Orrialde nagusia > Moda > ‘Nancy’ bilduma berria aurkeztuko du Ion Fizek Valencia Fashion Weeken

‘Nancy’ bilduma berria aurkeztuko du Ion Fizek Valencia Fashion Weeken

bocetoSERIEBY-V12

Diseinatzaile bilbotarrak Valencia Fashion Week jaialdian parte hartuko du, irailean, ‘Nancy’ bilduma berriarekin. Bere hastapenetan inspiratu zuen panpina omendu nahi izan du estetika ‘retroa’ lortzeko, Technicoloren oinarrituta, Pop, Mod eta Swing diseinuei esker.

60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloa kolore bizien eta tonu naturalen kontrastearekin lortu du. Gainera, ez dira faltako bordatuak, txori estanpatuak, Nancyren ilustrazioak eta, gizonezkoen kasuan, koloretako estanpatu marradunak.

Valencia Fashion Weeken irailaren 7ko 21:00etan egingo duen desfilean ikusi ahal izango dugun bilduma honen atariakoa uzten dizuegu, zirriborro honekin.

Categories: Moda Tags: ,
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.