
Soul eta r&b doinuak lantzen dituen musikari gaztea da Jesse Dee. Datorren ostiralean, martxoak 25, Bilboko Fever aretoan eskainiko du bere zuzeneko indartsua.
2009an egin zuen debuta ‘Bittersweet Batch’ diskoarekin. Soul indartsuz betetako lana da eta egun, askok Eli Paperboy Reed bezelakoen doinuen alboan kokatzen dutena. Diskoa aurkezteko birak Etta James edo Al Green bezalakoen aurretik emanaldiak eskaintzera eraman zuen.
Bilbon eskainiko duen emanaldian The soul sultans taldearen laguntza izango du, bertan ondoko musikari hauek biltzen dira: Jokin Salaberria (Johnny kaplan& Lazy stars, Rubia, etc.), Natxo Beltrán (Atom rhumba, Walking class hero,John Wayne, Txuma Murugarren), Iker Piris (Walkin class hero) eta Freddy Pelaez (Organyks).
Share on Facebook

GLOBAL FUNK PARTY!
11/03/2011 | 23:00
Global Funk presents:
DJ FARRAPO + ARKA! Djs @ KAFE ANTZOKIA
Bilbao
12/03/2011 | 23:00
Global Funk presents:
DJ FARRAPO + MAKALA Djs @ LE BUKOWSKI
Donostia-San Sebastián
13/03/2011 | 23:00
Global Funk presents:
DJ FARRAPO (Italy) @ BE BOP
Donostia-San Sebastián
DJ FARRAPO (Italy)
Dj, ekoizle eta musikari italiarra da Farrapo. Ospea dj bezala egin duen ibilbide sendoak ekarri dio, Brasil eta Europako areto eta jaialdi ezagunetan emanaldiak eskaini dituelarik. Rainer Truby (Alemania), Paul Murphy (Erresuma Batua), Buscemi (Belgika), Flow Dynamics (Australia), Drumagick (Brasil), Zero DB eta beste hainbat dj-en alboan taularatu da. Mundu osoko doinu tradizionalen eragina erakusten duen soinua erakusten dute bere ekoizpenek. Maisuki nahasten ditu Balkanetako, Brasileko eta Afro soinuak gaur egungo drum´n´ bass, broken beat eta break beat bezalako estiloekin. 4 single argitaratu ditu: Baiano Vem Baiano Vai, 2006; Afro Art rec – Spaghetti Samba; 2007; Record Kicks – Frango Assado, 2008 eta Tam Tam studio – Swingy Mama, Resense. 2010 . Gainera, ‘Hotel Costes 11′, ‘Brazilectro 10′ eta ‘Sambass’ bilduma ezagunetan parte hartu du. Alemaniako Agogo rec diskoetxeak bere disko berria argitaratuko du 2011ko udaberrian.
Share on Facebook

Ostiralean, martxoak 11, arratsaldeko zortzietan Three Elements aretoan erakusketa berri bat inauguratuko dute.
Arteuparte aldizkariak NYC STYLE izenburuarekin Hermanos Aguas proiektuak New Yorkera egindako bidaia erakutsiko du. Dokumental baten emanaldiak lagunduko duen ekitaldian inoiz lokartzen ez den hiriburuari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira. Gainera, 60ko hamarkadako funk eta musika beltzak osatutako saioa egingo du Alex Diazek.
Arteuparte magazine & Three Elements
Andia Kalea, Donostia
Share on Facebook
MALEN SKATE KLUBA PROMO from skatergoris.com on Vimeo.
Malen skate klubak antolatuta, skate txapelekta egingo dute Mungian datorren maiatzaren 7an. ‘Banks’ modalitatean egingo duten lehiaketan truku berezi, ikusgarri eta ezberdinak egin ahal izango dituzte parte hartzaileek.
Arauak:
-Txapelketan parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira. Honekin, partaideentzako edariak egongo dira eta hauek zozketa desberdinetan parte hartuko dute. Babesleen sari ugari eskuratzeko aukerarekin.
-18 urtetik beherako partaideek tutore batek lagunduta joan beharko dute. Gainera, tutore honen baimena erakutsi beharko dute txapelketan parte hartzeko.
- EZINGO DA ERDIGUNEKO RAMPA ERABILI. (Horretarako beste froga bat egongo da: ‘zentraleko truko onena’).
-3 partaidez osatutako taldeak egingo dira eta hauek 5 minutu izango dituzte euren trukuak erakutsi ahal izateko.
- Finala egiteko modua partaide kopuruaren arabera antolatuko da.
SARIAK:
- Lehen saria: 600 euro
- Bigarren saria: 300 euro
- Hirugarren saria: 200 euro
Share on Facebook
Zuen iritziak