Ekainak 23, asteazkena, LEMONADE taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Brooklynetik datorren taldeak dantzarako proposamen berezia erakutsiko du. Delorean taldeko zenbait kidek bestalde, Dj K**O-rekin batera Desparrame festa egingo dute ondoren.
Zalantzarik gabe, uda hasteko modu aproposa izango da.
Satoshi Date japoniarrak bere bilduma berriaren aurrerapena erakutsi digu bideo honetan. Bere diseinuak, lanerako duen leuntasunagatik ditugu horren gustoko.
Bideo single-a asmatu duen abeslariak Tolosan aurkeztuko ditu bere kantu berriak. Oraindik argitaratu gabe dauden abestien bertsioak egiten dituen artista bakarrenetakoa da. Hori eta beste gauza askorengatik gustoko dugun kantaria zuzenean ikusteko aukera berri bat duzu beraz, oraingoan arropa denda batean.
Asteburuari soinu banda Arrasaten zuzenean arituko den Ruby Suns taldeak jarriko dio. Ostiralean izango da hori. Larunbatean berriz, The Thematics Donostiako Arraun tabernan arituko dira.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak