Artxiboa

Maiatza, 2010 (r)entzako artxiboa

La Vie de Rosita, Idoia Montero

2010(e)ko Maiatzak 21 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Ezagutu berri dugun diseinatzaile bati buruz hitz egin behar dugu.Idoia Montero deitzen da eta Donostiarrak La Vie de Rosita bere markaren atari berria estreinatu du.

Maitasuna du inspirazio iturri eta bere bigarren bilduman eskuz egindako marrazkiak erabili ditu. Hauek, kolore leuneko kotoizko kamisetetan apaintzen ditu eta horren ondorioa efektu indartsua duen emaitza da.

Bilduma osatzeko, lehen aldiz bitxiak diseinatu ditu. Urre horian bustitako bitxiak dira, esmaltatuak. Hauek sortzeko musikan oinarritu da eta punk, rock eta grunge-aren arteko nahasketaren ondorioz irudi errebeldea duten diseinuak lortu ditu.

Categories: Moda Tags:

Mojomatics Donostia eta Gasteizen

2010(e)ko Maiatzak 20 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Italiatik datorren taldea da Mojomatics eta garage doinuak rock zikinarakin nahasten ditu. Bi kidek osatzen dute. Maiatzaren 20an Donostian arituko dira, Bukowskin, eta maiatzaren 24ean Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan.

Love of 74-en izan dugu bere berri eta ezagutzen ez badugu ere, ondoko bideoa ikusita argi dago zikinak izan nahi dugula, haien doinuekin izerdia botaz.

Categories: Musika Tags:

Beltza Records Radio

2010(e)ko Maiatzak 20 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Donostiako alde zaharrean dagoen Beltza Records disko dendak irratia jarri du martxan bere webgunean. Interneteko atarian, diskoak erosteko aukera izateaz gain, gonbidatu ezberdinek egindako irratsaioak entzuteko aukera ere izango dugu aurrerantzean. Dreadrive kolektiboko lagunak izan dira parte hartu duten lehen gonbidatuak eta besteak beste Lone Ark zigiluaren argitalpen berriak entzuteko aukera eskaini digute.

Categories: Musika Tags:

Belaza Gallery, eskaintza bereziak

2010(e)ko Maiatzak 20 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Pozarren gaude Belaza Galleryko lagunek bidali diguten mezuarekin.Alhondigaren eraikinaren estreinuarekin batera ezagutu dugu Arrikibar plazaren itxura berria,  Philippe Starck diseinatzaileren eskutik datorrena.

Arrikibar plazan bertan kokatuta dago Belaza Gallery eta ospakizuna luzatzeko eskaintza bereziak eskaini dizkigu: %10eko beherapena 2010eko udaberri/ uda bilduman eta %60ko beherapena gainontzeko produktuetan.

Alhondigaren irekieraz gozatzeko modu berezia da hau eta Belaza Galleryk dituen diseinu esklusiboak eskuratzeko aukera hau maiatzaren 29 arte luzatuko dute.

Eskertzekoa da bizi dugun krisi garaian honelako galeriek egiten duten apustu eta esfortzua. Izan ere,  hirien itxura ez dute eraikin berriek bakarrik aldatzen, jendeak ere parte hartu behar du horretan. Gure armairuaren itxura berritzeak kaleko giroari kolore berriakin betetzen lagunduko digu.

BelazaGallery

Categories: Moda Tags:

Eternal Child

2010(e)ko Maiatzak 19 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Estambuleko marka bat ekarri nahi dizuegu oraingoan. Emakumearen gorputzera egokitzen diren estanpatuek osatutako diseinuek osatzen dute bere bilduma. Testura eta egitura ezberdineko lanak dira, kolore leun eta biziak nahasten dituztelarik.Emakumearen irudira egokitzen diren lan hauetan animaliaren presentziak arima berezia ematen die diseinuei.

Categories: Moda Tags:

Kaleko legea

2010(e)ko Maiatzak 18 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Banksy aske ari da New Yorkeko hormak margotzen. Hemen izan dugu horren berri. Guk irudi batzuk ekarri nahi izan dizkizuegu.

Bere ibilbidea gerturatu nahi digun filma ere kalean da eta trailerra erakutsi nahi dizugu:

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Stiu, bilduma berria

2010(e)ko Maiatzak 18 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Udako arropa jazteko gogoz gaudenez, udako bildumen bila hasi gara. Stiu marka italiarrak bere oinetakoak erakutsi dizkigu eta hemen aurkitu baditzakezu ere, guk zuri erakusteko argazki batzuk aukeratu ditugu.

Denbora luzean blogean idatzi gabe egon gara, gure webgunea martxan jartzen ibili garelako.Horregatik, zuen pazientzia eskertu nahi dugu,

arka!

Categories: Moda Tags: ,