Artxiboa

Abendua, 2009 (r)entzako artxiboa

Gomag 107

2009(e)ko Abenduak 29 Korova Iruzkinik ez

GoMag Enero

Urte berriarekin batera Gomag aldizkariaren 107.alea datorkigu.2009ko laburpen erreportai berezia dauka bere baitan eta Vampire Weekend taldeak bete du azaleko irudia. Elkarrizketen atalean, Bruna, Dominique A, The Magnetic Fields, Leyland Kirby, Nueva Vulcano, Beach House, Bad Lieutenant edo Vanova bezalako taldeekin hitz egin dute.

Disko kritikei dagokionez Bear In Heaven, Nueva Vulcano, Nuearz, Exsonvaldes, Redshape, Eels, At Swim Two Birds, Luciano, jj, Dial M For Murder!, Animal Collective, DJ Hell, The Field, Savvas Ysatis & Taylor Deupree, Joy Orbison, Untold eta Gatekeeper & Appleblim-en lan berriei buruz hitz egin dute. “50 años de Motown: el sonido de la joven
América en España”, “Los Soprano forever”, Tote King, Mark Oliver Everett, Jean Rhys, Edgar Lawrence Doctorow, Tobias Wolff eta Dave Eggers liburu eta DVD-ei eskainitako sekzioan datoz..

2010eko lehen alea borobiltzeko Primavera Club, Editors, Franz Ferdinand, The Antlers, The Horrors edo Isis-en kontzertu kronikak egin dituzte. Gijon-eko zine jaialdiari buruzko atal berezi bat ere  sartu dute, eta “Donde viven los monstruos”, “Teniente corrupto”, “Avatar” eta “La cinta blanca” film berrien inguruan hitz egin dute.

Gainera, 2009ko abesti onenek osatutako Cda dakar.

Categories: Musika Tags:

Urteko joerak by Carol Marín

2009(e)ko Abenduak 28 Carol Marin Iruzkinik ez

Demodeko kolaboratzaile den Carol Marinek 2009ko joeren errepasoa egin digu.

Sinadura: Balmain izan da 2009ko sinadura. Christophe Decarnin-ek egindako lanak marka indarberritu eta urteko erreferentzi nagusian bilakatu du.

Joera: Urte hasieran modan jarri eta horren kritikatuak izan ziren sorbalda-babesleak izan dira Dr. Martens eta ripped jeans-ekin batera joera aipagarrienak.

Desfilea: Jose Castrok Cibeles-en otsailean erakutsitako bilduma paregabea izan zen. María Escoté-k erakutsitako lanak ere aipamen berezia merezi du.

Aldizkaria: Metal da fashion-arty aldizkari eraginkorrena (Fanzine 137ren baimenarekin). Hala ere ezin ditugu Candy, Rocket, Lula edo Russh ahastu. MissanMisterAA fanzinea gertutik jarraituko dugu, azken hilabeteetan martxan jarri den lan interesgarrienetakoa da.

Look blogs: Am-lul eta Pelayo albo batera utzi gabe, Rumi aka Fashion Toast eta armairudun Karla dira blog interesgarrienak.

It girl: Alexa Chung.

Categories: Moda Tags: , ,

Urteko disko onenen zerrenda

2009(e)ko Abenduak 24 Korova Iruzkinik ez

Colour_vinyl

Izan gaitezen zintzoak, urteko onenen zerrendak Lehendakariaren mezua edo hilaren 1eko biharamunarekin batera tradizio saihestezin bihurtu dira. Nahi edo ez nahi zerrendok jasatea tokatuko zaizu, beraz hobe mentalizatu eta txapeldun baten gisa aurre egitea. Hemen, Demoden, hainbeste disko entzun ditugu ez dakigula bata bestearengandik bereizteko gai izango ginatekeen ala ez. Gauean lorik egin gabe geratu gara buruari bueltak eman eta 25 disko onenak aukeratzeko. Gure zerrenda da eta gustuko dugu, baina ziur zurea hobea dela

KOROVA/DEMODE 2009:

WAVVES : WAVVES – Wavwes taldearen lehen diskoa martxan dagoen irabiagailu batean belarriak sartu eta zer gertatzen den begira geratzea bezain sanoa da. Lehen Jesus & Mary Chain horien nostalgikoentzako garaje independente gogorra.

ABE VIGODA : SKELETON – Los Angeleseko lau hispaniar hauen musikak Animal Collective taldea hardocre entzunaldi intentsibo batean sartu eta Malibu Beach aldera korrika irtetearen antza du.

ANIMAL COLLECTIVE : MERRIWEATHER POST PAVILLION – Benetan ez dugu ezagutu 2009ko disko onenen zerrenda egin eta disko hau kanpoan utzi duen ausartik. Gu ere ez gara ausartu. Ez benetan, ona da.

MATT & KIM : GRAND – New Yorken taldeak perretxikoen erritmo berean sortzen dira. Talde horietako batzuk “Daylight” abestiaren gisako kantu borobilak dituzte, urte bat edo bost gehiago salbatzeko balio dutenak. Denboraldiko gure aurkikuntza ezbairik gabe Matt & Kim izan dira.

N.A.S.A.: SPIRIT OF APOLLO – Hip hopa atsegin baduzu gorrotatu egingo gaituzu disko hori aukeratzeagatik. Txinoen gisan engainatu egin gaituztela pentsatuko duzu, baina David Byrne, Tom Waits, M.I.A., Santi Gold artisten bilkurak, funkek beteriko abestiek eta “Money”ren gisako abestiek hemen behar zuten izan. Gainera, inoiz saiatu al zara txinatar bat engainatzen?

JEREMY JAY : SLOW DANCE – Ez eman buelta gehiago buruari, urte honetako pop disko onena Jeremy Jayk grabatu duena da. Eta nahikoa da, irakurtzeari utzi diezaiokezu.

U2 : NO LINE ON THE HORIZON – Lasai, txantxa bat da. Disko honi kiratsa dario.

BLACK LIPS : 200 MILLION THOUSAND – Black Lips taldea ez bada rock garajeroko munduko talderik onena, planeta honek ez du ezer merezi eta kutsatzen jarraitu dezakegu lehertu arte.

YEAH YEAH YEAHS : IT’S BLITZ! – Karen O.-rekiko dependentzia dugu eta merenge disko bat egingo balu ere zerrendan sartzen jarraituko genuke. Gainera “Zero” da abesti aurrerapena.

THE HORRORS : PRIMARY COLORS – Mundu guztia txistea errepikatu eta labana zorroztuko zutela pentsatzen ari zela, Horrors taldeak Primary Colors grabatu eta shoegaze mugimenduko azken urteotako diskorik onena egin dute. Izugarria.

CROCODILES : SUMMER OF HATE –Health taldearekin batera, AEBetako lurpetik atera den albiste onena. Baraurik azido trago bat hartzea bezain hilgarria.

HEALTH : GET COLOR – Istripu segida bat gertatzen den amesgaizto bat baino hobea eta gutxienez, hori bezain zaratatsua.

BLANK DOGS : UNDER AND UNDER – Estatubatuar ero batek konjuru liburu bat aurkitu zuen, erabili eta Ian Curtis motozerra eta erritmo kaxen gainetik kantatzen duen zombie bihurtu zuen. Izugarria

AMAZING BABY : REWILD / THE BIG PINK : A BRIEF HISTORY OF LOVE –2009an MGMT taldearen antza duten taldeen zerrenda egin beharko genuke. Amazing Baby eta The Big Pink zerrendaren gorenean egongo lirateke.

EELS : HOMBRE LOBO – Mark Everett Unibertsoko jauna da eta kitto.

