Orrialde nagusia > Musika > The Hype machine: blog 2.0

The Hype machine: blog 2.0

2010(e)ko Otsailak 16 Korova Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

hypem

Garai txarrak dira blogentzat. Top mantaren konpetentzia desleiala gainditu ostean, material fonografikoen eskubideak dituztenek blogak jarri dituzte jomugan. Blog espezializatuen bitartez abestiak deskargatzen genitueneko garaiak bukatu dira eta geroz eta ohikoagoa da blogetan “Itxita” kartela ikustea.

Arrazoi horiek tarteko, The Hype machine moduko asmakizunak gure moduko musikazaleontzako oso egokiak dira. Aipaturiko blogak ez du deskargarik eskaintzen, baina bai abesti eta nahasketen VIP zerrenda oso bat. The Hype machineko zerrendan ageri diren abesti guztiak kalitate handikoak dira eta zure zerrendan sartzen badituzu, arrakasta bermatuta izango duzu. Hori bai, ahaleginak egin beharko dituzu abestiok jaisteko.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.