Artxiboa

Iraila, 2009 (r)entzako artxiboa

MID_E’09: No Bra eta Columna

2009(e)ko Irailak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

MID_E´09 Nazioarteko ekimenaren baitan bi proposamen aurkeztu nahi dizkizuegu: No bra taldearen kontzertua eta Columnaren ikus entzunezko saioa

No Bra taldea Susanne Oberbeck eta Fanny Paul Clintonek osatzen dute. Susan abeslariak emankizun guztietan oinarri elektronikoa lagun, generoa, sexualitatea, artearen sistema edo edertasunaren estereotipoen inguruko testuak abesten ditu. Musika talde honek artista handien alboan jo du, besteak beste: The Gossip, Patrick Wolf, Genesis P. Orridge, Lydia Lunch, Telepathe, These New Puritans, eta abar.
Egun beran, ikus-entzunezko lanak egiten dituen talde gazte bat ere izango da: Columna. Jorge Nuñezek (bideo-sortzailea) eta Mikel Beizamak (musika-produktorea) osaturiko tandem honek irudi eta soinu garaikideak aurkeztuko dizkigu.

Emankizunak arratsaldeko 19:00etatik 23:00ak arte izango dira eta sarrera doakoa izango da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Hortza hortzagatik: malomuymalo erasoan dator berriz

2009(e)ko Irailak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

2000. urtean sortu zuten Julián Vallejo eta Elena Ascarzak Malomuymalo egitasmoa, arte plataforma honen bidez, pintura, argazkigintza, literatura, diseinu, moda eta lan grafikoak sustatzeko asmoz.

Ordutik hainbat egitasmotan aritu da bikotea, beti ere, kultura japoniarrak, zineak eta ilustrazioak berebiziko garrantzia izan duelarik. Duela gutxi, Itxaso Diazek gidaturiko noventa grados galeriaren Gorputza proiektuan parte hartu dute Miedo y moda erakusketan.

Ostiralean, urriak 2, Malomuymalo bere azken lanarekin hurbilduko da Bilboko garabat galeriara. Erakusketak ojo x ojo diente x diente du izena eta hogeita hamabi ilustraziotan bisitariek, desira eta plazer gordinez beteriko irudiak aurkituko dituzte. Egileek dioten bezala “lanetan ez duzu bake, maitasun eta hitz goxorik aurkituko”. Beraien asmoa “ezegonkortasun eta pelbis mugimendua sortzea da garunean, eguneroko bizitzaren absurduaz jabetu eta kritiko izateko asmoz”.
Egun berean, euren lana biltzen duen liburua ere aurkeztuko dute galerian bertan.

Erakusketa arratsaldeko 20:00etan zabalduko dute eta ikusgai izango da azaroaren 4a bitartean.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Urria Etxekalten

2009(e)ko Irailak 30 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ETXEKALTE JAZZ KLUB
Mari Kalea, 11 20003 Donostia

Categories: Musika Tags: ,

Combo

2009(e)ko Irailak 30 Arka n´ hell Iruzkinik ez

David Ellins eta Blu sortzaileek elkarrekin egindako lana duzue hemen. Fame jaialdirako sortutako proiektuan, Roberto Lange-ren soinuak erabili dituzte.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

BUM jaialdia

2009(e)ko Irailak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Bum jaialdiaren edizio berri bat hasiko da aste honetan. Ostiral gauean Melissa Laveaux zuzenean arituko da Kafe Antzokian, eta datozen asteetan ez da kale kulturan oinarritutako jaialdi honen ekitaldirik faltako.

Categories: Musika Tags: , ,

Blackie books: hitzaren indarra

2009(e)ko Irailak 29 Korova Iruzkinik ez

BLACKIE BOOKS Jan Martí, Mendetz taldeko musikariaren argitalpen proiektua da.
Argitalpen independentea oinarri duen argitaletxe honek betidanik desiratu izan ditugun liburuak eskaintzen dizkigu. Idatzi gabe zeudela uste genuen lanok,
BLACKIE BOOKSek bere katalogoan izango ditu urritik aurrea.

Tartean daude, Simpson familiari buruzko azterketa filosofikoa, Mark Oliver Everetten (Eeels) autobigrafia “Cosas que los nietos deberían saber”-, 60. hamarkadako barne iraultzei buruzko lana -”Do It!”- edo XIX. mendeko misteriosko frantses nobela -”El Tutú”. Informazio guztia web orrian aurki dezakezue. Zuen gustukoa izango delakoan gaude!

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

DONOSTIKLUBA 2009

2009(e)ko Irailak 25 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Aurtego 2009ko Donostikluba jaialdiak jadanik aurkeztu du bere egitaraua. Kontzertuak Egiako Gazteszenan izango dira urriaren 2,3, 9 eta 10ean. Lau zatitan banatuko dira beraz aurtengo saioak.
Live Club SS izenpean, urriaren 2an, Centrocampista, El Espíritu de la Golosina, Ama, La Bien Querida eta Araña DJ-a izango dira motorrak berotzen. Biharamonean, Pop Gaua tarteko, Los Punsetes, La Buena Vida , Lori Meyers eta Moonpalace DJ arituko dira. Astebete beranduago, Live Club saioan, Bobby Bare DJ, Extraperlo, Hidrogenesse dj saio hirukoitza K**o, El Chavo eta DJ2D2ekin.
Aurtengo pop eta elektronika musika jaialdiari agur esateko Donostikluba Gauen, Estereotypo, The Requesters, Delorean, eta Stereo MCs Djak izango dira.

Categories: Musika Tags:

Arzallus mintzagai “Y dios creó la política” lanean

2009(e)ko Irailak 25 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Bilboko Abisal espazioak Daniel Silvo eta Nicolas Lairen “Y dios creó la política” erakusketa hartuko du bihar. Lanak, Xabier Arzallusi artearen inguruan eginiko elkarrizketa bat biltzen du. EAJeko lider ohiak irizpide nazionalista kontutan hartuz, euskal artea, egungo politika zein bere bizitzan ezaguturiko artistak aztertzen ditu.
Bideo berezi hau ikusi nahi duzuenontzat hitzordua urriaren 26an arratsaldeko 20:00etan izango da Abisalen.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

‘Art After Dark’ zozketako irabazleak

2009(e)ko Irailak 25 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Gaur gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Itxaso Diaz
Mari Diaz Acillona
Amaia García Orrantia
Amaia García Dosouto
Luis Andre

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Urtzeko moduko sorkuntzak: Melting Video

2009(e)ko Irailak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

MID_E’09 jaialdiaren baitan bideo egitarau prestatu dute urriaren 7rako. Artelekun ospatuko den egitasmo honek hainbat lan jasotzen ditu. Lan horietan elkarri eragiten diote ikus-entzunezko sorkuntzak eta bestelako arte edo sorkuntzazko adierazpenak: performance, musika, moda, arte digital, literatura, marrazki eta pintura.
Melting Videok arte-ibilbidean diziplina arteko lurralde horiek ikertzen dituzten nazioarteko artisten lanak biltzen ditu.
Programaren baitan ondorengo artistak aurkeztuko dira: Dickie Beau, Ingrid Buchwald, Damir Doma, Bogomir Doringer, Félix Fernández, Iker Gómez, Young Hae-Chang, Marcus Kreiss, Olga Mink eta Vivian Wong.
Hitzordua urriaren 7an arratsaldeko 19:00etan izango da artelekun.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,