Orrialde nagusia > Grabazio estudioak > Baserri musikala: Gaua project

Baserri musikala: Gaua project

Mungiako poligono baten, lantegi eta zelaien artean, baserri batetik musika ateratzen da orduro. Ez dute auzokiderik, beraz, farra galantak egiten direla supotzen dut. Kaleko ateak eskatzen dit sartzea. Egun eguzkitxua izan arren, gauaren iluntasunaren barnean sartuko naizela zihur nago. Ongi etorriak Gaua Project-era.

Gaua project, baserri musikala

Gaua project, baserri musikala

Lehen urteurrena oraindik ez dute bete, hala ere, dozena bat talde pasa dira Mungiako txoko kurioso honetatik haien lanak grabatzera. Barakaldo-n hasi ziren Gaua Project talde modura, eta lagunei grabazioak egin ondoren, estudio bat zabaltzea pentsatu zuten. Musikoak izanik, esperientzia soberan zuten. Ilusio eta lan gogorra eginez, urteko balantzea oso positibotzat ematen dute.

Taldeek, baserrian gau- egunak pasatzeko aukera dute. Logela,sukalde, bainugela ta guzti. Konbibentziaren alde honak aprobetzatu beharko dituzte taldeek, aukera paregabea nahi soinu ateratzeko estudioan. Tekniko eta musikalarien arteko ezagutza prozesua sakontzeko modu egokia. Behin grabatu eta disketxea propio izanik, Elkar-en eskutik lortzen dute distribuzioa. Management-an hasi dira Arde Asia , Herri Oihua eta Belako( Eitb-ko Maketa lehiaketaren irabazleak) taldeekin.

Project-ko alde berritxua, hezkuntza da, GauaEdu. Tailerrak, masterclass eta informatika musikalean sakondu nahi dutenentzat.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.