Artxiboa

Urria, 2009 (r)entzako artxiboa

Donostilandia Fixie Fantasy

2009(e)ko Urriak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

2009ko uda “fixie” (piñoi finkozko bizikleta mugimendu hiritarra) mugimenduaren hasiera bezala gogoratuko dugu bertan parte hartu genuen askok. Donostian sorturiko mugimendu honek orain bide berri abt jorratzeari ekin dio.

Horrela, “Donostilandia Fixie Fantasy”, oraindik eraikitze lanetan dagoen bideo lanak, fixer@ komunitatea indartzeko asmoa du. Era berean, bizikleta jarduera piztu eta sustatzeko eginiko lana da.

Jadanik azken biteasers” (edo behin-behineko bideoklip) prest dira zuen gozamenerako.
Agur bizikleta zaleok!

By: Parafernalia

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

2010eko Sinpatronen udaberri-uda bilduma

2009(e)ko Urriak 30 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Diana Kunst-ek aurkezten digun bideo honetan, Sinpatronek datorren udaberri-uda denboraldirako prestatu duen bilduma aurreratzen digu.

QUELQUEJEU MUSEUR modèle C

2009(e)ko Urriak 29 Aiora Kintana Iruzkinik ez


“Le Museur” instrumentu gisa defini genezakeen istalazio bat da. Soinu ehiztari honek, internet bidez atzeman eta harrapatzen ditu bere harrapakinak.

Bera alde birtuala sareko soinuak goitik behera arakatzen dituen programaturiko software batek osatzen du. Software honek, hitz bati loturiko fitxategi ezberdinak biltzen ditu. Bere alde fisikoa ostera erakusketak azaltzen duen moduko gordelekua da.

Aurreko bertsionen ez bezala, Le Museur, modèle C-k joku bat proposatzen dio partaideari. Makinak, bere gotorlekura sartzen diren lagunen presentzia nabaritzen du eta zorizko sistema bati esker, lagun bakoitzari loturiko hitz bat aukeratzen du hiztegi eleaniztun batetatik. Musika tresnak plazaratzen dituen soinuak gehituz eta anplifikatuz doaz, jokalaria jokoaren nondik norakoaz jabetzen den bitartean. Zikurluaren barrualdean, jokalariak Museurrek bidaliriko soinuak eraldatzen ditu mugimenduaren bidez. Era horretan, erritmo eta tonu anitz sorrerazteko gai da bertan barneratzen dena.

Instalazioa urriaren 31an aurkeztuko da Bilboko espazio Abisal aretoan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Euskal skate

2009(e)ko Urriak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ETB3ko KTX saioak euskal skate eszenari buruzko erreportajea aurkeztu digu. Gure artean dabiltzan Skater-ak gertutik ezagutzeko aukera dugu hemen, eta bide batez haien lanak defendatu nahi ditugu.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Mayer Hawthorne gurean

2009(e)ko Urriak 28 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Azaroak 26
Psilocybenea aretoa.
Hondarribia.
20.00 h. – sarrera: 5 euro

Radiation Tours-ek .Gaztemaniak ekimenaren eskutik, soul-aren arribitxi berria aurkezten digu. Mayer Hawthorne eszenak behar zuen artista da. Gaztea baina serioa, eta pisu handia duten melodia zein abestiekin, datozen urteetan zer esan handia emango duen musikaria da.

Hondarribiko Psilocybenean izango da emanaldia eta garaiz kontatu nahi dizugu urteko kontzertua izango dela. Pasatzen utziko duzu?

Categories: Musika Tags: , ,

Fever 4. urtemuga

2009(e)ko Urriak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez
Categories: Musika Tags: , , ,

Hiriko aldaketen II. jardunaldiak

2009(e)ko Urriak 26 Arka n´ hell Iruzkinik ez

2 de mayo elkarteak datozen egunetarako antolatu dituen jardunaldi batzuei buruz hitz egin behar dizuegu. Urriaren 29tik azaroaren 7ra, hiriko aldaketen II. Jardunaldiak antolatu dituzte. Edizio honetarako aukeratu duten gaia, gune publikoaren okupazio eta ekintza ezberdinak antolatzeko bere erabilera izango da.

Berrikuntza nagusia Park(ing) Day ekimena da, datorren azaroaren 7an ospatuko dena. Nazioarteko izaera duen proiektu honetan jendeak bere ekintzak burutzeko aukera izango du. Horretarako maiatzaren 2a kaleko aparkalekuak erabiliko dira.

Jardunaldi hauetan ospatuko diren ekitaldi guztiak doan dira eta edonork parte ahal izango du.

Programazio osoa:

GARAIKO BILAKAERA ETA TAKTIKA URBANISTIKOAK
Berta Lazaro, Blaine Merker, John Bela eta Matthew Passmorede (Rebar Group).
Eguna 2009/10/29 19:30 h.
Anti-Liburudenda, Dos de Mayo 2
http://www.parkingday.org

OINETXE ETA HEZURDURA URBANOAK: ARKITEKTURA KOLEKTIBOAK
Santiago Cirugeda
2009/11/04 19:00 h.
Berreginen museoa, San Francisco kalea 14
http://www.recetasurbanas.net
KODE IREKIKO HIRIAK
Michael Moradiellos eta Domenico Di Siena (Ecosistema Urbano)
2009/11/06 19:00 h.
Anti-Liburudenda, Dos de Mayo 2

PARK(ING) DAY: GUNE PUBLIKOAREN ERABILERA
2009/11/07 10:30tik 18:00ra, Dos de Mayo kalean

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Global Funk party rules!

2009(e)ko Urriak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Gaztea irratiko arka! (Global Funk) eta Makala (Boom Shaka Laka) dj-ek, indarrak batu eta euskal herriko hiriburuetako klub eszena bultzatzeko asmoarekin dabiltza. Horretarako, hilabeteko asteburu batean dj ezagunak gonbidatzen dituzte. Gasteizko Jardin de Falerina eta Cafe Dublin, Donostiako Le Bukowski eta Be bop, eta Bilboko Bullit, Kafe Antzokia edo Amor de Madre aretoetan antolatzen dituzte bere festak. 2008ko Maiatzean hasi ziren eta asteburu honetan Miqui Puig ekarriko dute; Global Funk-ek dantzatzera gonbidatzen zaitu!

09/10/23 Bilboloop festival: arka! & Makala, Amor de Madre, Bilbo 00:30
09/10/24 Skunk Funk store: arka! Plaza berria, Bilbo (12:00 – 14:00)
09/10/24 Miqui Puig & Makala, Le Bukowski club, Donostia 23:30

Categories: Musika Tags: , ,

No Horizons by Ainize Txopitea

2009(e)ko Urriak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez
Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Olivia Aracil: mellow girl

2009(e)ko Urriak 23 Korova Iruzkinik ez

Iruñean jaio bazen ere gaur egun Bartzelonan bizi da Olivia Aracil. Argazkilari eta diseinatzailea izanda, arropa marka eta medio ezberdinentzat lan egin du. Gaur egun H Magazine aldizkariko eduki digitalen editore, diseinatzaile eta argazkilari lanak egiten ditu. Gainera, Bigas Lunaren Yo soy la Juani eta Neuvelle filmetan lan egindakoa da. Hori gutxi balitz, Bartzelonako Bread and Butter eta Barcelona Fashion Week jaialdietan produkzio eta postprodukzio lanak egin ditu.

Bere lanak joera sentikorra erakusten du, eta hori, erabiltzen dituen kolore eta formen arteko dinamikari esker lortzen du. Argazkietan erakusten dituen modeloak egitura bizi eta disdiratsuan aurkezten dizkigu. Bere lana bere webgunean jarraitu dezakezu, gu bezain estasiaturik gelditzeko arriskua duzularik.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,