak berehala egin zuen tartea MTVren gisako irrati kateetan. Orain, 3 urte geroago, Keeping Secrets estudioko bere bigarren lanarekin dator.

Skye soinu eta esperimentazio berrien bila dabilen horretan bere bigarren diskoaren grabazioan murgildu da. Bigarren lanari esker munduan barrena bira bat egingo du disko berria aurkezteko. Batik bat, AEBetan eta Australian ibiliko da, bi toki horietan musika banguardistaren ikonoetako bat eta abeslaririk maitatuenetako bat baita. 2009 urtearen amaieran bere zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da Espainian. Skye Edwards formatu berri honetan Bilbora datorren lehen aldia da.

Enprendizaje kulturalaz hitz egiteko topaketak Nafarroan

2009(e)ko Azaroak 19 Aiora Kintana Iruzkinik ez

ElArteEmprende

Amasté-k aurkezpen-tailer bat egingo du “El arte emprende”, Nafarroako topaketen baitan. Goizean Kukuxumusu, Espido Freire edo Urock Films bezalako enpresak izango dira eta espezializatutako aholkularitza guneak izango dira.

Arratsaldean Amasde enpresak “Kulturan nola lan egin bidean hil gabe (edo bai)” azalduko du. Arrakasta eta porroten gaineko tailer bat da. Ondorengo gaiak jorratuko dira: pertsona kreatiboa izan eta sormen hori hainbat modutan produktu eta zerbitzuetara aplikatzea, etengabe birsortzeko hil ala biziko beharra edo behar komertziala, kolaboratu, konpartitu eta komunitatea sortzeko beharraz, kulturarekiko konpromiso sozial eta politikoa, kulturaren instrumentalizazioa, creative class delakoa eta lan munduko prekarietatea.

Jardunaldia gaur bertan izango da goizeko hamarretatik hasi eta arratsaldeko zazpiak arte Iruñeko Fuerte del Principe egoitzan. Artistei, pertsona sortzaileei, gestore kulturalei, ekintzaileei eta abarrei irekita dago jardunaldi hori. Aurretik “El arte emprende” jardunaldien webgunean izena ematea beharrezkoa da.

Categories: Artea Tags:

Bilbao Kolektibo Elektronikoak ‘Bike 3.0′ diskoa kaleratuko du

2009(e)ko Azaroak 18 Aiora Kintana Iruzkinik ez

mailing_cabecera

Azaroaren 20an Bilbao Kolektibo Elektronikoak Bike 3.0 lana argitaratuko du eta eguerdiean prentsaurrean aurkeztuko du Bilborocken. Arratsaldeko 19:30ean AH! Dendaren eta La Baraque ile-apaindegiaren arteko lekuan aurkezpen festa bat egingo da eta PlanetaLeta (El Inquilino Comunista, We are Standard) eta Khuruts taldeek zuzeneko kontzertu bat eskainiko dute.

Bike 3.0 diskoak 80ko hamarkadako euskal punk/rock abestien bertsio elektronikoak biltzen ditu. Insertbeat, Dr. J, Mimoloco, J. L. Canal, Gose, PlanetaLeta, Lab 7, Dr Pinsapo Vs LaHaine, Backbone eta GZK taldeek garai hartako abestien bertsio elektronikoak egin dituzte. Bertsionatutako taldeen artean daude, besteak beste Eskorbuto, Zarama, Cicatriz, Las Vulpes, La polla Records, Delirium Tremens, Hertzainak, Kortatu, Barricada eta RIP. Horrez gain, hainbat abestitan jatorrizko abeslariek parte hartu dute: Barricadako Drogasek, Zaramako Roberto Mosok, Las Vulpeseko Mamenek eta Delirium Tremenseko Andonik, besteak beste.

Asteburuko proposamenak

2009(e)ko Azaroak 13 Aiora Kintana Iruzkinik ez

MEM 09

MEM musika, arte, zinema eta banguardizko beste adierazpide batzuen nazioarteko jaialdiaren hirugarren astea hastear da Bilbon. Ez galdu aste honetako proposamenak:

Azaroak 13 ostirala

21:30ean L’Mono aretoan Cocodriles, M Ax Noi Mach (AEB), Fasenuova (Asturias) eta Homenatges (Bartzelona) taldeen kontzertua eta Manolo Campoamorren bideo proiekzioa. Sarrera: 6€

Azaroak 14 larunbata

13:30ean Cocodriles taldearen zuzeneko berriaz gozatzeko aukera izango da Serie B aretoan.

Arratsaldeko zortzietan Abisal aretoan Arnau Salaren eta Rober Franciscoren eta herwig Weiserren lanak ikusi ahal izango dira.

Arancha Goyenecheren “Springfield” erakusketa

Springfield

Azaroaren 13an Marzana aretoak Arancha Goyeneche artistaren erakusketa berri bat inauguratu du. Erakusketa azaroaren 13tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:30era.

Erakusketa horretan “Juegos de Fantasia” izeneko 30×29 zentimetroko 7 pieza edo “Paraiso” lana ikusi ahal izango ditugu. Erakusketa datorren azaroaren 13an inauguratuko da arratsaldeko 19:30ean.

Jammin Jam 3

jammingjam3

Beste urte batez Parafernalia Jammin Jam jaialdian presente egongo da. Aurtengo ekitaldian “skids” eta (irristatze), “wheelies” txapelketen antolatzaile izango da.

Jammin Jam jaialdiaren hirugarren ekitaldiak reggae, hip-hop eta kaleko kulturaren gaineko hainbat ekintzez beteriko gaua proposatzen digu.