THE GOSSIP : MUSIC FOR MEN – Instrumentalak eta organotxoa baino ez baditu ere, zerrendan tarte bat egiteko modukoa da. Eta tartea handia da.

LA ROUX : LA ROUX – Bai, ongi da, zerrenda hau bistako gauzez betetzen hasi da.

STAFF BENDA BILILI : TRES TRES FORT – Deskriba ezinak, afrikarrak eta hunkigarriak. 2009an entzutea espero ez genuen disko bat da, baina ezin imajina ditzakegu azken 12 hilabeteak disko hori gabe.

THE LIONS CONSTELLATION : FLASHING LIGHT – Shoegaze made in Bartzelona, azken 20 urteotan Londresen egin den onena bilduz.

THE DEAD WEATHER : HOREHOUND – Jack White eta Alison Mosshart blues rock-eko kargadore kutsatuak askatzen. Goi tentsioko kable bati hozka egitea bezain suspergarria.

JAY REATARD : WATCH ME FALL – Hobe izango da Jay gizenak bere mehatxua ez betetzea eta gainera erortzea. Hala ere, rock n´rolla berpizteko bada, dena negoziatu daiteke.

THE TWILIGHT SAD : FORGET THE NIGHT AHEAD – Mongwai bezain eskoziarrak eta trinkoak, Editors bezain epikoak eta hain onak Kontxara begira etxe bat jarriko geniokeela. Hala ere, ziur suntsitu egingo luketela.

AUTOKRATZ : ANIMAL – “Always More” abestia 2009an egin direnen artetik festa baterako egokiena iruditzen ez bazaizu, hobe gu zure festa horietara ez gonbidatzea.

CRYSTAL FIGHTERS : XTATIC TRUTH – Egia esan asko izorratu gintuen guztia amarru bat izan zela eta benetan hemengoak ez zirela jakiteak.

BOY CRISIS : TULIPOMANIA – MGMT diskotekara joaten dira, hautsa sartzen duten belarrietatik irten arte eta aspaldian grabatu den funk-pop-new-wave disko onena egiten dute.

DELOREAN : AYRTON SENNA EP – Delorean da, lagunok. Horrekin guztia esanda dago.

Categories: Musika Tags: ,

North Kingdom

2009(e)ko Abenduak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

North Kingdom-ek bere ibilbidean zehar egindako lanen bilduma erakutsi digu bideo honetan.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Fátima Urigüen grapa batekin bizirauten

2009(e)ko Abenduak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Petrus markaren 50. urtemuga ospatzeko, Esselte taldeak Grepart sormen lehiaketa antolatu zuen. Bertan, sortzaile gazteek bere grapekin sortu beharreko proposamenak erakusteko trebezia erakutsi behar zuten.

Parte hartzaileak kategoria ezberdinetan lehiatu ziren eta sormen ideia hoberenaren atalean Eitb.com-eko gure lankide Fátima Urigüen-ek irabazi zuen lehen saria.Cómo sobrevivir con una grapa lanarekin grapa batekin bizirauteko moduak erakusten dizkigu.

Bartzelonako Rojo erakusketa aretoan burutu zen sari banaketa eta bertan izan ziren epaimahaieko kide Limow artista eta Javier Mariscal.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Metal Magazine # 18

2009(e)ko Abenduak 22 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Metal aldizkariaren ale berria irudikatu dute Ferrater estudioko lagunek. Luke Worral modelo ingelesaren laguntza izan dute horretarako. Alex Gilbert, Luke Worrel edo Alex Dunstan bezalako modeloekin lan egin du besteak beste Bartzelonako estudioak.

Categories: Moda Tags: ,

Vol de Jour

2009(e)ko Abenduak 22 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Karl Lagerfeld-ek Chanel-entzat film labur bat ekoiztu du. Lara Stone eta Baptiste Giabiconi dira lan honetako protagonista. Bertan, Parisko markak 2010eko udaberri uda denboraldirako prestatu duen bilduma nondik nora joango den aurreratzen du.

Categories: Moda Tags: ,

Gauaren argitan, Jon Cazenave

2009(e)ko Abenduak 21 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Jon Cazenavek Noventa Grados-en aurkeztu du Gauaren argitan lana Gorputza ekimenaren baitan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Erakusketa: John Franks Smile eta Estibaliz Hernandez

2009(e)ko Abenduak 21 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

EslibalizHernandez

Estibaliz Hernandezek erakusketa berri bat zabalduko du datorren abenduaren 23an. Ekitaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta erakusketa irekita egongo da 2010eko otsailaren 6a bitartean.

“Itsasoan gizona bere urteetatik askatzen da, suge bat bere azaletik bezala, bere bizitzako edozein garaitan beti da haur bat.”

Itsasoan dago betiereko gaztetasuna, han sentitzen dut bizitzan ezer ez zaidala gertatuko naturak konpondu ezin duena.

Zutik nire taularen gainean, nire kopeta haize arinak kolpatzen du eta egoismo guztia urtu egiten da.

Begi-globo transparente batean bihurtzen naiz, ez naiz ezer, dena ikusten dut, edertasun geldiezin eta hilezkor baten maitalea naiz.

Zerumugaren urruneko marran gizonak bere izaera bezain ederra den zerbait kontenplatzen du.

Asteko diskoa: Yeasayer: “Odd Blood”

2009(e)ko Abenduak 18 Korova Iruzkinik ez

Yeasayer

Yeasayer taldeari aurkitzen diodan lehen traba ondorengoa da, ez duela inongo antzik parekatu dezakegun beste talde alternatiboekin. Yeasayer taldea gustukoa izan dezakezu Animal Collective taldea gustuko baduzu, baina ez da berme bat eta ezin ziurtatu dezakegu Yeasayer ez gorrotatzea. Halaber, saiatu gaitezke esanez, Yeasayer gustuko izan dezakezula New Yorkeko Gang Gang Dance edo Liars taldeak atsegin badituzu. Hala ere, egia esan ez dugu taldeok entzuten dituen inor ezagutzen… MGMT taldearekin bira batean parte hartu dutela da aireratzeko gelditzen den bakarra, baina hori jada garrantzirik gabeko xehetasunetara jotzea da. Horra bigarren traba.

Beraz, Yeasayer taldea ahaide ezagunik gabeko zakur berdeen hirukote gisa aurkeztuko da eta Odd Blood diskoa, argitalpen frikietan frikiena moduan. Beste alde batetik begiratuta, baliteke Odd Blood diskoko 10 abestiei aurre egiteko abantaila bat izatea, nondik datozen eta nora doazen ez jakitea. Entzuteko aukerarik onena izan daiteke.

Odd Blood pop disko eskizoide arraroa da. Konponketa elektronikoak eta 80ko hamarkadako melodiak ditu. Hasieran MGMT taldearekin egindako konparazioa xehetasun txiki bihurtu da “Ambling Alp” abestia eta batez ere, “Madder Red” entzunda. Brooklynen mundu guztiak gordeta du Oracular Spectacular diskoaren kopia bat entsegu lokalean. Odd Blood irekitzen doan heinean, gauzak argitzen doaz… “I Remember” abestiak MGMT taldearen “Time to Pretend” abestiaren antza handia du. “One” abestiak Boy Crisis auzokideen liga berean jokatzen du: funk, elektronika, new vawe eta neon arroseko popa. Yeasayer synthpopeko talde batean haragitu da eta gai da Duran Duran (”Love Me Gir”l) edo Japan (”Strange Reunions”, “Grizelda”) taldeak gogorarazteko, Brian Enoren gustura pop abstraktuko abestiak deskonposatzeko (”Mondegreen”, “Rome”) eta sailkatzeko zailak diren piezekin bilduma osatzeko. Aste gutxi barru aterako da kalera Odd Blood diskoa, beraz, egon zaitez prest.