Artxiboa

Iraila, 2011 (r)entzako artxiboa

II. Kutxa Kultur Moda erakustaldia

2011(e)ko Irailak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Urriaren 7an, 8an, eta 9an, Kultur Kutxa Moda diseinatzaile gazteei zuzendutako erakustaldiaren bigarren edizioa egingo dute Donostian. Errege Katolikoak kalean jarriko duten karpan erakustokiak, desfileak, DJen emanaldiak eta bestelako ekimenak antolatu dituzte.

Diseinatzaile hauek hartuko dute parte: Lavandera, Mireia, Letitare, Masamargo, Agurital, Marisildas, Haizea, Leire Laparra, Estibaliz de Cristóbal, Azabala, Numero 9, Ilazki, Recycling by Benedetta Orsoli, Ali de Bali, Elena Silvestre, Nerea Lurgain, Re.diseño, Elena Gallego, Iraia Oiartzabal eta Iunik.

Programazioa osatzeko, moda argazkilaritzari buruzko ikastaro bat ere eskainiko dute. Bertan parte hartzeko inprimakia urriaren 3a baino lehen aurkeztu behar da.

Elenagallego

Argazkia: Elena Gallego diseinatzailearen lanen irudi bat. Iturria: Kutxa Kultur Moda

Categories: 1 Tags: