Lisboako kaleetan zehar galtzeko modu berezia erakusten du gida honek.
Kaleko arteari esker hiria dinamizatzea bilatzen duen proiektua da hau. Hainbat artista gonbidatu eta hutsik dauden etxeetako etxaurreak margotzen dituzte, eraikin hauek berpizteko. Auzo eta kaleetako giroa indartzeaz gain, hiriko mugimendu kulturalari arnasa ematen dio.
Krisiak eragindako jazarpenari aurre egin eta bidaia harrigarri bezain erakargarria bilakatu da ekimena.
Diseinatzaile bilbotarrakValencia Fashion Week jaialdian parte hartuko du, irailean, ‘Nancy’ bilduma berriarekin. Bere hastapenetan inspiratu zuen panpina omendu nahi izan du estetika ‘retroa’ lortzeko, Technicoloren oinarrituta, Pop, Mod eta Swing diseinuei esker.
60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloa kolore bizien eta tonu naturalen kontrastearekin lortu du. Gainera, ez dira faltako bordatuak, txori estanpatuak, Nancyren ilustrazioak eta, gizonezkoen kasuan, koloretako estanpatu marradunak.
Valencia Fashion Weeken irailaren 7ko 21:00etan egingo duen desfilean ikusi ahal izango dugun bilduma honen atariakoa uzten dizuegu, zirriborro honekin.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak