Artxiboa

Otsaila, 2010 (r)entzako artxiboa

Asteko diskoa: Two Door Cinema Club: “Tourist History”

2010(e)ko Otsailak 26 Korova Iruzkinik ez

TDDC

Two Door Cinema Club taldearen historiak elezahar taxugabe horietakoen antza du. Askotan entzun dugu bai, halako hoteleko mandatugile gisa hasi zen eta orain multinazional bateko presidente da. Eurak ez dira garrantzizko ezerren buru momentuz. Duela gutxi Ipar Irlandako txoko galdu bateko garaje batean egiten zituzten entseguak eta egun eszena alternatiboko talderik aipagarrienetakoa da. Ados, denok entzun dugu halako istorioren bat aurrez.

Egoera are surrealistagoa da Two Door Cinema Club taldeak disko berria Kitsune zigilu frantziarrarekin grabatu duela aipatzen badugu. Frantziako disco mugimenduko diskoak grabatzen espezializatuta dagoen Kitsune zigiluak ezagutarazi zuen taldea. Ez dakigu zer eraman zuen croissantak gustuko dituen talentu bilatzaile bat Ulster hirira. Petroleoa aurkitu zuen, hori da errealitatea eta horren aurrean ezin dugu ezer egin.

Tourist History da karanbola horretatik jaiotako lehen diskoa. Aipaturiko diskoa pop gogorrez, kantu dantzagarriz, anabolizatzailez puzturiko gitarrez, doinuez, leloez eta 10 abestiz beteta dator. Two Door Cinema Club taldea ez du ezer berria asmatu eta ez du asmatzeko asmorik ere. Bere musikak ondorengo taldeen nahasketatik ateratakoa dirudi: Vampire Weekend, Phoenix, Hard-F, Stereophonics edo baita Franz Ferdinanden “The Fallen” edo “Take Me Out” abestietatik. “Undecover MartyN“, “I can Talk” eta “Something Good can Work” abestiek ez dute asko elikatzen, baina ordu artean mokaduak jateko modukoak dirudite. Abesti horiek entzunez ongi pasatu dezakezu, iluminazio mistiko baten zain ez bazaude behintzat (horretarako gorde dizugu Besnard Lakes musikariaren berriena). Tourist History ez da zure bizitzako diskoa izango, taldekideen bizitza diskoa da eta umeak bezala ari dira gozatzen.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Neonized

2010(e)ko Otsailak 23 Korova Iruzkinik ez

Neonized

Neonized guneak erabiltzen dituen argazki, kolore, link eta etiketek blog itxura ematen badiote ere, musika elektronikoaren bytes hoberenak biltzen dituen eremu berezi baten aurrean gaude. Funk, house techno, dubstep edo erremix berrienak erakusten dizkigu. Dj-ak ez doaz zerura, Neonized-era baizik.

Categories: Musika Tags:

Orain: 310 Project

2010(e)ko Otsailak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

310 Project taldeko kideek gaztetxoenei laguntzen diete patinetea hartu eta skate parkera joaten. Ondoren, euren dohainak jasotzen dituen bideoak grabatzen dituzte.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Fernando Gutierrez, Noventa Grados ekimeneko hurrengo gonbidatua

2010(e)ko Otsailak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Demode

Otsailaren 25ean iluntzeko zortzietan hasita, Fernando Gutierrez artistak Noventa Gradosen Gorputza ekimenean parte hartuko du. Asturiarrak bere proiektuen parte aktibo bihurtzen du ikuslea. Irudiak birziklatzen ditu eta ustekabeko transformazioen bitartez ezintasunaren irudimenezko kolektibo bat sortzen du. Fernando Gutierrezek eraikuntza mental batean murgilduko gaitu. Gorputzaren kontzeptua erabiltzen du gertaera eta parte-hartze gogorren abiapuntu gisa.

Ekitaldi eta erakusketa hori Gorputza proiektuaren gonbidapenez egindako azkena izango da. Hala ere, kontua ez da hemen amaitzen. Ondoren, Gorputza Call Processek produzituriko ikusteko aukera izango da Noventa Grados eta liquidDocsen komisariotzarekin. Ezbairik gabe, proiektuaren urrezko paparreko orratza izango da.

Anti liburu-dendako programazioa

2010(e)ko Otsailak 19 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Pascal

2010/02/15 – 2010/03/31

Exposición bat bi hiru komagata

Amorebieta-Etxanoko liburutegia

Otsailak 25

Hitzaldia: Haurtzaroa eta abangoardia

10:30ean eta 19:30ean Amorebieta-Etxanoko Zelaieta auditorioan

Otsailak 27

Kami Asobi lantegia, Jolas dezagun paperarekin

16:00etan eta 18:00etan Amorebieta-Etxanoko Zelaieta aretoan.

Martxoak 12-13

Zori-joko liburuak. Kola, papera eta artaziak!

20:00etan eta 23:00etan

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Orain: Gora Japon

2010(e)ko Otsailak 19 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gora Japon taldearen kontzertu batera joan dira Orain taldeko kideak. Amaieran, Miriam eta Jon kideekin mintzatu dira euren musika hobeto ulertzeko.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Asteko diskoa: The Black Box Revelation: ‘Silver Threats’

2010(e)ko Otsailak 19 Korova Iruzkinik ez

cover

Jan Paternoster eta Dries Van Dijck kideek osatzen dute The Black Box Revelation musika taldea. Lehenak gitarra jotzen du eta bigarrenak, perkusioa. Talde horrek ere bi kideren aldeko apustua egin du, aurretik Kills, Blood Red Shoes, The Dead Weather edo White Stripes taldeek egin zuten bezala. Premisa horretatik abiatuta, ez da imajinazio asko behar zerren aurrean gauden jakiteko. The Black Box Revelation taldeak garajeko soinua zaratatsua lortzen du akorde sinpleekin.

The Black Box Revelation ez da lehen aldian entzunda dirudien bezain amerikarra. Paternoster eta Van Dijck kideek ohore egiten diote Europa Zaharreko euren abizenei, nahiz eta Jon Spencerren musikarekin begiak dir-dir egin edo hankak Londresera bidean jarri. Londresen eman zioten forma Silver Threats izeneko bigarren diskoari. Ray Daviesen Konk Studios delakoan grabatu zuten 12 abestiz osaturiko diskoa. Lan horretan praktikan jarri dute Eagles of Death Metal taldearen telonero izanda ikasi zuten guztia.

Silver Threats rock n’roll generoko ohiko disko bat da eta ez dugu sorpresa handirik aurkituko. Diskoan Keith Richardsen eskua, Howlin’ Wolfen izter bat, Iggy Popen hiru saihets eta punk barrunbea dago. Posible da azken nahasketan pusketa handiekin eta gaizki birrindutako hezur zatiekin topo egitea. Hala ere, delicatessena bilatzen ari bazinen, jatetxez nahastu zara. The Black Box Revelation taldearen soinua kirrinkaria eta oinarrizkoa da, baina noise generoko bilduma ezinhobea ere bada. Inoiz eskuetan Cramps, Dinosaur Jr edo Jesus and Mary Chain taldeen diskoren bat izan baduzu, gustatuko zaizu. Hainbat oinarri elektroniko sartu dituzte eta behin eta berriz aipatu dute Beck euren eragin gisa. Azken finean, ezin dute ezin dute underground kulturaren baitakoa izan, bizilagun gisa Vive la Fête izanda.

Orain: Ja! Studio

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Orain-eko lantaldea Ion Ander Beloki erakusleiho-apaintzailearen lana ezagutzera joan da. Esaldi batean laburbilduta hau da bere filosofia: “Begiradak probokatu, hori da eskaparateak egin behar duena; eta ez aspertu.”

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Cibelesek ateak ireki ditu

2010(e)ko Otsailak 18 Carol Marin Iruzkinik ez

cibele2

Cibeles Madrid Fashion Week ekimenak ateak ireki ditu. 51. ekitaldia berritasunez beteta dator. Berrikuntza horietako batzuk eztabaida handia piztu dute. Esate baterako, Madrilgo ibiltokian ibiltzeko kuota bat ordaindu behar izan dute diseinatzaileek. Komite Exekutiboko presidentearen hitzetan, neurri horrekin ekimena antolatzeak berekin dakarren gastuari aurre egin nahi izan dio.

Modaren asteak egun bat gehiago iraungo du aurten, 5etik 6ra. Egun gehigarri horri esker El Egon parte hartzen duten diseinatzaile gazteen lanak erakutsiko. Lehen egunean ikusi ahal izango dira, besteak beste, American Pérez, Beba’s Closet eta Maya Hansen diseinatzaileen bildumak.

Aurten, lehen aldiz, Modaren asteak ziberespazioko blogari garrantzitsuenei eskainitako gune bat izango du. Asus BloggerSpace gunean ibiltokian eta ibiltokitik kanpo gertatzen den guztia kontatuko dute.

David Delfínek New Yorkeko Modaren Astean desfilatuko du ACMEren ordezkari gisa. Otsailaren 22an berriz desfilatuko du Ifeman.

Ion Fiz eta bilbotarra eta Maria Escote bartzelonarra ibiltokira itzuli dira eta Demoden nabarmendu beharreko zerbait dela uste dugu. Biek Madrid Fashion Week ekimenaren azken egunean desfilatuko dute. Otsailaren 23an Maria Barros, El Delgado Buil, Carlos Diez edo Teresa Helbig diseinatzaileen bildumak ikusia ahal izango dira.

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ivo Paulo

Maider Uriarte Idiazabal

Daniel Eguren Aldazabal

Maitane Ibañez Irazabal

Markel Anasagasti Intxausti

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , , ,