Irailaren 4an Maiana Agorrody, aka lady myren azken irudiak ikusteko aukera izango dugu Bilboko garabat galerian. Lanotan Maianaren protagonista bihurtu den hartz pandaren gorabeherak azaltzen dira ere gordin batean.
2006az geroztik Bilbon bizi da iparraldeko artista hau, MY JOK WORLD S.L enpresako buru, BURP! ETB3ko saioko ekoizle eta gidoilari eta MY JOK kamiseta markako diseinatzailea ere bada.
Argi dago Lady My baliabide ezberdinak nahastea gustuko duen artista nekaezina dela.
Kartal bildumatzailea, komiki underground frantsez eta amerikarzalea eta arte psikodelikozalea, bere lanetan umorea erabiltzen du jendearekin komunikatzeko.
2008ko udan frantsez hauteskundeak eraginik seguruenik, Vote Panda deituriko proiektuari ekin zion. Bertan, hartz panta eta bestelako animalia batzuk hartu zituen hizpide eta ironiaz beteriko tinta indioz eginiko kartel izugarriak aurkeztu zituen. Kartalak, Bartzelonako Iguapop Galleryn, Madridgo Pantha Rhein, Parisko Le Salon du Prêt á Porter moda pasabidean eta Bilboko Guggenheim museoan izan ziren ikusgai.
Oraingoan hitzordu berria ostiralean arratsaldeko 20,00etan izango da garabaten.
Artea eta modaren inguruko argazkiak egiteaz gain erakusketa ezberdinetan zuzendari artistiko eta komisario lanetan dihardu. Michael Mallard Studio ezagunaren arduraduna ere bada eta Jean Paul Gaultier edo Kenzo bezalako marka eraginkorrentzat kanpainak diseinatu ditu. Argazkilari bezala Vogue edo Blast argitalpenetan plazaratu ditu lanak. Hyeres-eko (Frantzia) moda eta argazkilaritza jaialdi ospetsuan, zuzendari artistiko lanak argazkilaritza saileko komisarioa lanekin tartekatzen ditu. Bere obrek Londres, Paris, Mexiko D.F., New York edo Shangai-n bezalako tokietara bidaiatu dute.
Michael Mallard-ek hitzaldia eskainiko du Artelekun urriaren 8an MID_E 09 jaialdian.
Helmut Newton argazkilarian oinarritutako erotismo, dotorezia eta fetitxismoa izan dira proiektu berrirako inspirazio iturri.
Ion Fiz diseinatzaileak, Marie Claire markarekin elkarlanean soru duen SWIM bainujantzi bilduma irailaren 9an ospatuko den Valentziako modaren astean aurkeztuko du.
Bainujantzien lehendabiziko bilduma honek Fizen sormenezko diseinuak Mari Claire etxearen ekoizpen prozesu zainduarekin bateratzen ditu. Bi markak 2007az geroztik elkarlanean aritu dira, hasieratik bat-bateko maitemina sortu ondoren.
Ez da elkarrekin lanean diharduten lehenengo aldia. Orain arte emakumeengan pentsaturiko 5 panty bilduma, 3 galtzerdi bilduma eta 2 pijama bilduma ekoiztu dituzte.
Aurten 5. urtea beteko du diseinuaren inguruan erresuma batuan antolatzen den jaialdi honek. Produktu berriak, diseinu grafikoa, moda, ilustrazioa eta arkitekturaren inguruko lanak dira jaialdian erakusten direnak. Joan den urtean 18.000 bisitari baino gehiago jaso zituen.
Erakusketa, arkitekturaren inguruko bisita gidatuak, diseinuaren inguruko hitzaldiak eta joera ikuskizunak izango dira jaialdiaren zutabe nagusi. Jolastu (play) eta politika dira aurtengo ediziorako aukeratu dituzten gaiak. Antolatu dituzten ekitaldi ezberdinen artean Democracy da guri gehien gustatu zaiguna. Diseinatzaile eta ilustratzaileei demokraziarekiko duten ikuspuntua erakusteko eskatu diete eta hemen ikusi daitezke lan horiek. Oraindik zure ekarpena egiteko denboraz zabiltza.
Irungo Ficoba aretoan Sportjamen edizio berri bat ospatuko da datorren irailaren 19 eta 20an. Kultura hiritarra oinarri duen ekitaldi honek, mundu mailako marka komertzialak, agentziak eta 150 skater bilduko ditu. Skatea izango da protagonista nagusia aurtengoan ere: mini-ranpa eta street modalitateekin. Guztira 2000 metro karratutako espazioa izango dute patinatzaileek eta 9000 bisitarirentzako lekua egongo da.
Street surfinga, skate lehiaketak, erakusketak, dozenaka stand (60 herrialdetako partaide) marka onenekin, surfa eta streetweara, skate eskola, tabernadun deskantsu gunea eta terraza… kultura hiritarra present izango da Ficoban. Ez da nolanahaiko ekitaldia gero.
Marialaburbilduz, talentuz beteriko neska txiki baten gisa deskribatuko genuke.
Arteari loturiko edozein alorretan lanean aritu zitekeen baina zorionez moda aukeratu zuen bere ideiak plazatzeko. Eta modak ere berari so egin zion.
Baina has gaitezen hasieratik.
Arte plastiko eta diseinuan trebatua, familiakoak diren neurrira eginiko bi jantzi denden ardura hartuko du. Londresko Central Saint Martins eskola ospetsuan azken ikasketan egin ostean Bartzelonara bueltatu eta bere marka propioa egiteko asmoz. Bere diseinuak Modafaden eta Ego de Cibelesen aurkeztu ditu berriki.
Egoren Udazken-Negua 2009ren baitan bere azken bilduma ezagutzeko parada izan genuen. Mariak, jantzi eta hotpants estu-estuak aurkeztu zituen distiraz beteak eta Vamp eraberritu batentzat pentsatuak. Beltz, gorri eta zuriz busti zituen modaren pasabideak, jendearen txalo zaparrada eskuratuz. Ez zen gutxiagorako.
Nekagaitza eta polifazetikoa den egile honek Le Swing markarekin batera abentura berri bati ekin dio oraingoan. Ondorioa Maria Escoté by Le Swing deituriko denda da. Madridgo Corredera Baja de San Pablo kaleko 47an zabaldu dute eta bertan diseinatzailearen jantziak vintage estiloko bitxiekin batera saltzen dira. Besteak beste YSL, Dior edo Pierre Cardin bezalako markak zein gehigarri bereziak eskuragai daude bertan.
Vicelona moda eta mediterranear bizitzeko era gustuko duten artista eta diseinatzaile talde batek elkarlanean sorturiko marka da. Haien helburua, jantzi esklusiboekin mediterranean espiritua zabaltzea da. Xehetasun anizdun jantzi hauek, jendea eroso sentiarazteko diseinuak berreskuratzen dituzte.
Vicelona kapsuletan banatzen da; eta bakoitzak mirari eta diseinu berrezi bat gordetzen ditu. Vicelonaren standak kolorez beteriko mundu bat agerian uzten dute; Conspiracy Studio da diseinuon erantzuleetariko bat.
Vicelonaren web orrian, bildumak, festak eta antolatzen dituzten aurkezpenak azaltzen dira. Ez da nolanahiko kontua.
Aurretik kontatu genizuen moduan badator MID_E jaialdiaren edizio berri bat. Aurtengo programazioak ekarriko digunaren jakiteko zai, orain arte egin duten lana gertutik ezagutzeko aukera ematen digu atari berri honek. Udazkenean berriz izango da gurean MID_E, bitartean etorkizuna gerturatzeko atzera begira jarriko gara.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak