Orrialde nagusia > Musika > Fever Reentré eta Peter Hook

Fever Reentré eta Peter Hook

Bilboko Fever aretoak ateak irekiko ditu asteburu honetan. Datozen hilabeteetarako prestatu duten programazioaren aurrerapen bat egin dute gainera. Urriaren 9an adibidez Peter Hook-ek Unkown Pleasure diskoaren berrikuspena egingo du. 1979an argitaratu zuen diskoa Manchester-eko Joy Division taldeak eta belaunaldi ezberdinentzako ikono batean bilakatu da.

Hook duela urte batzuk ikusi genuen disko horretako hainbat kanturen moldaketak egiten New Order-ekin batera, Primavera Sound jaialdian. Orain, berak sortutako proiektu berriarekin datorkigu.

Larunbat honetan Fever-en egongo diren dj-en artean berriz, Javi Pez eta Dj Amable bezalakoak aurkitzen ditugu. La Tigresa de Oriente edo Wendy Sulca taldeak gustoko dutenek La’s Monica’s Randall’s ikusteko aukera ere izango dute.

Honetaz gain, datorren irailaren 17an itzuliko dira Art After Dark saioak. Ellen Allien eta Mucho Muchacho izango dira egun horretako gonbidatu nagusiak. Badakizue, Guggenheim-a gauez irekia, erakusketetara sartzeko aukera, musika emanaldia atrioan, terrazara ateratzeko aukera, etab. edariak doan izatea falta zaio bakarrik.

Categories: Musika Tags: ,
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.