Artxiboa

Azaroa, 2009 (r)entzako artxiboa

Asteko diskoa: Stereophonics: ‘Keep, calm and carrion’

2009(e)ko Azaroak 27 Korova Iruzkinik ez

Stereophonics

Stereophonics taldeak ibilbide profesionalaren lehen zatia ixteko, Decade in the Sun izeneko bilduma disko bat argitaratu zuen 2008an. Aipaturiko diskoak taldearen aurpegi guztiak biltzen zituen. Jatorriz galesak badira ere, talde amerikarren eragin nabarmena dute, eurek Mother Love Bone edo Bad Company aipatzen dituzte adibide gisa. Euren musika rock alternatiboa eta estadio handietako zurrumurruen arteko eremuan kokatzen da. Ez dute inoiz lortu estadiorik betetzerik, baina toperaino baleude bezala jotzen dute.

Keep Calm and carry euren bigarren aroko lehen urratsa bada, egia esan, lehenaren antza handia du. Stereophonics taldeak autoen, freskagarrien edo multinazionalen iragarkietarako abestiak egiteko jaioa dirudi. Zenbaitetan, irrati formularen formekin flirteatzen duela dirudi “She´s Alright” abestia kasu. Beste batzuetan bestalde, kalitatezko britpoparen hondoarekin dabilela dirudi (“Innocent”). Hala ere, abestiak errazago egiten dituzte nah-nah-nah-nah-ren gisako estribillo bat osatu eta gitarrak askatzen dituztenean: “Trouble” eta “I got your Number”. Keep Calm and carry diskoak ez du “Dakota”ren gisako beste abestirik, itzal egingo dion beste bat egiten ahalegindu badira ere: “Beerbottle”. Begi onarekin edo indie-ari begiratzen diote “Uppercut” abestian. Beste begiarekin Ameriketako zerrendetan sartzeko abesti bat osatu dute: “Wonder”. Bitartean, zoroaldi batean edo, “Live n´Love” abestia osatu eta bi balada egin dituzte. Beharbada, baten batek hemendik aurrera baladak egitea eragotzi beharko lieke.

Keep calm and carry ez da, ezta gutxiago ere, Stereophonics taldearen beste disko bat gehiago. Baliteke Pull the Pin aurreko diskoa baino disdiratsuagoa izatea, baina ez inolaz, Performance and Coctailsetik hasi eta Language. Sex. Violence. Other? diskoen artean argitaratu zituzten diskoak bezain disdiratsua. Stereophonics taldeak oraindik ere pixka batean jarraitzeko indarra du. Zerbait erakusten badute, atzeraelikatzeko gaitasuna da eta horrek beste hainbat urtez bizirik jarraitzen lagunduko diote. Momentuz, disko berri honetan 12 abesti berri ekarri dituzte eta baita munduan barrena agertokiz-agertoki ibiltzeko behar adina gasolina ere.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Take me out: astebururako proposamenak

2009(e)ko Azaroak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Zinea izango da protagonista nagusi asteburu honetan: Donostian Dock of the bay jaialdiaren hirugarren edizioa egiten ari dira. Lekeitioko Bideobilerak 32. edizioa bete du eta aurten euskaraz egindako film labur hoberenak ikusteko aukera eskainiko du. Bilboko Zinebik 51. edizioa amaituko du eta Kyle Eastwood Band-en emanaldiarekin egingo du sari banaketa.

Getxon VIII. Komiki azokara gerturatzeko aukera izango duzu. Bertan, David Lloyd, Dave Mckean edo Paco Roca bezalako autoreekin hitz egiteko aukera izateaz gain haien sinadurak lortu al izango dituzu.

Gasteizko Periscopio argazki jaialdia bisitatzeko ere garaiz zabiltza oraindik. Datorren abenduaren 9 arte martxan egongo den erakusketa honek argazki ezberdinen bitartez hiriko gune ezberdinak ezagutzeko aukera ematen dizu.

Kontzertuei dagokionez larunbatean Rachid Taha Aljeriarra Bilboko kafe antzokian arituko da. Annie B Sweet-ek durangoko Plateruenan kontzertua eskainiko du eta Gora Japon Capsula taldearekin arituko da Gernikako Trinkete anti txokoan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Jon Cazenavek bere erakusketa aurkeztuko du Noventa Gradosen baitan

2009(e)ko Azaroak 26 Aiora Kintana Iruzkinik ez

untitled

Gaur, azaroak 26, Noventa Gradosen baitan, beste artista batek Gorputza ekimenean parte hartuko du. Jon Cazenave argazkilaria erakusketa-espazioan sartuko da eta Gorputzaren bere ikuspegia azalduko du. Zuri beltzeko argazkien bitartez, Cazenavek hausnartzera eta emozioz beteriko munduan barneratzera bultzatuko du ikuslea. Erakusketaren irekiera ekitaldia gaur egingo da iluntzeko zortzietan. Erakusketa irekita egongo da gaur hasi eta 2010eko urtarrilaren 9a bitartean.

Ikasketaz ekonomilaria den donostiarrak bere bizitzari norabide aldaketa bat eman eta argazkilaritzan lan egiten hastea erabaki zuen. Une horretatik bertatik ez da gelditu eta giza baldintzarekin loturiko lanak garatzen eta hausnarketa bultzatzen duten irudiak bilatzen aritu da. Jon Cazenaveren hitzetan “argazkilaritza inguratzen nauen mundura gerturatu eta nire sentimenduak kanporatzeko hizkuntza moduan ulertzen dut. Honela, hitzekin azaldu ezin dudana kontatzen dut.”

Zalantzarik gabe Gorputzako erakusketarik sentituena da, ezin duzu galdu!

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Jack sessions saioak Donostian eta Bilbon

2009(e)ko Azaroak 25 Korova Iruzkinik ez

JD+vice-SS

Valentzia, Bartzelona eta Madril bisitatu ostean, Jack Sessions kontzertu eta jai saila Donostia eta Bilbora helduko da azaroaren 25 eta 26an. Komplot salak eta Fever klubak hartuko ditu rock garajeroaren talde arrakastatsuak, Mujeres bartzelonarrak eta The Noises madrildarrak eta baita BGWMG (Bikini Girls With Machine Guns) taldearen saioak ere. Azken talde hori kontrolik gabeko emakume talde eklektiko bat da. BGWMG taldearen maletan lekua dute 80ko hamarkado arrakastek, AC/DCren abestiek, punk, hardcore eta disco estiloek ere. Musika onenaz gain, bertaratzen diren guztiek Tennesseeko whiskey ospetsua dastatzeko aukera izango dute.

Jack Sessions: Donostia / Bilbo

Azaroak 25: Komplot aretoa (Pedro Egaña, 5), Donostia.

Azaroak 26: Fever (c/Santana, 27), Bilbo

Doako sarrerak Jack Danielsek musikari eskainitako webgunean eskuratu daitezke.

Euskal Skate Topaketa larunbatean Ondarroan!

2009(e)ko Azaroak 25 Aiora Kintana Iruzkin 1

Skate

Bigarren Euskal Skate Topaketa datorren azaroaren 28an egingo da Ondarroako portuko “squat”-eko arrapala txikian.

Programazioa:

11:00>12:30 16 urtetik beherakoentzako saio librea.

13:00>15:00 Helduen txapelketaren hasiera eta sailkapen fasea.

16:00>18:00 Finalak

19:00>19:30 Truku onenaren txapelketa

20:00>Festa

Aipaturiko guztiaz gain, zuzeneko musika, parte hartzaileentzako edaria eta janaria, graffiti saioak eta giro ona izango dira.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali beharko dute izen-abizen eta herriarekin.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Miss&Mister AA Nº00 Sex-a-porter

2009(e)ko Azaroak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Krisiak eraginda diru laguntzek bultzatutako proiektuak desagertzen ari diren garai honetan, eskertzekoa da inolako irabazi ekonomikorik bilatzen ez dituzten proiektu pribatuak aurkitzea. Miss&Mister AA fanzinea gure hiriak inbaditzera dator. Gure burmuinetan sartzeaz gain hauek eragin eta mugiaraztea bilatzen du. Bi hilean behin argitaratzen den aldizkaria monotematikoak da. Oraingoan moda eta sexua nahasi eta besteak beste Iban del Campo, Laura Pavesi, Ana Gómez, Nanda Tavares edo Jota bezalako sortzaileen iritzia erakusten digu.

Laura Figueras, Lourdes Madow eta Josie izan dira ale honetako testa erantzun dutenak. Formatu laukizuzen berezian, azaleko irudi misteriotsu bezain erakargarria Eduardo Sourrouillek egin du. Hortzak estutu eta abenduan argitaratuko den bigarren alearen zai gaude.

Doan banatzen den fanzinea ondoko puntuetan eskuratu dezakezu:

-         Bilbo: Charada eta Anti liburudenda

-         Donostia: Noventa Grados

-         Gasteiz Montehermoso

missandmister

Categories: Moda Tags: ,

Ex Is. Experimentala Irudia Soinua

2009(e)ko Azaroak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

ExIs

Ex is zikloa Begoña Hernandezek eta Itxaso Diazek Zinebi Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdirako eginiko aukeraketa bat da. Aipaturiko zikloa azaroaren 24tik 27ra bitartean egingo da Bilboko Zabalgune merkatuan iluntzeko zortzietan hasita. Ex Is ziklora gerturatzen direnek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Azaroak 24 asteartea. We TV

Ondorengo zuzendarien presentziarekin:

Felipe G. Gil (ZEMOS98.org)

Joan Carles Martorell (Yerblues.net)

Eztabaida mahai gainean dago. Zeintzuk dira telebistako utopia berriak? Zuzenekoek zentzua izango al dute? Demokrazia bultzatzen duten ereduak sortuko al dira? Telebistak kazetaritza parte-hartzailea onartuko al du? Nola eratuko da ikus-entzunezko merkatu bat produktore gehiagorekin eta amateurren eta profesionalen artean dagoen nahasketarekin? Orotariko audientzia kontzeptuak zentzurik izango al du? Edozein kasutan abiapuntua argi dagoela dirudi. Telebista ez dira eurak. Gu gara telebista.

Azaroak 25 asteazkena. Hamaca

Hamaca bideoartearen eta arte elektronikoen banatzaileak bere proiektua aurkezten du. Katalogoko lau film aurkeztuko ditu: Sally Gutierrezen Manola coge el autobús, La fiambreraren Bordergames, Maria Cañasen Meet my meat eta Antoni Abad eta Gloria Martiren Do outro lado da cidade.

Azaroak 26 osteguna. Bilbao Mix + STB festa

Bilboko bideo sorkuntzak bizi duen momentuaren adierazgarri diren film laburren aukeraketa. Sra. Polaroiska, Estíbaliz Sadaba, Soytomboi, Eduardo Sourrouille eta Elssie Ansareo eta Sinpatron egileak bertan izango dira. Gaueko hamarretan Soytomboi jaia hasiko da Ambigú tabernan.

Azaroak 27. De mente mutua

Ramon Churrucak de mente mutua aurkezten du. Lan horretan Inazio Fernandez eta Manuel Ortega Lasaga artistekin egindako kolaborazioak, bideo performance bat, VJ Anonimousen zuzeneko kontzertua, Bruce Millerren Death of an anarchist filma, Christopher Andersonen Rockett Babedollseko zatiak, Cyrus Aminiren bideo zatiak eta Adrian Garcia zein Faustoren parte hartzea uztartzen dira.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Piece

2009(e)ko Azaroak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Igor Skaletskyk Evgeniy Labich baterijolearekin batera sortu duen collage-z osatutako animazioa duzue hemen, Vimeon aurkitu dugu.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Skye Edwardsek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Bilbon

2009(e)ko Azaroak 23 Aiora Kintana Iruzkinik ez

SkyEdwards

Morcheeba taldeko ahots historikoak Bilboko Fnacen eta Kafe Antzokian kontzertuak eskainiko ditu azaroaren 25ean iluntzeko zazpietan eta bederatzietan.

Morcheeba taldea utzi eta gero, Skye Edwardsek bakarkako bideari ekin zion eta Mind how you go bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen 2006ko hasieran. Diskoa Los Angelesen grabatu zuen eta “Love Show” abestia izan zen bere aurkezpen kantua. Aipaturiko abestiak berehala egin zuen tartea MTVren gisako irrati kateetan. Orain, 3 urte geroago, Keeping Secrets estudioko bere bigarren lanarekin dator.

Skye soinu eta esperimentazio berrien bila dabilen horretan bere bigarren diskoaren grabazioan murgildu da. Bigarren lanari esker munduan barrena bira bat egingo du disko berria aurkezteko. Batik bat, AEBetan eta Australian ibiliko da, bi toki horietan musika banguardistaren ikonoetako bat eta abeslaririk maitatuenetako bat baita. 2009 urtearen amaieran bere zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da Espainian. Skye Edwards formatu berri honetan Bilbora datorren lehen aldia da.

Asteko diskoa: Surfer Blood: ‘Astro Coast’

2009(e)ko Azaroak 20 Korova Iruzkinik ez

SURFERBLOOD

Izen eta portada horrekin Surfer Blood hasiberrien Astro Coast diskoak punk-lo-fi giroko berritasun ahanzgarrien zakuan sartzeko boleto guztiak ditu. Diskoekin, ongi da Windowseko karpetekin, epai honekin betetzeko tontorrak egiten ari ginela, pentsatzera paratu ginen, entzun eta burua paretaren aurka kolpatzen hasi ginen. Ez dugu ezer larririk, eskerrik asko.

Surfer Blood taldea Floridakoa da, Espainiako Benidormen antzerako toki bat. Horri Kubako emigrazioa, Julio Iglesiasen egoitza eta zingira gehitzen badizkiogu badirudi rock talde alternatibo on bat aurkitzeko aukera gutxi daudela. Surfer Blood taldea Palm Beachekoa da eta hain dira distiratsuak euren kantak betaurreko keztatuak beharrezkoak izan daitezkeela entzuteko. Astro Coast da euren lehen disko luzea eta 2010eko hasiera arte argitaratzea aurreikusita ez badago ere, dagoeneko Interneten entzungai dago. Diskoa eskuetan izateko aste batzuk falta badira ere, lehen kritika lausengariak jaso ditu. Honela egiten dira hype-ak.

Surfer Blood taldeak hainbat erreferentzia interesgarri batzen ditu. Batez ere, The Shins taldearen antzerako soinua du power poparekiko gustua berreskuratuz eta Vampire Weekenden antza ere badu. Batetik, gitarrak, melodien paketatzea eta akaberekiko gustua hartu ditu eta bestetik, bizitasuna eta berotasun tropikala. Emaitza udako 10 abesti argitsu, indartsu eta zapore puntu justuan. Egia da eragin handiena Shins taldearengandik jaso dutela, baina Surfer Blood kolore eta soinuen collage antzerako bat da. Astro Coast diskoan psicodelia pop arrastakinak daude eta Swim edo Harmonix abestiak eder bihurtzen dituen ahots zoragarria. Komeni denean sosegatua edo sutsua behar denean, Surfer Blood taldeak rollo ona transmititzen du eta udako jaialdietako kinieletan sartzeko gogoa ematen du, oraindik Gabonetako zuhaitzak zutitu ez badira ere. Hobe da aurreratzea, sinistu, oraingoan eskertuko diguzue.