Orrialde nagusia > Artea, Diseinua, Moda, Musika, jaialdiak > Arteka kultur liburudenda

Arteka kultur liburudenda

Pitzadura bat zabaldu da Durangoko alde zaharreko bi etxeren artean. Gertaera honek ez du eragin hondamendirik, guztiz kontrakoa, kulturarako espazioa berri bat sortu da; Arteka liburudenda.

Herri guztiek behar luketen leku bat da Arteka; musika, artea, arkitektura, argazkilaritza, zinema, gastronomia, haur literatura eta bestelako liburu bitxiak lortzeko denda egokia.

Horretaz gain erakustaretoa ere badu eta urte osoan zehar tailerrak, ipuin kontalariak eta jam saioak eskainiko dira hurreratzen diren lagunentzat.

Bueltatxo bat ematea merezi du Durango Artekale kaletik, espazio magiko honetaz gozatu ahal izateko.

Une honetan Goizane Azpiriren grabatu erakusteta dago ikusgai.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.