Artxiboa

Apirila, 2011 (r)entzako artxiboa

Kid Koala: ‘turntablismoaren’ festa, Bilbon

2011(e)ko Apirilak 19 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Apirilaren 29an ez baduzu beste planik, joan zaitez Bilboko Kafe Antzokira. Eric San kanadarra, Kid Koala, Fant jaialdiaren aurkezpen festan arituko da.

Mundu zabalean ezagun egin da ‘turntablista’ hau, izan ere, musika jartzeko duen estilo ikusgarriarekin batera kriterio musikal sendoa erakusten du abestiak aukeratzeko orduan. Gainera, jazz eta blues klasikoaren oinarri eta samplerrak erabiltzen ditu bere emanaldiak osatzeko.

Doinu hauek gustoko dituen edonorentzat ezinbesteko erreferentzian bilakatu da. 1997an Ninja Tune diskoetxe ezagunak fitxatu zuen eta hainbat lan argitaratu ditu bertan.

Hip hopean ezinbesteko artista honek antzokian eskainiko duen emanaldia ezinbesteko zita izango da.

kidkoala

Categories: 1 Tags: