Penadas por la Ley – Emakumeen haserrea
Otoiz egiteko ilarak dauden monasterio bakarra dugu Bilbon: Bilborock. Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldia (XXVII edizioa), aurten ere, Bilborock-en egindo da abuztuaren 18-25 bitartean. Erakustaldian, egunero 20.00 etatik aurrera bi talde arituko dira, hamasei guztira.
Lehiaketan parte hartzen duten talde kopurua gorantz doa, eta gero eta zailagoa da tokiren bat izatea jotzeko. Aurten, 83 talde aurkeztu dira,iaz baino 23 gehiago. Emakumezkoen talde kopurua ere, igotzen doa, eta aurten, Penadas por la Ley, neskez osaturiko talde bakarra arituko da. Haien txanda, abuztuak 20a da.

Penadas por la Ley, emakumez osaturiko talde bakarra
Penadas por la Ley, Argentinatik datoz, nahiz eta denbora luze eraman Bizkaian. Bertan, aurrendariak izan ziren 1993 an, emakumezkoen lehengo taldea izanda disko bat grabatzen. 1996 an Sexo Debil diska zirrikatzeilearekin aurkeztu ziren. Estatu ezberdineko jatorriz, protesta eta helburua berdina.Punk klasikoa doinu bereziarekin, emakume argentindarraren ahots haserretua.
Fernando Madina (Reincidentes) produktorearekin lan egin zuten 2004 an bigarren lana kaleratuz.

Zuen iritziak