Artxiboa

Apirila, 2012 (r)entzako artxiboa

Kitarren garrasia Santurtzin

2012(e)ko Apirilak 27 Lorna Iruzkinik ez

San Jorge jaiak direla Santurtziko portuan rock kontzertuak egingo dira ostiral gau hontan, Apirilak 27.

Hard rock doinuak entzun ahal izango ditugu internazionala bihurtu den Airless taldearekin. Haien diskak disketxe finlandarrekin atera dituzte,Lion Music, eta Japonen ere ezagunak dira  Mellow Music – ek editatu bait ditu “Airless” eta “2nd Round” lanak.

Jimmy Hendrix -ekin eta Paul Gilbert-ekin, besteak beste, kide izan ziren  ”Singing to the world“, dorre bikietan hildakoen omenean egindako bilduman.

Robert Rodrigo-k 6 kordeei aurre egiten die kitarrari ahots propioa emanez.

Melodia eta erromantizismoa alde batera, Indomables-ek gorputza mugitzera eramango gaitu soinu bortitzagoarekin. Hona hemen, azken laneko “IV”, bideo bat moteoreak berotzen hasteko.

Subversion X -en lan berria

2012(e)ko Apirilak 26 Lorna Iruzkinik ez

El lugar dónde reina la locuraSubversion X –en lan berria dugu eskuartean.

Ezkerraldeko taldeak, lan berria atera du WC Discos Madrilgo disketxearekin. Carlos Creator produktorearen The Rockstudios-en grabatua izan da pasadan urtean.

El Lugar donde Reina la Locura

El Lugar donde Reina la Locura

Diskografia osoko diskarik punkena zihur aski. Diseinu aldetik eskuz egindako marrazkiak ditugu liburutxo osoan zehar, ahaztu gabe, hildakoen txokoa.

Erotasunaren etxea non dagoen jakiteko diskoa entzun beharko dugu eta letrak irakurri, bertan omen dago historiaren giltza.

Apirilak 28 an, Barakaldo-ko Edaska aretoan aurkeztuko dute diskoa zuzenean 5€ ko sarrerarekin.

Larunbateko kontzertuaren kartela

Larunbateko kontzertuaren kartela

Barullo – Tu última jugada

2012(e)ko Apirilak 24 Lorna Iruzkinik ez

Barullo talde Bilbotarrak ostiralean( apirilak 27), Bilborock aretoan aurkeztuko du disko berria ” Tu última Jugada“.

Barulloren hirugarren lana, "Tu última jugada"

Barulloren hirugarren lana, "Tu última jugada"

Labetik irten berria dugu Barullo taldea. Nahiz eta 2004 urtean lehenengo maketa atera, La barrikada, orain dela pare bat urterarte ez dugu haien notiziarik jaso.

Punk melodiko etiketarekin mugitzen dira, baina azken lan hau, askoz gogorragoa da. Metal influentzia nabaritzen da taldean sartu berria den Argoitz Aranguren-en( bigarren kitarra) eskutik.

Lan honetan, Gari eta Txikin ( Ska-p ren tromboia eta trompeta) lagun izan dute “Dramatika Realidad” abestian.

Gorria da haien identitate kolorea, bai ikur bisual bezala baita abesten duten gaietan. Inkorformismoa eta haserrea nabaritzen da Mono abeslariaren barnetik.

Lan hau Javier San Martin Sonido XXI ko produktoreak egindakoa da eta Maldito Digital disketxearekin atera dute.

Uribe kostan entsaiatzeko lokalak

2012(e)ko Apirilak 18 Lorna Iruzkinik ez

Bizkaian dauden entsaiatzeko lokalen bila aritu naiz eta lehenengo geltokia, Uribe kostan egin dut: Grabasonic

Bertan, Ivanekin egon nahiz hizketan. Biologoa izanik, haren musika zaletasuna, 180 metro karratuko lokala zabaltzea eraman zion orain dela 10 urte.Valhalla taldea zuen mendea honen hasieran eta orain Reno Renardo-rekin dabil Estatua ezagutzen.

Une atsegina lagunekin igarotzeko leku aproposa da. Lokalak ekipatuta daude bateria eta

Local Reno

Entsaiatzeko lokal ekipatua

amplifikadoreekin ordu askeetarako. Egunero joateko aukera ere badago eta nahiz eta lokalak konpartitu, bakoitzak haren giltzak eta kodigoak dituzte edozein ordutan sartzeko. Grabasonik-en ez daude ordurik.

Musika eskola ere badago, kitarra, baxua, bateria eta kantu klaseekin.

Taberna edo sozial gunea dago, zertxobait hartzeko musika egin eta gero, baita beste taldeetako musikoekin egoteko.

Musikan murgilduta egonda, Grabasonic-en lan egiten dutenek, taldeak orientatzen dituzte kontratuak dituztenean edonon jotzeko. “Azken finean, haien abestien jabeak direlako”- gogoratzen digu Ivanek. Musika mota ezberdineko taldeak daude( jazz, blues, rock nahiz metal) baita adin diferenteak, 20-35 urte bitartekoak aurki ditzakegu.

Taberna

Taberna

Oporren buelta auzoetan

2012(e)ko Apirilak 13 Lorna Iruzkinik ez

Apirilaren ekuatorean gaude nahiz eta Aste Santuko operrekin ez irudi. Udaberri izanda,eguraldia ez dugu lagun. Euri tantak lehioan, gorputza berotzeko irrits, oporretan dirua joanda, oraindik baditugu gauzak egiteko dohainiko sarrerarekin. Auzotara hurbildu beharko gara kaleetan usmatzen den musika bizitzeko ordutxo pare batez.

Jabi Sx- Kabiezes

jabi sx kabiezes

Metro, trena edo autobusa har dezakegu Ezkerraldera, rock  haizea hartzeko. Portua ikusi dezakegu kontzertua hasi baino lehen eta 21h- rak aldera Kabiezeraino igotzen badugu Jabi SX Subversion X taldeko abeslariak, kontzertu akustiko bate mango du Charlety tabernan, Kabiezes- ko rotondan. Dohainikoa izanik, Sabina, Burning eta beste abeslari batzuen bertsioak entzungo ditugu.

Gustuak gustu, larunbatean nahiago izanez gero, Nervion ibaia pasa , eta langileriaren usaina galdu gabe, Erandiora hurbiltzean, geraleku finko bat bihurtzen hasi den taberna dugu, Sentinel Rock club-a, asteburu oro egiten dituzte kontzertuak eta larunbatekoa ska gaua izango da.