Taldeek behar zuten leku aproposa dugu Sentinel Rock Club taberna.
Sentinel-en sarrera
2009 urtean Iñakik Erandion Rock taberna zabaldu zuen Judas Priest-en talde Ingeles mitikoaren izenarekin. Izena entzunda, heavy metal lurraldetan murgilduko garela zihur gaude.
Kanpotik, txikiteoen edo langileen taberna bat dirudi baina behin atetik sartu, Heavy Metal zerriak ongietorria ematen digu. Bi solairu ditu, eta dekorazioa guztiz zainduta dago. Bigarren solairuan, eszenatoki txikitxua dugu, baina 4 kideek jotzeko problemarik gabe. Zilarrezko armadurak ostiralaren zain dago egun hortan egiten bait dituzte kontzertuak eta “jende pilo mugitzen”.
Gaztelu moduan apainduta dago
Musika aldetik, Rock-a entzungu dugu gauden denboran zehar. Berdin entzun dezakegu gure lagunen maketa bat edo Iron Maiden-en abestiren bat. Rock Club-a dugu Erandion. Kafe bat har dezakegu goizean, edo arratsaldea pasa kanpoko terrazan.Ordutegia, goizeko 12-tatik 15.30 arte eta arratsaldetan, 19tik aurrera.
Azken egunetako beroak laguntzen gaitu udako arropa armairutik ateratzen. Gona, praka motzak eta sandaliak atera behar izan ditugu eta kanpoan utzi ditzakegu laster bait datoz negu osoan zehar itxaroten egon garena: festibalak. Uztaileko aparteko ordainsaria badugu zertan eman ona hemen ideia batzuk.
Uda eta jaialdiak batera datoz eta promotore eta lagunek, azken orduko mugimenduak egiten hasi dira datozen hilabeteetan izango diren zuzenetarako. Alde batetik, metal-eko lehendabizikoa, Sonisphere (maiatzak 25-26), leku aldaketa komentatu du. John Lennon entzunaretoan egingo da hautsari aurre egiteko eta akanpalekua, gune verdea izango dela informatu du Last Tour International, jaialdiaren promotorak. Hautsa eta lokatsa izan ohi da gertaera hauen kritika handiena. Nahiko ezerosa izaten da bizpahiru egunetan hautsez beteta egotea.
Metal- arekin jarraituz, Anoetan izango den Judas Priest- kontzerturako (maiatzak 20), Erandioko Sentinel tabernak, autobus-a aterako du. Aspaldiko ideia dugu busena. Fernando, Bilboko Metal Attack pub-eko aspaldiko jabea hasi zen honekin eta bere itzala dirau. Aukera paregabea gida baimena ez dutenentzat, bakarrik doazenentzat lagunak egiteko edo kuadrilarekin guztiok batera joateko.
Punk jaialdiak Viñarock -ekin hasi ziren baina oraindik asko ditugu aukeratzeko. Aupa Lumbreiras!,( uztailak 13-14Alikanten) besteak beste, euskal taldeak egongo dira: Gatillazo, Lendakaris Muertos, Barricada, Soziedad Alkoholika eta Manifa. Azken hauek, Portugaletetik datoz eta talde gaztea izanda, bigarren urtez egongo dira izen handikoen artean. Iaz sekulako jendetza izan zuten, aurten euskal herritik kanpo ikusteko aukera ematen digute Manifabusarekin.
Azken orduko eransketa Los SuavesDerrame Rock-en. Rock-a ez da geratzen krisi-tik kanpo eta horregatik, harritu egiten nau adibidez, Derrame Rock festibalak ateratako bono kolega. Lagunekin sarrerak ateratako deskontua izateaz aparte, edaritan 25€ ematen dute, ideia hona kontuan izanda gertakizun hauetan dauden prezioak.
“El Drogas“, Barricada-ren abeslari ohia, aspaldiko proiektua berpiztu du Txarrena-ren lehenengo diskaren re-edizioarekin.
Lan hau,diska eta liburua da eta Maiatzak 8 tik aurrera erosi daiteke Maldito Records-en dendan.
Alde batetik, Enriquek idatzitako 14 idazkin ditu “El Ojo de la Aguja” izenarekin eta bestalde, bi CD. Baten, 1992 ko Txarrena-ren diska originala konposizio extra batekin entzun dezakegu eta bestean “Libros Prestados” izeneko Cd-an, El Drogas-ek sortutako eta ”La Cueva de los Txandrios“-en(maketak grabatzen dituen txokoan),berak ere akustikoki grabatutako 12 abesti berri daude.
20. urtebetetzea ospatzeko kontzertuak tabernetan egingo dituzte bertan hasten bait da musikalari baten istorioa leku hauek bait dira rock-a zabaltzen laguntzen dutenak.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak