Artxiboa

Egilearen artxiboa

Orain: 310 Project

2010(e)ko Otsailak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

310 Project taldeko kideek gaztetxoenei laguntzen diete patinetea hartu eta skate parkera joaten. Ondoren, euren dohainak jasotzen dituen bideoak grabatzen dituzte.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Fernando Gutierrez, Noventa Grados ekimeneko hurrengo gonbidatua

2010(e)ko Otsailak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Demode

Otsailaren 25ean iluntzeko zortzietan hasita, Fernando Gutierrez artistak Noventa Gradosen Gorputza ekimenean parte hartuko du. Asturiarrak bere proiektuen parte aktibo bihurtzen du ikuslea. Irudiak birziklatzen ditu eta ustekabeko transformazioen bitartez ezintasunaren irudimenezko kolektibo bat sortzen du. Fernando Gutierrezek eraikuntza mental batean murgilduko gaitu. Gorputzaren kontzeptua erabiltzen du gertaera eta parte-hartze gogorren abiapuntu gisa.

Ekitaldi eta erakusketa hori Gorputza proiektuaren gonbidapenez egindako azkena izango da. Hala ere, kontua ez da hemen amaitzen. Ondoren, Gorputza Call Processek produzituriko ikusteko aukera izango da Noventa Grados eta liquidDocsen komisariotzarekin. Ezbairik gabe, proiektuaren urrezko paparreko orratza izango da.

Anti liburu-dendako programazioa

2010(e)ko Otsailak 19 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Pascal

2010/02/15 – 2010/03/31

Exposición bat bi hiru komagata

Amorebieta-Etxanoko liburutegia

Otsailak 25

Hitzaldia: Haurtzaroa eta abangoardia

10:30ean eta 19:30ean Amorebieta-Etxanoko Zelaieta auditorioan

Otsailak 27

Kami Asobi lantegia, Jolas dezagun paperarekin

16:00etan eta 18:00etan Amorebieta-Etxanoko Zelaieta aretoan.

Martxoak 12-13

Zori-joko liburuak. Kola, papera eta artaziak!

20:00etan eta 23:00etan

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Orain: Gora Japon

2010(e)ko Otsailak 19 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gora Japon taldearen kontzertu batera joan dira Orain taldeko kideak. Amaieran, Miriam eta Jon kideekin mintzatu dira euren musika hobeto ulertzeko.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Orain: Ja! Studio

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Orain-eko lantaldea Ion Ander Beloki erakusleiho-apaintzailearen lana ezagutzera joan da. Esaldi batean laburbilduta hau da bere filosofia: “Begiradak probokatu, hori da eskaparateak egin behar duena; eta ez aspertu.”

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ivo Paulo

Maider Uriarte Idiazabal

Daniel Eguren Aldazabal

Maitane Ibañez Irazabal

Markel Anasagasti Intxausti

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , , ,

5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu datorren Art After Dark saiorako

2010(e)ko Otsailak 16 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Otsailaren 19an Berlingo giro elektronikoko DJ entzutetsuenetako bi Guggenheim Bilbao museoan izango dira Art After Dark saio berri batean: Kiki eta Sascha Funke DJ. Biak ala biak Bpitch Control diskoetxe ospetsuko kide dira. Ekitaldira gerturatzen direnek, Robert Rauschenberg: Gluts eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketez gozatu ahal izango dute Europako giro elektronikoko bi DJ onenetakoen musika entzuten duten bitartean.

Demoden 5 sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko. Zer egin behar duzu Art After Dark saiorako sarrerak eskuratzeko? e-mail bat bidali zure izen-abizenak adieraziz. Ostegun eguerdian argitaratuko ditugun bost irabazleen izen-abizenak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , ,

Ion Fiz diseinatzaile bilbotarraren ‘Apres midi’ bilduma

2010(e)ko Otsailak 9 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ion Fiz diseinatzaileak Valentziako Modaren Asteko azken jardunaldia ireki zuen udazken negurako prestatu duen kolekzio berriarekin. ‘Apres midi’ izena du bilduma berriak eta Frantziako kulturako ehun eta elementu tipikoetan inspiratu da. Emakume gazte eta aske baten aldeko apustua egin du diseinu horiekin. Kolekzio berri honetan izaera maskulinoak eta femeninoak bat egiten dute.

Gora Gaztemaniak plataformak programa babesteko kontzertu bat antolatu du

2010(e)ko Otsailak 8 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

GoraGaztemaniak

Gora Gaztemaniak plataformak ospakizun-kontzertu bat iragarri du datorren otsailaren 12rako Donostiako Guardetxean. Talde gonbidatuak Munlet eta Correos izango dira. Hirugarren talde batek ere joko du, baina azken hori sorpresa izango da. Kontzertua iluntzeko zortziak eta erdietan hasiko da eta sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira.

Orain: Audience

2010(e)ko Otsailak 8 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Orain-eko lagunak Audience taldearekin kideetako baten baserrian izan dira euren musikarekin gozatzen.

Categories: Sailkatugabeak Tags: