Orrialde nagusia > Sailkatugabeak > Errealitate garaikideak II: Espazioak

Errealitate garaikideak II: Espazioak

BizBak ekimenak Errealitate garaikideak zikloaren bigarren edizioa antolatu du ‘espazioak’ gai nagusitzat hartuta. Artista eta eragile kultural ezberdinen laguntza izan dute horretarako eta espazioa ulertzea eta honi buruzko hausnarketa egitea du xede.

Proiekzio, mintegi eta beste ekimen batzuk antolatu dituzte programazioa osatzeko.

Egun hauetan, adibidez, Fill The Gap. Los nuevos usos del espacio público sinposioa egiten ari dira gai ezberdinei buruz eztabaidak antolatuz. Elena Casado, Carme Nogueira, Andrés Jaque, Amparo Lasén, Correveidile, Amador Fernández Savater, Leonidas Martín Saura, Asier Pérez eta Iñaki Martínez de Albéniz (moderatzailea) dira parte hartzaileak eta otsailaren 14an (16:00 – 20:00) eta otsailaren 15ean (10:00 – 14:00, 16:00 – 20:00) egingo dituzte.

Otsailaren 16an Octubre en el norte: Temporal del noroeste (Márcelo Expósito, 1995, 90′) filma eskainiko dute. Otsailaren 22an, The Yes Men (Chris Smith, Dan Ollman, Sarah Price, 2003. 97’).

Amaitzeko, Exit Trough the Gift Shop (Bansky, 2010. 87’) dokumentalaren proiekzioa eta honi buruzko solasaldia egingo dute otsailaren 24ean.

Ekitaldi guztiak dohainik dira eta proiekzioak 19:30etan hasiko dira.

Categories: Sailkatugabeak Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.