Orrialde nagusia > Argazkilaritza, Artea, Diseinua > Artearekin hitzordu laukoitza

Artearekin hitzordu laukoitza

Normerto Mena bilbotarrak gaur zabalduko du Wellcome to Mena´s Castle erakusketa Bilboko Apetit gallery aretoan. Hitzordua arratsaldeko 20,00etan izango da eta estreinekoz ikusgai izango dira skater honen lanak. Volcom markak babesten du erakusketa.

Bilbon bertan, indautxu auzoan, Belaza galleryn ere egongo da zer ikusi. “De donde yo vengo el raro eres tú” erakusketak, Beñat Villanueva eta Elena Rubioren ikus-entzunezko eta argazki lanak bilduko ditu. Egungo gizartea eta artea dute aztergai bikoteak oraingoan.

Zenbait kilometrotara, Gasteizko Montehermoson, AFTER THE FINAL SIMPLIFICATION OF RUINS erakusketa izango da gaurtik aurrera. Historiari buruzko hausnarketa egiten dute nazioarteko hainbat artistek oraingoan, beraien artean Erlea Maneros bilbotarrak.

Gaurko arte ibilbidea bukatzeko, Anegelun, Big up europar artisten biltzarren 3.edizioa ospatuko da Gora Japón eta We have band musika taldeen kontzetuarekin.

Categories: Argazkilaritza, Artea, Diseinua Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.