Artxiboa

Ekaina, 2011 (r)entzako artxiboa

Ardophonic, ardoa eta musika Bilbo zaharrean

2011(e)ko Ekainak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aux Magazine aldizkariak uda ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu. Bilbo zaharreko Gorte kaletik Olano kalera doazen eskaileratan kontzertuak antolatuko dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 14an.

Zapatotipobota eta Planetaleta arduratuko dira ekainaren 30ean proiektu honi hasiera emateaz. Gero, uztailaren 14an, Siete C eta Nave Espacial taldeeen txanda izango da.

Ardophonic-ek ardo ekologikoa dastatzeko aukera ere eskainiko du. Horretarako ireki berri duten La Viña de San Francisco edaritegira joan beharko zara kontzertu egunetan Aux Magazinen azkeneko alean banatzen dituzten kupoiak erakutsiz.

zapatotipobota

Categories: Musika Tags: