Orrialde nagusia > Musika > Carles Lopezek Reactablearekin kontzertu bat emango du Gasteizen

Carles Lopezek Reactablearekin kontzertu bat emango du Gasteizen

Lehen aldiz Gasteizen Reactable musika tresna entzun ahal izango da. Carlos Lopezek manipulatuko du tresna berritzaile hori Vital Kutxaren Fundazioa ikasgelan abenduaren 11n.

2007 Rolling Stone aldizkariak “Hot Instrument of the Year” gisa izendatu zuen Reactable musika tresna. Reactable tresna berria Sonar edo Electrosonic musika jaialdietan aurkeztu dute. Lau milioi erabiltzailek baino gehiagok ikusi dituzte Youtuben eskegita dauden bideoak eta Lou Reed edo Björk artistek musika tresna berriarekiko interesa agertu dute.

Reactable delako hori elkarlanean jotzen den musika tresna elektronikoa da. 60ko hamarkadako sintetizadore modulatuetan oinarrituta dago. Aipaturiko tresnak mahai batean oinarrituriko interfaze ukigarri bat du. Hainbat erabiltzaileek dute instrumentuaren kontrola. Musika sortzeko, objektuak mugitu eta biratzen dituzte argiz beteriko mahai baten gainean. Aipaturiko objektuak manipulatuz soinu tipologia konplexu eta dinamikoak sortzen dituzte.

Categories: Musika Tags: , ,
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.