Orrialde nagusia > Komunikazioa > Rocket Magazine

Rocket Magazine

ROCKET MAGAZINE # 4 : THE NAÏF ISSUE

rocket1

Rocket Magazine, Issue 04 – Naïf aldizkariaren alea kalean da jada. Ale berri honetan Rocket Magazine aldizkariak xalotasuanren gaineko bere ikuspuntua ematen du, onirikotik urba artera eta animetik happy rock popera. Modaren gaineko editorialak diseinatzaile berrien proposamenez beterik daude eta argazkilarien ikuspuntua ere oso garrantzitsua da. Zenbaki honetan Rocketek Xavi Gordo, Alex Llopis, Krzysztof Wyzyski, Mario Leko edo Erika Svensson artisten lana erakusten du beste behin. Euren argazkiekin ohetik jaiki eta gosaldu arteko tartea islatzen dute.

Oraingoan, Rocket Magazinen arkitekturan eta barrualdeen diseinuan zentratu nahi izan dute. Kuxkuxero samarrak direnez, Manuel Bolaño, Santi Balmes eta Gaby Castellanos artisten bizitza ikertu dute elkarrizketen bitartez.

ROCKET MAGAZINE & KOROVA : IT’S A ROCKET WEEKEND!

Rocket 2010

Datorren asteburuan Rocket Magazine Euskal Herrira helduko da, Donostiara, hain zuzen ere. Rocket Magazine aldizkariaren ale bat hartzen lehena izan nahi baduzu, agertu zaitez Zurriolako Ondarra Clubera. KOROVAk Rocket aldizkariaren aurkezpen jaia antolatu du datorren larunbaterako. Otsailaren 6an, gauerdian hasita, KOROVA DJ SET lurrazpiko fashionismoa eta beste mundu bateko arrakastak itsasertzean…

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.