Azaroaren 14an gaueko zazpietatik goizeko bostetara hitzaldiak, informazio guneak, Fixion bideo japoniarraren proiekzioa, kontzertuak, sound-systems DOKAn (Donostiako Kafe Antzokia).

Park(ing) Day, eraldatu itzazu aparkalekuak!

2009(e)ko Azaroak 12 Aiora Kintana Iruzkinik ez

2demayo

2 de mayo elkarteak antolatuta hiri aldaketen bigarren jardunaldiak egin ziren urriaren 29tik azaroaren 7ra bitartean. Urte honetarako aukeratu zuten gaia espazio publikoa okupatu eta hainbat ekintza egiteko erabiltzea zen.

Edizio honetako berritasuna Park(ing) day delakoa zen. Nazioarteko gertakizun horretan hiritarrek aparkalekuak eraldatu eta guztien gozamenerako erabilgarri jartzen dituzte. Hala ere, joan den asteburuko eguraldi txarra tarteko, bertan behera gelditu zen Park(ing) Day ekitaldia. Ekintza datorren azaroaren 14ra atzeratu da. Mariaren Bihotza plazan eta Maiatzaren 2ko kalearen artean ospatuko da goizeko hamarrak eta erdietatik arratsaldeko seietara. Jarduera doakoa da eta hiritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude.

Historia

2005. urtean Rebar Groupek Park(ing) Day izeneko esperimentua jarri zuen abian. Aipaturiko saiakuntzak hiritarrentzako espazio publikoa eskatu eta autoek hirietan duten nagusitasuna salatzen du. Hiru urtetan Park(ing) Day nazioarteko urteroko ekintza bihurtu da. Ekintza horietan banakoek edo taldeek aparkalekuak jendea biltzeko espazio bihurtzen dituzte. Gaur egun Park(ing) Day hiria okupatzeko hiritarrek dute nazioarteko erreminta da.

Badator Soul 4 Real jaialdiaren beste edizio bat!

2009(e)ko Azaroak 11 Aiora Kintana Iruzkinik ez

sfr2009-Version

Martxan da jada SOUL 4 REAL ekimenaren beste edizio bat, hamaseigarrena, hain zuzen ere. Beste behin indarrak batu ditu SOUL ESSENCErekin, ziurrenik existitzen den soul weekenderrik onena. Aukeraturiko lokala erdigunean dagoen Ercilla diskoteka da, 70eko hamarkadako sala dotore bat, soinu bikaina duena eta 200 pertsona hartzeko prestatuta dagoena. 4 izar dituen Ercilla hoteleko azpiko lokalean kokatuta dago.

Asteburuko política musícala betikoa da: iluntasunak, klasikoak, antzinako abestiak azken hilabeteotako berritasunekin konbinatuta, soul, soul asko, baina baita funk, disco, jazz-funk eta musika beltz dantzagarria ere. Diskotekako ateak gaueko hamaiketan irekiko dira eta jaia goizaldeko seiak arte luzatuko da. Lehen orduetan disko postuak egongo dira.

Parte-hartzaile asko ostegunean helduko direla kontuan izanda antolakuntzak ongi etorri pintxaldi bat antolatu du Cotton Club aretoan, hoteletik bi minutura dagoen txokoan.

Eta hori guztia gutxi balitz, toki berean larunbat arratsaldean esperientzia berritzaile bat egingo da: hiru orduko deep-soul, sweet, balada, 2 step eta abesti geldoen saioa. Normalki etxean edo irratian entzuten diren abestiak dira horiek. Zuzenean soul musikaren abestirik biribilenak eta sentimentalenak.

DJak

Ostegunean gaueko hamaiketatik aurrera :

(Cotton Club)

ANDY “TATS” TAYLOR (UK)

JUAN VICENTE (Valentzia)

Ostiralean eta larunbatean gaueko hamaiketatik goizaldeko seietara:

(Ercilla diskoteka)

BOB COSBY (UK)

JADD (Madrid)

BRIAN GOUCHER (UK)

AITOR LOMBIDE (Bi)

GAVIN PAGE (UK)

ALEX SUBINAS (Bi)

Larunbatean arratsaldeko lauetatik zazpietara:

(Cotton Club)

MARK TAYLOR “BINSY” (UK)

ALEJANDRO AGUAYO (Vi)

BRIAN GOUCHER (UK)

Categories: Musika Tags:

Emakumeentzako skate ikastaroa Bilbon

2009(e)ko Azaroak 10 Aiora Kintana Iruzkinik ez

skateguretxoko

Guretxoko Indoor skate eskolan emakumeek skate egiten ikas dezaten ikastaro bat jarri dute abian. Irakaslea Naiara Goikoetxea da Algortako skater entzutetsuaren arreba, hain zuzen ere. Astean zehar aspertu egiten al zara? Kirola egin nahi duzu, baina ez dakizu zein? Euria egiten duela? Zer hobeto lagunartean, skatepark itxi eta pribatu batean patinatzen ikastea baino? Jendea animatzen hasi da jada eta Naiarak badu jada taldetxo bat ikasten hasteko. Interesa duzuenok mugitu, beraz. Asteazken honetan bertan elkartuko dira. Izena eman nahi baduzu idatzi e-mail bat hona edo ondorengo  e-mailera. Telefonoz nahiago baduzu deitu 661 190 995 telefonora (Naiara) edo 652 611 129 telefonora (guretxoko).

Categories: Skate Tags: , ,