Nork ez du Daft Punk izan nahi?
DJ Hero bideo-joko berrian Daft Punk izateko aukera izango dugu. Urriaren amaieran argitaratuko den joko honek munduko dj ezagunena izateko aukera emango digu, jaialdi entzutetsuenetan parte hartzeko aukera ere izango dugularik. Dena etxetik atera gabe.

