Artxiboa

Maiatza, 2011 (r)entzako artxiboa

Juanjo Sáez Bilboko Serie B eta ANTI-Liburudendan

2011(e)ko Maiatzak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

juanjosaez

Juanjo Sáez ilustratzaileak bere lan ezberdinak erakutsiko dituen erakusketa izango du Bilbon. Rock de lux aldizkarian egiten duen ‘Hit emocional’ seriean argitaratutako lanak dira bertan ikusi ahal izango direnak. Bilboko alde zaharrean dagoen Serie B dendan gaur, maiatzak 5, egingo duten inaugurazioan Plan B markarentzat diseinatu dituen bi kamisetak ere aurkeztuko ditu.

Erakusketa datorren maiatzaren 28a arte ikusi ahal izango da eta Serie B-k alde zaharrean eta indautxun dituen dendetan bananduta egongo da. Aurkezten diren lanak denborarekin aldatu egingo dira, behin baino gehiagotan bisitatu beharko dugun erakusketan bilakatuz.

Bihar, maiatzak 6, ANTI-Liburudendan egongo da. INFAME & Co kolektiboko kideek elkarrizketa egingo diote eta bere ibilbidea errepasatuko du. TV3 telebista katean arrakasta handia izan duen ‘Arroz pasado’ telesailean oinarrituta dagoen izen bereko nobela grafikoa ere aurkeztuko du. Bera da telesail horretako gidoilaria.

Juanjo Sáez 1972an jaio zen Bartzelonan. Chemical Brothers edo Los Planetas bezalako taldeen diskoen azalak diseinatu izan ditu, baita Benicassimeko jaialdiko kartela ere. Publizitatean Diesel, San Miguel edo Nike bezalako markentzat lan egin du.

Argitaratu dituen lanen artean Viviendo del cuento eta Arroz pasado aurkitzen dira.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Emozioz betetako soul musika Triz3ps taldearekin, Bilbon

2011(e)ko Maiatzak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

triz3ps

Maiatzaren 4an Javi P3z musikari donostiarrak Triz3ps proiektu berria aurkeztuko du Bilbon. Alberto Bosch (Lau Behi, Parafünk, Hotel) eta Oriol Flores (Miqui Puig, Los Chets) musikariekin batera sortu duen hirukotea da. Zuzenean, Mikel Azpiroz eta Luis Camino ere egongo dira Bizkaia Aretoko eszenatokian.

Parafünk eta Javi P3z Orkesta bezalako taldeeak gidatu dituen musikari donostiarra berriro ere eszenatoki gainean ikusteko aukera izango dugu eta Soul musikan oinarritutako emozioz betetako doinuak eskainiko ditu taldekideekin batera.

Triz3ps

2011-05-04, 20:00etan

Bizkaia Aretoa. Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbao (Bizkaia)

Doan (gonbidapenarekin)

Gonbidapenak EHU Bizkaia Aretoan jaso daitezke 08:00etatik 20:00ak bitartean.

Categories: Musika Tags: