Barricada-ren bideo berria
Barricada-ren diska berria Flechas Cardinales entzun ahal izateko, Apirilaren 17rarte itxaron beharko dugu, baina momentuz, badaukagu haien lehenengo bideoa.
Barricada-ren diska berria Flechas Cardinales entzun ahal izateko, Apirilaren 17rarte itxaron beharko dugu, baina momentuz, badaukagu haien lehenengo bideoa.

Pasaden astean, La Jungla Sonora – n egon baziren zuzeneko kontzertu bat grabatzen diska berria aurkezteko, aste hontan, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo dira. Sarrerak 12€ aurretik /15€ takilan balio dute eta Gora tabernan erosi daitezke.
Iruñean 2004. urtean sortutakoak dira. Sekulako arrakasta izan ondoren estatu osoan zehar, deskansu hartu zuten iaz eta badirudi gogor zapalduko dutela aurten. Crucificados por el Antisistema Tour martxan da. Nabarmentzeko daten artean, udako Aupa Lumbreiras! Irailean eta etxetik hurbil, Zaramilloko (Bizkaia) Saratxo Rock festibalean hurrengo Apirilak 21 ean.
Poncho K, Manuel Paez (Germenes), Oskar Ces (Lomo Electrico) eta Ziku (Envidia Kotxina) elkartu dira Eskobuto- ri omenaldi bat egiteko Cerebros Destruidos izenarekin.
Zikurekin hizketan egon gara eta ” Eskorbutoren jarraitzaileak garenez pentsatu genuen haien oroimenean abestiak jarraitzen dutela eta musika hontan hasten diren gazteek, haien kantak ezagutzeko” esan digu.
“Pakori komentatu genion ideia eta oso ongi iruditu zitzaion” jarraitzen du Zikuk.
Nahiz eta ideia hasiberria izan, Bilbotik pasako direla adierazten digu omenaldi honen abeslariak.
Iosuren hil urteurrena heltzear dagoela, beti gogoan izateko zerbait egin behar genuela dio Zikuk baina oraindik garatu gabe dagoela era kontatzen digu. Uda pasatzean, aretoen bira hasiko dira.
Momentuz eta datu gehiago jasotzearen zain gauden bitartean, Aupa Lumbreiras!! udako festibalean ikusteko aukera daukagu.
Eskorbuto omenaldiaren kideak
Poncho K – Kitarra / Ziku – Ahotsak / Manuel – Bateria / Oskar – Baxua
Eskorbuto – Cerebros destruidos
Euskal punkaren berpizpena
Euskadiko punk taldeek izandako arrakasta ikusita, egungo musikariek espiritu hori berpiztu nahi dute. Iaz Cicatriz, talde Gasteizarrarekin gertatu zen. Goar Cicatriz – ek, lagun batzuekin elkartu zen Espainiatik bira bat eginez. Aurten Bizkaitarrei dagokie txanda.
Zuen iritziak